- EBAZPENA, 2011ko urriaren 10ekoa, Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordearena, osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko urriaren 10ekoa, Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordearena, osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 210
- Hurrenkera-zk.: 5367
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/10/10
- Argitaratze-data: 2011/11/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Osasun sailburuaren 2011ko uztailaren 20ko aginduaren bidez (2011ko abuztuaren 12ko EHAA), osasun-arloko profesionalak prestatzeko beketarako eta laguntzetarako deia egin zen.
Agindu horren 13. artikuluan ezartzen duenez, Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordeak ebatziko ditu bekak eta laguntzak eskuratzeko eskabideak, EHAAn argitaratutako ebazpen baten bitartez, eta betiere, Osasun eta Kontsumoko sailburuak horretarako berariaz izendatutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.
Hori guztia kontuan izanik, deialdira bildutako eskabideak aztertuta, Balorazio Batzordeak proposatutakoa hartu da aintzakotzat, eta, horrenbestez, honako hau
Lehenengoa. Osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak honako pertsona hauei ematea (bakoitzari ondoan duen diru-zenbatekoa emango zaio):
A modalitatea (Atzerriko zentroetan ikastaroak eta egonaldiak egiteko bekak eta laguntzak).
(Ikus .PDF)
B modalitatea (Osasunaren arloan ikerketako eta berrikuntzako prestakuntza-planak gauzatzeko bekak eta laguntzak).
(Ikus .PDF)
Bigarrena. Honako eskatzaile hauei laguntza ukatzea; arrazoiak ere ematen dira:
A modalitatea:
Canales Arrasate, Maria Isabel.
Galnares Cordero, Lorea.
Gómez Coloma, Alexander.
Lago García, Violeta.
Llano Castresana, Oihane.
Morales González, M.ª Celia.
Morales López, Julio Ulises.
Movilla Fernández, Soraya.
Santa Maria-Amurrio Alustiza, Lander.
Urdangarin Zumeta, Nerea.
B modalitatea:
Anton Ladislao, Ane.
Aurtenetxe Saez, Olaia.
Urdampilleta Otegui, Aritz.
Bekak jaso nahi dituzten jarduerak deialdi-aginduko 1. artikuluan diru-laguntzetarako zehaztutako eremuan ez barne-hartuta egoteagatik (atzerrian egingo ez diren ikastaroak eta egonaldiak).
B modalitatea:
Maortua Olabe, Hiart.
Interesunak berak berariaz uko egiteagatik.
A modalitatea:
Amo Herrero, Laura.
Olabarria Larizgoitia, Markel.
Ordax García, Maria.
Tome García, Jessica.
Urrutia Iñiguez, Janire.
B modalitatea:
Arantzeta Pérez, Miren.
Ballesteros Peña, Sendoa.
Martínez Pérez, Leire.
Urra Vicario, Oiane.
Eskabideen balorazio-fasean, deialdi-aginduaren 3. artikuluan eskatutako 60 puntuak ez lortzeagatik.
A modalitatea:
Gonzalez-Pinto Arrilaga, Ana.
Prestakuntza-jarduera 2012an egitegatik.
B modalitatea:
Moreno Rodríguez, Anai.
Otsailaren 8ko 183/2008 Errege Dekretuaren 21.d) artikulua aplikatzearen ondorioz, egonaldia egiten ari diren osasun alorreko barneko profesionalek laguntza egonaldia egiten ari diren zentroan eskatu behar dutela irizteagatik.
Hirugarrena. Honako ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Osasun eta Kontsumoko sailburuaren aurrean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hilabeteko epean, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera; horretaz gainera, ongi iritzitako beste edozein lege-egintza ere erabil dezakete.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 10a.
Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordea,
OLGA ISABEL RIVERA HERNÁEZ.


