- 1642/2011 EBAZPENA, urriaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Eduardo González Lombide jauna, berak eskatuta, Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdeko zuzendari gerente kargutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1642/2011 EBAZPENA, urriaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Eduardo González Lombide jauna, berak eskatuta, Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdeko zuzendari gerente kargutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 212
- Hurrenkera-zk.: 5410
- Xedapen-zk.: 1642
- Xedapen-data: 2011/10/11
- Argitaratze-data: 2011/11/09
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Eduardo González Lombide jauna Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdeko zuzendari gerente izendatu zuten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 1126/2000 Ebazpenaren bitartez.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Eduardo González Lombide jauna Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdeko zuzendari gerente kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egin duen lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2011ko urriaren 11tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesatuari eta Gipuzkoa Mendebaldeko Eskualdeari eta Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdeari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 11.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


