- EBAZPENA, 2011ko urriaren 10ekoa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, erakundeei bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko jarduerak egiteko diru-laguntzak emateko erabakia hartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko urriaren 10ekoa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, erakundeei bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko jarduerak egiteko diru-laguntzak emateko erabakia hartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 209
- Hurrenkera-zk.: 5331
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/10/10
- Argitaratze-data: 2011/11/04
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa
Testu legala
Abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuak (abenduaren 30eko EHAA) arautzen ditu bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko jarduerak egiteko diru-laguntzak emateko prozedura eta irizpideak.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko maiatzaren 24ko Aginduan (ekainaren 16ko EHAA) argitaratuta daude aipatutako dekretuak jasotzen dituen diruz lagundutako jarduerei buruzko proiektuak aurkezteko epeak eta baldintzak, 2011ko ekitaldirakoak.
Ebaluazio-batzordeak, aipatutako dekretuaren 14. artikuluak ezartzen dituen irizpideetan oinarrituta, erakundeek aurkeztutako proiektuak aztertu eta proposamena egin zuen. Proposamen hori ikusita, honako hau
Lehenengoa. I. eranskineko zerrendan ageri diren erakundeei bertan adierazitako diru-laguntzak ematea, aipatzen diren proiektuak antolatu eta garatu ditzaten.
Bigarrena. II. eranskinean agertzen diren eskaerak ezestea laguntza horietarako dagoen aurrekontu kreditua agortuta egoteagatik, abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuaren 13. artikuluak dioenari jarraiki. Dekretu horrek bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak arautzen ditu.
Hirugarrena. III. eranskinean dagoen eskaera ezestea, epez kanpo aurkeztu delako.
Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 10a.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,
JOSÉ CARLOS CRESPO VELASCO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


