- EBAZPENA, 2011ko urriaren 17koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2011. urtean HEOCaren euskarako komunikazio-gaitasunaren mailak egiaztatzeko probetan arituko den azterketa-batzordeko kide berri bat izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko urriaren 17koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2011. urtean HEOCaren euskarako komunikazio-gaitasunaren mailak egiaztatzeko probetan arituko den azterketa-batzordeko kide berri bat izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila; HABE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 214
- Hurrenkera-zk.: 5485
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/10/17
- Argitaratze-data: 2011/11/11
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Funtzio publikoa
Testu legala
HABEren zuzendari nagusiaren 2011ko otsailaren 3ko eta 9ko Ebazpenen bidez, HEOCean ezarritako euskara-mailak egiaztatzeko 2011. urteko ohiko deialdiak abiatu ziren, eta ekitaldi horretako deialdi guztietan arituko ziren azterketa-batzordeko kideak izendatu ziren.
2011ko urriaren 17an azterketa-batzordean euskaltegi pribatuen eta autoikaskuntzarako zentroen izenean aritu den kideak, Luis Rodriguez Burguetek, lan horietan jarraitu ezina adierazi du. Horregatik, aurrerantzean euskaltegi pribatuen eta autoikaskuntzarako zentroen izenean arituko den kidea izendatu beharra dago.
Beraz, aipatu xedapenean agindutakoa betetzeko, eta Kulturako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 19ko Aginduak eta HABEren arau organikoak onartzen dituen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak ematen dizkidaten eskumenez, honako hau
Lehenengoa. Luis Rodriguez Burgueteren izendapena gaurtik aurrera indarrik gabe uztea, euskaltegi pribatu eta autoikaskuntzarako zentroen ordezkaria izan baita 2011. urteko deialdietarako azterketa-batzordean.
Bigarrena. Borja Arbelaitz Villaquiran izendatzea 2011. urtean arituko den azterketa-batzordeko kide, aurrerantzean euskaltegi pribatuen eta autoikaskuntzarako zentroen ordezkaria izango baita.
Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.
Donostia-San Sebastián, 2011ko urriaren 17a.
HABEren zuzendari nagusia,
JOSEBA IÑAKI URIBE BURGOA.


