Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko urriaren 17koa, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena, joan den abuztuan Elkarteen Erroldan egin diren inskripzioak eta bestelako oharrak argitaratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko urriaren 17koa, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena, joan den abuztuan Elkarteen Erroldan egin diren inskripzioak eta bestelako oharrak argitaratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 213
  • Hurrenkera-zk.: 5449
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/10/17
  • Argitaratze-data: 2011/11/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 12.2, 29., 38., 39. eta 40. artikuluetan agindutako ondorioetarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 3.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza honek, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 4.2 artikuluan ematen zaizkion ahalak erabiliaz, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen duen otsailaren 23ko 57/2010 Dekretuaren 5. artikuluari lotuta zeinek 472/2009 Dekretuari 26. artikulua gehitzen baitio, honako hau

Lehenengoa. Elkarteen Erroldan abuztuan sartu diren elkarteak eta federazioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan agertzen diren moduan. Eranskin horietan, helbidea, lurralde-eremua eta hurrenkera zenbakia adierazten dira.

Bigarrena. Erroldaren funtsezko oinarri bat argibideak ematea denez gero, erroldatuta dauden baina aldaketak izan dituzten elkarte edo federazioen zerrendak argitaratzea, erakunde horien egoeraren berri guztiek izan dezaten. Aldaketak jadanik Erroldari jakinarazi zaizkio, bertan jasota geratzeko edo hirugarrenekiko ondorioetarako. Zerrenda horiek aurreko idatzi-zatian adierazitako aipamen berberak jasoko dituzte, III., IV. eta V. eranskinetan aipatzen direnak, hain zuzen ere.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 17a.

Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO PARIENTE DE PRADA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik