Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko urriaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian jardundako 278/11 zenbakidun prozedura laburtuan alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko urriaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian jardundako 278/11 zenbakidun prozedura laburtuan alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 205
  • Hurrenkera-zk.: 5211
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/10/10
  • Argitaratze-data: 2011/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoko zuzendariak 2011ko urriaren 7ko Ebazpena eman duela, non xedatu den Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiari bidal dakiola honako prozedura honi buruzko espediente administratiboa:

278/11 zenbakiko prozedura arrunta: Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko maiatzaren 13ko Aginduaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Aurkaturiko aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako epaiak betearazteko xedatzen da, hain zuzen, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko eta 2008ko urtarrilaren 28ko Aginduen bitartez deitutako Administrazio Orokorra eta Pertsonalaren, Ezagutza Juridikoaren, Trafikoa eta Babes Zibilaren, eta Irakaskuntza Sistemen lehiaketa espezifikoen harira.

Prozedura horrek eragina izan dezake lau lehiaketa horietan deitutako lanpostuak betetzeko prozesuaren ebazpenean.

Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau,

  1. Aipatutako espedientean interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiaren aurrean lehenago esandako prozeduretako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.

  2. Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 10a.

    Funtzio Publikoko zuzendaria,

    1. ª Luisa Cuesta Arandilla.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik