- EBAZPENA, 2011ko urriaren 13koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Saltoki Araba SA, gas fluordunen manipulazioko hainbat espezialitatetan profesional baimenduak prestatzeko entitate gisa aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko urriaren 13koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Saltoki Araba SA, gas fluordunen manipulazioko hainbat espezialitatetan profesional baimenduak prestatzeko entitate gisa aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 2
- Hurrenkera-zk.: 39
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/10/13
- Argitaratze-data: 2012/01/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Esp.-zk./Gaia: SEG/06511.
Bat. Saltoki Araba SAren ordezkaritzak 2011ko ekainaren 23an eskabide bat aurkeztu zuen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan, ekainaren 16ko 795/2010 Errege Dekretuak, gas fluordunen merkaturatze, manipulazioa eta beraietan oinarritutako aparatuak arautzen dituenak, ezartzen dituen hainbat espezialitatetan profesionalak prestatzeko entitatetzat aitortzekoa. Espezialitateak honako hauek dira:
Ekipoen manipulazioa, fluordun hozgarrien edozein kopuruko hozkailu-sistemekin diharduena (Oinarrizko ikastaroa eta Osagarria).
Ekipoen manipulazioa, fluordun hozgarrien kopurua 3 kg baino txikiagoa duten hozkailu-sistemekin diharduena (Oinarrizkoa eta Osagarria).
Bi. Eskabide horrekin, eta irailaren 30ean aurkeztutako dokumentazio gehigarriarekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek. Aurkeztutakoak honakoak dira:
Entitatearen identifikazio-datuak, egoitza Arabako Lurralde Historikoan izanik: Betoñoko Industrialdea Zurbanoko Ataria, 1 eta 21 (01013 Vitoria-Gasteiz).
Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.
Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.
Hiru. Aurkeztutako agiriak aztertu ostean, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek 2011ko urriaren 3an ikuskatzeko bisita bat egin zuten eskatzailearen instalazioetara.
Lau. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzako buruak aldeko txostena eman zuen 2011ko urriaren 5ean, Saltoki Araba SA aitortutako erakunde gisa onartzeko.
Espediente horri ebazpena emateko, honako hauek kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da:
OINARRI JURIDIKOAK
Bat. Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariari dagokio ebazpen hau ematea, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Bi. Ekainaren 16ko 795/2010 Errege Dekretuak, gas fluordunen merkaturatze, manipulazioa eta beraietan oinarritutako aparatuak arautzen dituenak, 8.2 artikuluan onartzen du administrazio eskudunak baimendutako entitateek irakaskuntza programak eskaintzea eta ebaluatzea, hain zuzen ere, jasotako espezialitateetako norbanako agiriak lortzeko.
Hiru. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak.
Lau. Halaber, egiaztatuta geratu da Saltoki Araba SA delakoak badituela aipatutako 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan xedatu diren gutxieneko instalazioak, eta berebat, badituela 25. artikuluan jasotako gutxieneko giza zein teknika baliabideak eta ikastaroaren edukiak; bere instalazio horiek Arabako Lurralde Historikoan egonda.
Bost. Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraiki, beharrezko egiaztapen-dokumentazioa aurkeztu du erakunde eskatzaileak.
Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau
Saltoki Araba SA baimendutako profesionalak prestatzeko entitatetzat aitortzea, espezialitate honako hauei buruzko prestakuntza eman dezan:
Ekipoen manipulazioa, fluordun hozgarrien edozein kopuruko hozkailu-sistemekin diharduena (Oinarrizko ikastaroa eta Osagarria).
Ekipoen manipulazioa, fluordun hozgarrien kopurua 3 kg baino txikiagoa duten hozkailu-sistemekin diharduena (Oinarrizkoa eta Osagarria).
Entitatearen espezialitate berria hori Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Baimendutako Entitateen Erregistro Berezian inskriba dadila xedatzea; zenbaki hau izango du: REFPA zk. A-0094.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Entitate honek baimena du Arabako Lurralde Historikoan dauden eta kreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde bulegoan, eta kreditatu egin beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.
Aitortutako entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.
Aitortutako entitateek galdu egingo dute Aitortutako Entitateren kalifikazioa, baldin eta bete gabe uzten badituzte aipatu 63/2006 Dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari jakinarazten denetik hilabeteko epean. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 13a.
Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,
YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.


