Euskadi.eus
  • 1016/2011 EBAZPENA, urriaren 11koa, Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearena, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1016/2011 EBAZPENA, urriaren 11koa, Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearena, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 5870
  • Xedapen-zk.: 1016
  • Xedapen-data: 2011/10/11
  • Argitaratze-data: 2011/12/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean (uztailaren 21eko EHAA, 138. zk.) eta Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan (irailaren 7ko EHAA, 170. zk.) ezarritakoaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza honek. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa. Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuzendariorde medikoaren lanpostua Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratukoek) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioek eska dezakete. Honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

  1. Ikasketa-tituluak. Medikuntzako eta Kirurgiako lizentziatura edukitzea.

  2. Hizkuntza-eskakizuna: 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

  3. Esperientzia. 5 urteko esperientzia izan beharko dute, A1 taldeko zereginetan.

    Bigarrena. Interesdunek Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, eskabidearekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta, hartan, datu hauek zehaztuko dituzte:

    Titulu akademikoak.

    Orain arte betetako lanpostuak.

    Lanbide-esperientzia eta kudeaketa sanitarioan izandako eskarmentua.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

    Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Halaber, egoki iritzitako argitalpenak, txostenak edo beste edozein agiri aurkeztu ahal izango dituzte.

    Laugarrena. Deialdi hau Gerentzia honen ebazpen bidez ebatziko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

    Bilbao, 2011ko urriaren 11.

    Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea,

    JOSEBA JULEN BALLESTERO ZÁRRAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik