Euskadi.eus
  • 40/2011 EBAZPENA, urriaren 7koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

40/2011 EBAZPENA, urriaren 7koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 209
  • Hurrenkera-zk.: 5329
  • Xedapen-zk.: 40
  • Xedapen-data: 2011/10/07
  • Argitaratze-data: 2011/11/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Instituzional

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

Hitzarmena, Estatuko administrazio orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren artekoa, legeak euskaraz argitaratzeko dena (I. eranskina).

Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Leintz-Gatzagako udalaren artekoa, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza) (II. eranskina).

Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Karrantza Haraneko udalaren artekoa, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza (III. eranskina).

Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Zaldibarko udalaren artekoa, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza) (IV. eranskina).

Hitzarmena, Barne Ministerioarekin, komunitatearen aldeko lanen bitarteko zigorrak, kondena-eteteak eta askatasuna kentzeko zigorrak ordezteko lanak egiten elkarrekin aritzeko sinatutako hitzarmena abian jartzeko irizpideak (V. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 7a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

Alde batetik, Soledad López Fernández Lehendakaritzako Ministerioko idazkariordeak.

Beste aldetik, Virginia Múgica Conde andreak, Eusko Jaurlaritzako Koordinaziorako idazkari nagusi denak, zehazki, 2011ko irailaren 20an egindako bileran, Jaurlaritzaren Kontseiluak emandako ahalmenak dituenak, honakoa

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa. Autonomia erkidegoetako hizkuntza koofizialei buruzko apirilaren 14ko 489/1997 Errege Dekretuaren (BOEren 92. zenbakia, 17koa) 1.2 artikuluan ezartzen denez, lege, errege lege-dekretu eta legegintzako errege-dekretuaren forma duten xedapen orokorrak, autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialetan ere, argitaratu ahal izango dira, betiere Erregeak berretsi eta Estatuko Aldizkari Ofizialean gaztelaniaz argitaratutakoan.

Aipatu errege dekretuko 2. artikuluko 1. paragrafoan xedatzen denez, Nazioko Gobernuak eta autonomia erkidegoetako gobernuek lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izango dituzte, zertarako-eta aurreko paragrafoan aipatu argitalpenen itzulpen, edizio eta banaketa egiten kooperatzeko. Era berean, xedapen gehigarri bakarrean, aipatu errege dekretuan honakoa hau ere xedatzen da: lankidetza-hitzarmenek, izaera orokorreko beste xedapen orokor batzuk sartzeko aukera jasoko dute, betiere hitzarmen honek indarra hartu eta sei hilabete pasatzen direnetik hara.

Bigarrena. Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 6. artikuluak finkatutako markoaren barruan, Lehendakaritzako Ministerioak eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Koordinaziorako Idazkaritzak badute interesik lankidetza-trenak ezartzeko, hain zuzen ere aurreko paragrafoan aipatu xedapenak euskarara itzultzea ahalbidetzeko.

Hortaz, Lankidetza Hitzarmen hau sinatzen dute, honako klausulekin,

KLAUSULAK

Lehenengoa. Lehendakaritzako Ministerioak eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Koordinaziorako Idazkaritzak honako konpromisoa hartzen dute: biak batera, apirilaren 14ko 489/1997 Errege Dekretuak ezarritako markoaren barruan, lege, errege lege-dekretu eta legegintzako errege-dekretuak euskaraz argitarazteko beharrezko neurriak hartzekoa.

Bigarrena. Hitzarmen honek indarra hartzen duenetik hara sei hilabete igarotakoan, bertan jasotako aurreikuspenak izaera orokorreko beste xedapen batzuetarako ere erabili ahal izango dira; betiere, Autonomia erkidegoetako hizkuntza koofizialei buruzko apirilaren 14ko 489/1997 Errege Dekretuko xedapen gehigarri bakarrean xedatutakoarekin bat etorriaz.

Hirugarrena. Legeak, errege lege-dekretuak eta legegintzako errege-dekretuak euskaraz argitaratuko dira «Estatuko Aldizkari Ofizialean», betiere 489/1997 Errege Dekretuko 2. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz.

Laugarrena. Aipatu lankidetza gauzatzearren, Lehendakaritzako Ministerioak, Estatutuko Aldizkari Ofizialaren Estatu Agentziaren bidez, ondoren zehaztu testuak emango dizkio Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari: lege mailako testuen gaztelaniazko bertsioak, behar bezala osatuak, irakurriak eta zuzenduak; bestalde, bidaltzen diren testuetariko bakoitzean ziurtatu egingo da oso-osorik dagokiola «Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako bertsioari». Testuak bitarteko telematikoen bidez bidaliko dira, hala azkar eta egoki jaso daitezen.

Bosgarrena. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak bere gain hartuko du honako ardura hau: lehen klausulan aipatu xedapen orokorren testua eta aurkibidea itzultzekoa. Euskarara itzulitako testuak «Estatuaren Aldizkari Ofiziala» Estatu Agentziari bidaliko zaizkio, argitara eman ditzan, betiere Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak azken buruko formatua egiaztatu ondoren.

Seigarrena. «Estatuaren Aldizkari Ofiziala» Estatu Agentziak, luze jo gabe, emango ditu argitara itzulitako xedapenak, betiere bat etorriaz honako ezaugarriekin:

  1. Internet bakarrik emango dira argitara, betiere BOE digitalaren oraingo formatuarekin.

  2. Gehigarri bakoitza egun bateko BOEri egokituko zaio, eta «Xedapen orokorrak» izeneko I. sekzioaren laburpen osoa euskarara itzulia jaso beharko du, eta bai klausula honetako 4. zenbakian aurreikusitakoarekin bat itzuli beharreko eduki osoa ere. Aipatu sekzioko xedapenak ez badira itzuli behar, gaztelaniazko agiriari lotuko zaizkio; salbu eta Euskal Autonomia Erkidegoko legeen eta EAErako transferentziei buruzko errege-dekretuen kasuan, izan ere, EHAAn argitaratutako bertsio ofizialari lotuko zaizkio.

  3. Gehigarria argitara emango da, nahiz eta ezohiko luzera edo zailtasun berezia dela-eta argitaratzeko egon. Kasu horretan, laburpenean adierazi beharko da harako xedapen hura itzultzeko dagoela.

  4. Edukiak honako tipologia hauek gorde beharko:

    1. Lege organikoak eta arruntak.

    2. Errege lege-dekretuak.

    3. Legegintzako errege-dekretuak.

    4. Interes bereziko beste xedapen orokor batzuk, baldin eta Eusko Jaurlaritzako sailen batek haiek argitaratzeko eskatu badu.

  5. Laburpenek ordena kronologikoari eutsi beharko diote.

    Zazpigarrena. Parteek saiatu egin beharko dute ahalik eta gehien doitzen honako hauek: arauak bidaltzeko epeak, itzulpena, maketazioa, egiaztapena eta Interneteko argitalpena.

    Zortzigarrena. Hitzarmen hau sinatzen denetik hara gehigarriak formatu honetan emango dira argitara.

    Bederatzigarrena. «Estatuaren Aldizkari Ofiziala» Estatu Agentziak bere gain hartuko du testuaren argitarapena eta zabalkundea. Euskaratik gaztelaniazko itzulpenaren kostutik % 60 bere gain hartuko du «Estaturen Aldizkari Ofiziala» Estatu Agentziak, eta % 40, Eusko Jaurlaritzak.

    Hamargarrena. Jarraipen Batzordea sortzea erabaki da, honako helburuarekin: hitzarmen hau garatu eta betetzeko neurriak (beharrezkotzat jotzen direnak) prestatu eta proposatzea.

    Batzordea partetariko bakoitzaren lau bokalek osatuko dute; Batzordearen lehendakaritzan parteak urteko txandetan izango dira.

    Lehendakaritza, alternatiboki eta urteko txandetan, honakoek izango dute: Lehendakaritza Ministerioko zuzendariordea, eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Koordinaziorako idazkari nagusia.

    Lehendakaritzako Ministerioaren aldetik honako hauek izango dira ordezkari: Ministerioko idazkariordea, idazkari tekniko nagusia, Gobernuko Idazkaritzaren Bulegoko zuzendaria, eta «Estatuaren Aldizkari Ofiziala» Estatu Agentziako zuzendaria.

    Eusko Jaurlaritzaren aldetik honako hauek izango dira ordezkari: Koordinaziorako idazkari nagusia, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, eta Herri Ardularitzaren Erakundeko (IVAP) zuzendaria.

    Parte sinatzaileetako edozeinen eskaturik batzartutako Batzordea, eta kideen kontsentsuz hartuko ditu erabakiak.

    Hamaikagarrena. Jarraipen Batzordearen funtzioak honako hauek izango dira:

  1. Hitzarmen honetan ezarritakoa garatzeko erabakiak hartzea.

  2. Hitzarmenaren exekuzio-maila ikuskatzea eta, behar badira, egoki iritzitako aldaketak proposatzea.

  3. Hitzarmen hau betetzerakoan zein interpretatzerakoan planteatu daitezkeen problemak ebaztea.

    Hamabigarrena. Jarraipen Batzordeak egoki baderitzo azpibatzordeak sortzea proposatu dezake, hain justu ere izaera teknikoak izanik ordezkapen paritariokoak izango direnak; eta helburu hauxe izango dute: hitzarmen honen gaineko arazoez aholkuak ematea.

    Azpibatzorde horietako kideak administrazio sinatzaileetako langileak izango dira; hain justu ere administrazio bakoitzetik kide kopuru berbera izango du.

    Hamahirugarrena. Hitzarmen honen indarraldia bost urtekoa izango da, sinatzen denetik hara zenbaturik; hala ere, parteetakoren batek ez badu denuntziatzean, tazitoki luzatu egingo da urteko eperik epe. Hitzarmen hau edo bere ezein luzapen amaitu aurreko sei hilabeteko epearen barruan egin behako da denuntzia.

    Hamalaugarrena. Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 6. artikuluarekin bat etorriaz egin da hitzarmen hau; izaera juridiko administratiboa du, eta bere hizpaketek sor ditzaketen zalantzak eta hutsuneak ebazteko, Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legearen ondoriozko printzipioak aplikatu beharko dira.

    Hamabosgarrena. Batzorde tekniko operatiboa bat sortzen da, zeinak honako ardura izan duen: BOEren euskarazko gehigarria apailatu eta argitaratzeko prozesuak aztertu eta optimizatzekoa.

    Batzorde tekniko hori honako hauek osatuko dute: Estatutuko Administrazio Orokorraren hiru ordezkari, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren hiru ordezkari.

    Hitzarmen honetako hamaikagarren klausulan Jarraipen Batzordeari esleitutako eskumenen aurka egin gabe, hitzarmen honi dagokionez, ulertzeko era, betetzea, iraungitzea, ebaztea eta ondorioak direla-eta planteatu daitezkeen gatazkak ebazteko eskumena Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko Auzitegiek izango dute.

    Eta ados direla adierazteko, hitzarmen hau (ale bi) sinatzen dute, Gasteizen, 2011ko urriaren 6an.

    Lehendakaritzako Ministerioko idazkariordea,

    SOLEDAD LÓPEZ FERNÁNDEZ.

    Eusko Jaurlaritzako Koordinaziorako idazkari nagusia,

    VIRGINIA MÚGICA CONDE.

HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA LEINTZ-GATZAGAKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteizen, 2011ko uztailaren 28an.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Mikel González Antxia, Leintz-Gatzagako Udaleko Jarduneko alkate-lehendakari jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Leintz-Gatzagako Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Leintz-Gatzagako Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena. EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Leintz-Gatzagako Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena. Leintz-Gatzagako Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

  2. EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

  3. Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

    Laugarrena. EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. Leintz-Gatzagako Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

  2. Leintz-Gatzagako Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

  3. Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

    Bosgarrena. Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

    Seigarrena. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

    Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

    Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Leintz-Gatzagako Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

    Zazpigarrena. Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

    Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    Idoia Mendia Cueva.

    Leintz-Gatzagako Udaleko Jarduneko alkate-lehendakaria,

    Mikel González Antxia.

HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA KARRANTZA HARANEKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteizen, 2011ko irailaren 1ean.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

José M.ª Martín Iparragirre, Karrantza Haraneko Udaleko alkate-lehendakari jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Karrantza Haraneko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Karrantza Haraneko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena. EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Karrantza Haraneko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena. Karrantza Haraneko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

  2. EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

  3. Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

    Laugarrena. EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. Karrantza Haraneko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

  2. Karrantza Haraneko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

  3. Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

    Bosgarrena. Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

    Seigarrena. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

    Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

    Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Karrantza Haraneko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

    Zazpigarrena. Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

    Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    Idoia Mendia Cueva.

    Karrantza Haraneko Udaleko alkate-lehendakaria,

    José M.ª Martín Iparragirre.

HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA ZALDIBARKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA).

Vitoria-Gasteizen, 2011ko irailaren 1ean.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Arantza Baigorri Belaza, Zaldibarko Udaleko alkate-lehendakari andrea, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Zaldibarko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren.

KLAUSULAK

Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Zaldibarko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena. EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Zaldibarko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena. Zaldibarko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

  2. EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

  3. Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

    Laugarrena. EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. Zaldibarko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

  2. Zaldibarko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

  3. Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

    Bosgarrena. Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

    Seigarrena. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

    Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

    Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Zaldibarko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

    Zazpigarrena. Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

    Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    Idoia Mendia Cueva.

    Zaldibarko Udaleko alkate-lehendakaria,

    Arantza Baigorri Belaza.

Batetik, Antonio Camacho Vizcaíno, Barne ministroa, uztailaren 11ko 1019/2011 Errege Dekretuaren bidez izendatua (uztailaren 12ko BOE).

Bestetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia eta Herri Administrazioko sailburua (Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren 7/1981 Legearen 26. artikuluan ezarritako eskumenekin eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala arautu duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako eskumenekin bat).

Hitzarmen hau izenpetzeko gaitasun juridiko osoa aitortu diote bi aldeek elkarri eta, ondoko hau

ADIERAZI DUTE:

  1. Estatuak eskumen esklusiboa du zigor eta espetxe-legerian, halaxe xedatu baita Espainiako Konstituzioaren 149.1.6 artikuluan. Hortaz, Autonomia Estatutuaren 12.1 artikuluan adierazitakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio Estatuko espetxe-legeria betearaztea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 10.14 artikuluan xedatutakoarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa izango du ondoko gai hauetan: adingabekoen tutoretza-erakunde eta egoitzen, espetxeen eta gizarteratze-egoitzen antolamendua, araubidea eta funtzionamendua, arlo zibileko nahiz zigor eta espetxe-arloetako legeria orokorrarekin bat.

  3. Barne Ministerioari dagokio gaur egun Espetxeen Idazkaritza Nagusiaren bidez espetxe-araubidea planeatzea, zuzentzea eta kudeatzea. Nolanahi ere, espetxe-gaietan egoki diren eskualdatzeak egiten ez badira, espetxe-erakundeak eta gizarteratze-erakundeak antolatzeko, arautzeko eta horien funtzionamendua zaintzeko eskumena izango du Euskal Autonomia Erkidegoak, halaxe xedatu baita Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuko 10.14 eta 12. artikuluetan.

  4. Gure zigor-sisteman, zigor eskubide-gabetzaileen multzoaren barruan dira gizartearen mesederako lanak, halaxe xedatu baitzuen Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoak. Zehazki, gizartearen mesederako zigor-lanak espetxe-bidetik bete behar direla adierazi da Lege Organiko horren 39., 40. eta 49. artikuluetan azaroaren 25eko 15/2003 Lege Organikoak emandako idazkera berriaren arabera. Zigor Kodea aldatzen duen ekainaren 22ko 5/2010 Lege Organikoan ere jaso dira betearazpen-baldintza horiek.

  5. Aipatu berri dugun 10/1995 Lege Organikoan bada zigor askatasun-gabetzaileak betetzeko aukerako beste moduei buruzko kapitulu bat. Haren arabera, bi urtetik beherako zigor askatasun-gabetzaileen betearazpena eten dezakete epaile edo epaitegiek, baldin eta 80tik 87ra bitarteko artikuluetan biak barne adierazitako baldintzak betetzen badira. Lege Organiko horretan xedatu da, baita ere, urtebetetik gorakoak ez diren espetxe-zigorrak ordezkatu ditzaketela epaile nahiz epaitegiek, betiere, alderdiei entzun ondoren, eta 88. artikuluko ataletan adierazitako baldintzak betez Zigor Kodea zuzentzen duen ekainaren 22ko 5/2010 Lege Organikoko artikulu haren idazkera berriaren arabera.

  6. Aurreko bi paragrafoetan adierazitakoari helduz, ekainaren 17ko 840/2011 Errege Dekretuan ezarri da nola, besteak beste, ondoko hauek betearazi behar dira: gizartearen mesederako lanen zigorra; zigor askatasun gabetzaileak eta ordezkapenak. Errege Dekretu horren helburua da, beraz, arautzea zigor eta neurri horiek eraginkortasunez betetzeko asmoz Espetxe Administrazioak gauzatu behar dituen jarduerak.

  7. Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan zigorra betetzen ari diren zigortuak eta presoak gizarteratzen laguntzeko ekintza oro sustatu nahi du Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak. Beraz, Hitzarmen honen ondorioz suertatzen diren funtzioak garatzeko beharrezkoak diren baliabide guztiak jartzeko prest dago Saila, betiere, aurrekontuek horretarako bide ematen badute. Aipatutako funtzio horiek ohiko jarduera administratiboan txertatzen dira.

  8. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Justizia Zuzendaritzarekin elkarlan eraginkorrean aritzearen bidez, Espetxe Administrazioak hizpide ditugun gaietan dagozkion eskumenak bete ahal izango ditu. Elkarlan horretan, bidenabar, administrazioko jardueren printzipioak zainduko dira: elkarlana, azkartasuna, eta eraginkortasuna.

    Alderdi sinatzaileek Hitzarmen hau egingo dute, ondoko klausula hauek oinarri harturik.

    KLAUSULAK

    Lehenengoa. Hitzarmenaren xedea.

    Hitzarmen honen xedea da Barne Ministerioaren Espetxeen Idazkaritza Nagusiaren bidez eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Justizia Zuzendaritzaren bidez arteko lankidetza arautzea. Haren bidez, bi erakunde horiek elkarlanean arituko dira Euskal Autonomia Erkidegoan gizartearen mesederako zigor-lanak egoki betearazteko orduan; bai eta zigorrak betearazteko aukerako beste modu batzuk ezartzeko zigorrak etetzea edo ordezkatzea. Indarreko legeekin bat, Hitzarmen honen arabera eta Hitzarmen honen eranskinetatik funtzionamendu-arauei buruzkoan adierazitakoa betez gauzatu beharko dira Hitzarmen honen ondorioz sortzen diren funtzioak.

    Bigarrena. Alderdien betebeharrak.

  1. Lankidetza-hitzarmen honek ez dakar berekin Barne Ministerioko Espetxeen Idazkaritza Nagusiaren eskumenen eta eskumen horiek betetzeko elementu substantiboen titulartasuna lagatzea. Hitzarmena dela-eta, gainera, Eusko Jaurlaritzak ez dio uko egingo Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuan espetxe-gaietan jasotako eskumenak osorik betetzeari.

  2. Lankidetza-hitzarmen honen ondorioz, halaber, Estatuko Administrazioak ez du obligazio ekonomikorik hartuko bere gain eta lankidetza-hitzarmen honen garapena Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari dagokio ohiko jarduera bat gehiago balitz bezala, jadanik dagoen egitura administratiboan barneratuaz.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia eta Herri Administrazio Sailak Justizia Zuzendaritzaren bidez beharrezkoak diren mekanismoak ezarriko ditu, Zigor Legean nahiz testu honetan ezarritakoak egoki bete ditzaten bere eskumen-lurraldean hizpide ditugun zigorrak eta neurriak ezartzeaz arduratzen diren epaitegi nahiz auzitegien eta hitzarmen honetan adostutako funtzioak betetzen dituzten organoen arteko harremanek.

  4. Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian aukerako zigorrak nahiz neurriak kudeatzen dituzten zerbitzuak Espetxe Idazkaritza Nagusiaren ardurapean dira. Azken erakunde horrek, Lurralde Koordinazio eta Ingurune Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, lankidetza-hitzarmen hau egoki garatzeko zuzentarauak ezarriko ditu.

  5. Gizarte-segurantzak lan-istripuetan eta lanbideko gaixotasunetan estali ohi dituen gorabeherak, zigortuen kasuan, Barne Ministerioak hartuko ditu bere gain, benetako lan-egunetarako. Halaxe ezarri da, berderen, uztailaren 6ko 782/2001 Errege Dekretua aldatzen duen abenduaren 26ko 2131/2008 Errege dekretuan. Uztailaren 6ko 782/2001 Errege Dekretuak arautzen du, besteak beste, gizartearen mesederako lanen zigorrak betetzen dituztenen Gizarte Segurantzaren babesa.

  6. Zigortuen eta segurtasun-neurriak bete behar dituztenen datu pertsonalez ari garela, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan esaten dena bete beharko da. Beraz, Zigor Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitz ematen dute datu horiek isilean gordeko dituztela Hitzarmen honen bidez gauzatuko dituzten jardueretan.

    Hirugarrena. Espetxe Zerbitzuen jarduerak.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko epaitegi eta auzitegi epaitzaileen edo betearazleen jatorrizko ebazpenak jasoko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan zigorrak eta aukerako neurriak kudeatzeaz arduratzen diren zerbitzuek, haien berri izan eta egoki diren ondorioak izan ditzaten. Alegia, ondoko gai hauetako epaiei buruz ari gara: gizartearen mesederako lanen zigorrei buruzkoak; zigorrak etetzeari buruzkoak eta zigorrak ordezkatzeari buruzkoak.

  2. Estatuko Administrazioaren mende diren gainerako Autonomia Erkidegoetako zigorrak eta aukerako neurriak kudeatzeaz arduratzen diren zerbitzuek beren zerbitzuetan jasotako zigorrei eta aukerako neurriei buruzko ebazpen judizial guztien kopia bat bidali beharko diote hitzarmen honetan araututako funtzioak gauzatu behar dituzten Eusko Jaurlaritzako zerbitzuei, betiere, zigor eta aukerako neurri horiek bete behar dituzten pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi badira. Horretarako, beharrezkoak diren mekanismoak eta erakundeak ezarriko ditu Espetxeen Idazkaritza Nagusiak Lurralde Koordinazio eta Ingurune Irekiaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez.

    Laugarrena. Eusko Jaurlaritzako Zerbitzuek gauzatu beharreko jarduerak.

  1. Emandako ebazpenen kopiak egin ahal izango dituzte hirugarren klausulako lehenengo paragrafoan adierazitako originalekin batera Euskal Autonomia Erkidegoko epaitegi eta auzitegi epaitzaileek eta betearazleek; hauek egin ezean, Zigor Administrazioak egin beharko ditu. Ebazpenen kopia horiek bidaliko zaizkie, hain zuzen ere, hitzarmen honen funtzioak gauzatu behar dituzten Eusko Jaurlaritzako organoei eta zerbitzuei.

  2. Organo judizialek bidalitako zigor-agiri egokiak jaso ondoren, mintzagai ditugun zerbitzuek hitzarmen honen xede diren zigorrak eta neurriak betearazteko egoki diren jarduera guztien izapide administratiboak egingo dituzte, hala nola: zigortuen zitazioak; elkarrizketak; betearazpen-planak edo banakako esku-hartze eta jarraipen-planak egitea; gizartearen mesederako lanak egiten dituzten zigortuen Gizarte Segurantzako altak eta bajak 840/2011 Errege Dekretuko 11. artikuluan ezarritakoaren arabera; eta hitzarmen honen xedea betetzeko beharrezkoa den jarduera oro.

  3. Errekurtsoak bilatu, errekurtsoak zigortuei eta segurtasun-neurriren bat bete behar dutenei helarazi, eta batzuen zein besteen jarraipena egingo dute Eusko Jaurlaritzako zerbitzuek. Hori guztia bi helburu betetzeko: batetik, esku-hartze programak egoki garatzeko zigorrak nahiz segurtasun-neurriak kendu edota ordezkatzen direnetan eta, bestetik, gizartearen mesederako lan-jardunaldiak bete daitezen.

  4. Esku-hartze programak garatzean edo gizartearen mesederako lan-jardunaldiak egitean agintaritza judizial eskumendunei bidali beharreko eboluzioari eta jarraipenari buruzko nahitaezko txostenak egin eta bidaliko dituzte Eusko Jaurlaritzako zerbitzuek.

  5. Mintzagai ditugun zigorrak eta neurriak betetzean gertatzen diren jazoera azpimarragarrien eta hitzartutako jarduerak amaitu izanaren berri emango diete Espetxe Zerbitzuei. Jakinarazpenarekin batera, organo judizial eskumendunari bidalitako nahitaezko txostenen kopia aurkeztuko dute, horrelakorik badago.

  6. Gizarte-segurantzak lan-istripuetan eta lanbideko gaixotasunetan estali ohi dituen gorabeherak, zigortuen kasuan, Barne Ministerioak hartuko ditu bere gain, benetako lan-egunetarako. Hortaz, Hitzarmen honetan araututako funtzioak betetzeaz arduratzen diren Eusko Jaurlaritzako Zerbitzuek gizartearen mesederako lan-jardunaldi guztien kopurua dakarren txostena helaraziko diote urtean behin abenduaren 1ean Lurralde Koordinazioko Zuzendariordetza Nagusiari.

    Hitzarmen hau indarrean den lehendabiziko urtean, hitzarmena indarrean sartu den egunetik zenbatzen hasiko da epe hori, eta urte horretako abenduaren 1ean bukatuko da.

    Ondoko urteetako txostenak, ordea, aurreko urteko abenduaren 1ean zenbatzen hasi eta txosten-urtearen azaroaren 30era bitarteko epea izango dute aztergai.

  7. Hitzarmen honen eranskinekin bat etorriz gauzatuko dira funtzio guztiak.

    Bosgarrena. Hitzarmenaren jarraipena.

    Jarraipen Batzorde Mistoa eratuko da hitzarmen honen jarraipena egin eta hura kontrolatzeko. Batzorde horrek zainduko du hitzarmenean ezarritakoa bururen buru betetzen dela. Horrez gain, hitzarmena aplikatzean suerta daitezkeen gatazkak eta interpretazio-arazoak ebatziko ditu Batzordeak.

    Jarraian zehazten diren pertsonek osatuko dute Batzorde Mistoa:

    Barne Ministerioko Espetxeen Idazkaritza Nagusiaren ordezkari, bi pertsona, Espetxeen Idazkaritza Nagusiak izendaturik.

    Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Justizia Zuzendaritzaren ordezkari, bi pertsona, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia eta Herri Administrazioko Kontseilariak izendatuak.

    Gobernu-ordezkariak pertsona bat izendatuko du hala xedatu baita Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamenduari eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14 7/1997 Legearen 27.1.b) artikuluan.

    Gaiaren arabera, egokitzat jotzen diren teknikariek parte har dezakete Jarraipen Batzorde Mistoan.

    Gutxienez hiru hilean behin edo alderdietako batek hala eskatzen duenean bilduko da Batzorde Mistoa.

    Batzordeak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko II. tituluko II. kapituluan xedatutakoaren arabera jardungo du.

    Seigarrena. Araubide juridikoa.

  1. Lankidetza-hitzarmen hau administrazioaren arlokoa da, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 legeko 6. artikuluaren babespean da Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legeko 4.1.c) artikuluaren arabera. Hitzarmen honen ondorioei, interpretazioari, zuzenketei edo ebazpenei buruz aldeen artean sortzen diren gatazkak edo zalantzak ezin badira Jarraipen Batzorde Mistoan gainditu, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko auzitegi eskumendunek ebatzi beharko dituzte.

    Zazpigarrena. Indarraldia.

  1. Sinatzen den hurrengo egunetik aurrera urtebetez izango da indarrean lankidetza-hitzarmen hau.

  2. Isilbidez luzatuko da, baldin eta alderdietakoren batek hura amaitzeko eskatzen ez badu, idatziz eta urteko mugaeguna baino hiru hilabete lehenago. Batera ala bestera izan, Hitzarmena suntsiarazteko egunera arte hitzartutako jarduerak amaitu egin beharko dira.

    Zortzigarrena. Suntsiarazpena.

    Hauek izango dira Hitzarmen hau suntsiarazteko arrazoiak:

  1. Hitzarmen honen klausulak ez betetzea.

  2. Alderdi sinatzaileek hala adostuta.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoaren esku uzteagatik espetxe-erakundeak nahiz gizarteratze-erakundeen antolamenduari, araubideari eta funtzionamenduari lotutako funtzioak eta zerbitzuak.

  4. Hitzarmena sinatzea eragin duten baldintzak desagertzeagatik.

  5. Bi aldeetako batek hala erabakita; baldin eta hitzarmen hau betearaztea nabarmen eragozten edo galarazten duen arrazoirik bada. Kasu horretan, salaketa-idatzi bidez jakinarazi beharko dio bere hitzarmena suntsitzeko bere nahia aldeetako batek besteari.

    Eta arestian azaldutako guztiarekin bat datozela adierazteko, aldeek Hitzarmen hau sinatzen dute, goian aipatutako lekuan eta egunean.

    Madrilen, 2011ko abuztuaren 8an.

    Barne ministroa,

    ANTONIO CAMACHO VIZCAÍNO.

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    IDOIA MENDIA CUEVA.

    BARNE MINISTERIOAK ESPETXE ERAKUNDEETAKO IDAZKARITZA OROKORRAREN BITARTEZ-ETA EUSKO JAURLARITZAKO JUSTIZIA SAILAK KOMUNITATEAREN ALDEKO LANEN BITARTEKO ZIGORRAK, KONDENA-ETETEAK ETA ASKATASUNA KENTZEKO ZIGORRAK ORDEZTEKO LANAK EGITEN ELKARREKIN ARITZEKO SINATUTAKO HITZARMENA ABIAN JARTZEKO IRIZPIDEAK

    Hitzarmenaren Laugarren Klausularen 7. atalean adierazitakoa bete beharrez, honakoak zehaztu ditugu:

  1. Kontuan hartzeko orokorrak.

    Eranskin honetako kontuan hartzeko guztiek oinarri eta helburu berbera dute, zehazki, hitzarmena ondo eta behar bezala bete dadila, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren zerbitzuen eta Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Orokorraren elkarlanaren bitartez, hots, kudeaketa nahiz izapideak bateratuz, komunitatearen aldeko lana eginez betetzekoak diren zigor-epaietan, eta Zigorrak eta Ordezko Neurriak Kudeatzeko Zerbitzuetara iristen diren kondena-etete zein -ordezkapenetan. Halaxe agintzen du hirugarren Klausulako 1. puntuak, hitzarmena sinatu eta hurrengo egunetik bertatik aplikatzeko.

  2. Erakundeen arteko harremana.

    Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren zerbitzuen eta Espetxeetako Administrazioaren arteko komunikazioa Euskal Autonomia Erkidegorako izendatutako Lurralde Ordezkariaren bitartez gauzatuko da (Lurralde Koordinazioko Azpizuzendaritza Orokorrekoa), edo autonomia-erkidegoko espetxeetako zuzendaritzen bitartez edota Azpizuzendaritzan bertan, egokiena zer den.

  3. Prozeduraren oinarria.

    Hitzarmenean jasotako elkarlana mamituko bada, ezinbestean berdindu behar dira Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Orokorraren eskumen-eremuaren barruan jarduten den Zigorrak eta Ordezko Neurriak Kudeatzeko zerbitzuek zigorrak betearazteko erabiltzen dituzten prozedurak, bai komunitatearen aldeko lanak eginez ordaintzeko zigorren kasuan bai askatasuna kentzeko zigorren ordezko zigorren kasuan.

  4. Bete beharreko administrazio-prozeduraren erreferentziazko eredua.

    Zigor hauek izapidetzeko, Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Orokorraren Prozedura eta Ereduen Eskuliburuan datozen prozedura-ildoak hartu dira erreferentziatzat (eranskin honekin batera datoz).

    Bereziki kontuan hartu eta bete beharrekoak dira ekainaren 17ko 840/2011 Errege Dekretuak ezartzen dituen prozedura-izapideak, honako kontu hauetan: zigortuei egindako bertaratze-deiak; exekuzio-planak eta eskuhartzeko planak horiek bete ezean izan ditzaketen zigorrezko ondorioak adieraziz; jarritako zigorrak betetzen ote diren begiratzea; eta zigorrak betetzeko kausak eta zigorra betetzen ari den bitartean izan diren gorabeherak egiaztatzea.

    Prozedura horietan inongo aldaketarik eginez gero, Hitzarmenaren Jarraipenerako Batzorde Mistoari jakinarazi behar zaio, jakinaren gainean egoteko eta onetsi edo baztertu dezan.

  5. Betearazpen penala bateratzea.

    Komunitatearen aldeko lana eginez betetzen den zigorra eta hitzarmen honetan aipatzen diren bestelako zigor-ordezkoak, berdin-eran bete behar dira, betarazte-planei eta esku-hartzeko planei dagokienez, informazio mot ari dag okionez, et a zig or t uei em at en zaizkien betearazte-g arantiei dag okionez, Euskadik o lurr alde osoan.

    Halatsu, betearazteko eta esku-hartzeko planei buruzko eta zigortuen datuei buruz lanerako erabiltzen diren informazio eta agiri berdin-berdinak eman behar zaizkie erakunde laguntzaileei ere.

  6. Zigorra betearazteko modua.

    Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Orokorrak betearazteko modu hau zabaltzeko tailerrak eta programak lantzen dituen heinean, komunitatearen aldeko lana eginez betetzekoak diren zigorrak herritarrentzako baliagarri diren jarduerak eginez edo, egokitzen bada, TASEVAL tailerraren bidez beteko dira, ez beste inola.

  7. Betearazpen penalari buruzko informazioa.

    Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak, zuzenean edo egoki iruditzen zaizkion unitate edo zerbitzuen bitartez, hilean behin informazioa eman beharko dio Lurralde Koordinazioaren Azpizuzendaritza Nagusiari honakoari buruz: betetako espedienteak, izen eta guzti zehazten duen zerrenda; zigorra bete aurretik edo betetzen ari zela gertatutako gora beherak; eta jarri zaizkien hitzorduetara kale egin duten zigortuak.

    Baita ere, hilero-hilero, eranskin honekin batera doazen datu estatistikoen berri eman beharko dio Lurralde Koordinazioko Azpizuzendaritza Nagusiari.

  8. Baliabideei eta hitzarmenei buruzko informazioa.

    Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak, zuzenean edo egoki iruditzen zaizkion unitate edo zerbitzuen bitartez, hilean behin informazioa eman beharko dio Lurralde Koordinazioko Azpizuzendaritza Nagusiari, honakoari buruz: zein hitzarmen eta baliabide sinatu dituen, bere eskumenen barruan, zigor horiek betetzeko.

  9. Hitzarmenaren jarraipena egiteko Batzorde Mistoaren bilerak.

    Hiru hilean behin, edo aldeetako batek beharrezko ikusten duenean, jarraipen-bilerak egingo dira, hitzarmena nola dagoen aztertzeko eta arazoren bat sortu bada, arazo hori nola konpondu erabakitzeko.

    Informazio estatistikoa.

    Hilean behin, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak, zuzenean edo egoki iruditzen zaizkion unitate edo zerbitzuen bitartez, informazioa eman beharko dio Lurralde Koordinazioko Azpizuzendaritza Nagusiari honako datu estatistikoei buruz:

    Hileko estatistikak, generoaren, naziotasunaren, adinaren eta zerbitzuen arabera banatuta.

    Jasotako epai guztiei buruzkoinformazioorokorra:

    KAL (komunitatearen aldeko lana).

    Kondena eteteak edo ordezkatzeak.

    Egindako delituaren araberako banaketa:

    Generoindarkeriaren ondoriozko KAL, eta Zigor Kodeko zein artikulu urratu den, eta zigor nagusia.

    Generoindarkeriaren ondoriozko KAL, eta Zigor Kodeko zein artikulu urratu den, kondena ordezkatzeagatik.

    Bide-segurtasunaren ondoriozko KAL, eta Zigor Kodeko zein artikulu urratu den, eta zigor nagusia.

    Bide-segurtasunaren ondoriozko KAL, eta Zigor Kodeko zein artikulu urratu den, kondena ordezkatzeagatik.

    Beste delitu batzuen ondoriozko KAL, eta Zigor Kodeko zein artikulu urratu den, eta zigor nagusia.

    Beste delitu batzuen ondoriozko KAL, eta Zigor Kodeko zein artikulu urratu den, kondena ordezkatzeagatik.

    Kudeaketaren egoerari buruzko informazio orokorra:

    Beteta dauden KAL.

    Bete aurreko kudeaketa-garaian dauden KAL.

    Kudeatzen hasteko dauden KAL.

    Betetako kondena-eteteak edo ordezkapenak.

    Programan sartutako kondena-eteteak edo ordezkapenak.

    Kudeatzen hasteko dauden kondena-eteteak edo ordezkapenak.

    Kudeaketa egoeraren banaketa, delitu motaren arabera:

    Genero-indarkeriaren ondoriozko KAL, beteta daudenak, eta Zigor Kodeko zein artikulu urratu den.

    Genero-indarkeriaren ondoriozko KAL, eta Zigor Kodeko zein artikulu urratu den, bete aurreko kudeaketa-garaian daudenetan.

    Genero-indarkeriaren ondoriozko KAL, eta Zigor Kodeko zein artikulu urratu den, kudeatzen hasteko daudenetan.

    Bide-segurtasunaren kontra egitearen ondoriozko KAL, beteta daudenak, eta Zigor Kodeko zein artikulu urratu den.

    Bide-segurtasunaren kontra egitearen ondoriozko KAL, eta Zigor Kodeko zein artikulu urratu den, bete aurreko kudeaketa-garaian daudenetan.

    Bide-segurtasunaren kontra egitearen ondoriozko KAL, eta Zigor Kodeko zein artikulu urratu den, kudeatzen hasteko daudenetan.

    Bestelako delitu batzuen ondoriozko KAL, eta Zigor Kodeko zein artikulu urratu den, beteta daudenetan.

    Bestelako delitu batzuen ondoriozko KAL, eta zein Zigor Kodeko zein artikulu urratu den, bete aurreko kudeaketa-garaian daudenetan.

    Bestelako delitu batzuen ondoriozko KAL, eta Zigor Kodeko zein artikulu urratu den, kudeatzen hasteko daudenetan.

    Betetako kondenen eteteak edo ordezkapenak, Zigor Kodearen zein artikulu urratu den adierazita.

    Programan sartutako kondenen eteteak edo ordezkapenak, Zigor Kodearen zein artikulu urratu den adierazita.

    Kondenen eteteak edo ordezkapenak, Zigor Kodearen zein artikulu urratu den adierazita, kudeatzen hasteko daudenak.

    Programen kudeaketari buruzko informazio orokorra:

    GI (genero-indarkeria) programetan sartuta dauden personak.

    GI programetan sartzeko daudenak.

    Beteta dauden GI programak.

    Bide-segurtasuneko programetan sartuta daudenak.

    Bide-segurtasuneko programetan sartzeko daudenak.

    Betetako bide-segurtasuneko programak.

    Beste delituen programetan sartuta daudenak.

    Beste delituen programetan sartzeko daudenak.

    Betetako beste delituen programak.

    Hilean guztira egin diren KAL egunak, Gizarte Segurantzari kotizatu ahal izateko.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik