Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko urriaren 11koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Artxandako tunela eraikitzeko proiektuaren eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrenda aldatu, eta titularrei, akta osagarriak egiteko ekitaldirako deia egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko urriaren 11koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Artxandako tunela eraikitzeko proiektuaren eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrenda aldatu, eta titularrei, akta osagarriak egiteko ekitaldirako deia egiten diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 5649
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/10/11
  • Argitaratze-data: 2011/11/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2009ko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez, Artxandako tunela eraikitzeko proiektua onartu zen.

Proiektuaren eraginpeko lurrak eskuratu eta, oro har, ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta lurzati-planoak datoz, desjabetzeen eranskinean.

2009ko uztailaren 22ko Ebazpenaren bidez, proiektuaren eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrenda onartu zen, 2009ko ekainaren 1eko Ebazpenaren bidez jendaurrean izan ondoren, eta titularrei ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko deitu zitzaien, 2009ko irailaren 17 eta 18rako.

Desjabetze-prozeduraren barruan okupazioari buruzko fase guztiak burutu ostean, proiektua gauzatzeko ardura duen zerbitzuak txosten bat egin du, eta horren arabera proiektua aldatu beharra dago. Aldaketa horren ondorioz, lurpeko ur-hoditeria batean esku hartu beharra dago, eta horra, Bilboko Artatzamina kaleko 16 eta 18ko jabeen erkidegoaren eta Barakaldoko Construcciones Gallartaren jabetzakoa den Artatzamina kaleko 16 eta 18ko 4. sotoaren azpiko hutsune batean dagoen estolda batetik heltzen da. Horiek horrela, esku-hartze horretarako 4. sotoaren azpiko hutsune hori okupatu beharra dago aldi baterako, eta gainera, jabeen erkidegoaren jabetzakoak diren sarrera-arrapalak erabiltzeko aukera izan beharko da.

Organo honek eskumena dauka Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko nahitaezko desjabetze-jardunbideko izapideak egin eta ebazpenak onartzeko, hala ezartzen baitu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren (azaroaren 30eko 328/2010 Dekretuaren bidez aldatutakoaren) 15.h) artikuluak, maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e) artikuluari dagokionean (dekretu hori urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretuaren bidez bigarren aldiz aldatu zen).

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen duenez, trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko du proiektuaren eraginpeko eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, proiektuaren eraginpeko lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu, edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie. Aldi baterako okupazioen kasuan, prozedura berari jarraituko zaio, baina Nahitaezko Desjabetzeen Legearen 111.2 artikuluan ezarritako berezitasunekin.

Gehiago sakonduz, legearen 15. artikuluak eta haren Erregelamendua onartzen duen 1957ko apirilaren 26ko Dekretuak xedatzen dute behin obra onura publikokotzat edo interes sozialekotzat jo ondoren, Administrazioak desjabetzearen xederako behar-beharrezkoak diren ondasunak okupatzeko eta eskubideak eskuratzeko beharrari buruzko erabakia hartuko du. Eta ondoren eransten du, okupatu beharreko ondasunen artean sartu ahal izango direla, kasuan kasuko obra edo xedea handitu behar izanez gero, ezinbestekoak izango diren haiek ere.

Beraz, aurrekariak, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 15, 20, 21, 52, 111 eta 112. artikuluetan xedatutakoa, haren Erregelamenduan horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

Lehenengoa. Artxandako tunela eraikitzeko proiektuaren eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrenda aldatzea, eta Bilboko Artatzamina kaleko 16 eta 18ko jabeen erkidegoaren eta Barakaldoko Construcciones Gallartaren jabetzakoa den 4. sotoaren azpiko 35. zenbakiko funtsa, 347,67 m2, eta Bilboko Artatzamina kaleko 16 eta 18ko jabeen erkidegoaren jabetzakoa den 37. funtserako sarrerak aldi baterako okupatzea, eta horiek okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Bigarrena. Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Bilboko udaletxera ager daitezen, proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin, eta, bidezkoa bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero, eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.

Ekintza horretara interesdunek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.

Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Gasteizko Donostia kaleko 1ean, Lakua 1ean.

Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 11.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

JESÚS MARÍA BENAITO VILLAGARCÍA.

Bilboko Udalerria

Lurzati-zenbakia: 35.

Jabea: Construcciones Gallarta SL, Artatzamina kaleko 16 eta 18ko jabe-erkidegoa.

Okupazioa. Aldi baterakoa: 347,67 m2.

Izaera: 4. soto azpiko hutsunea.

Poligonoa: 202. Etxadia: 6. Lurzatia: 1. Eraikina: 1.

Okupatu aurreko aktak egiteko. Hilabetea: azaroa.

Tokia: Bilboko udaletxea. Eguna: 29. Ordua: 09:30.

Lurzati-zenbakia: 37.

Jabea: Artatzamina kaleko 16 eta 18ko jabe-erkidegoa.

Okupazioa. Aldi baterakoa: sarrerak.

Izaera: sarrerak.

Poligonoa: 202. Etxadia: 6. Lurzatia: 1. Eraikina: 1.

Okupatu aurreko aktak egiteko. Hilabetea: azaroa.

Tokia: Bilboko udaletxea. Eguna: 29. Ordua: 10:00.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.