- 1659/2011 EBAZPENA, urriaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, bilera zientifikoak eta prestakuntza-jarduerak antolatzea helburu duten laguntza-eskariak aztertze aldera aurreikusitako batzordeko kideak izendatzeko dena. Laguntzak eskuratzeko deialdia, Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 14ko 1205/2011 Ebazpenaren bidez egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1659/2011 EBAZPENA, urriaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, bilera zientifikoak eta prestakuntza-jarduerak antolatzea helburu duten laguntza-eskariak aztertze aldera aurreikusitako batzordeko kideak izendatzeko dena. Laguntzak eskuratzeko deialdia, Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 14ko 1205/2011 Ebazpenaren bidez egin zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 212
- Hurrenkera-zk.: 5422
- Xedapen-zk.: 1659
- Xedapen-data: 2011/10/17
- Argitaratze-data: 2011/11/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 14ko 1205/2011 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzenbide pribatuko ente publikoaren menpeko herri-erakundeei laguntzak emateko deialdia egin zen, zertarako eta, bilera zientifikoak eta prestakuntza-jarduerak antolatzeko. Ebazpen horrek dioenez, aurkeztutako eskariak aztertzeko, erakundeko zuzendari nagusiak horretarako izendatutako balorazio-batzorde bat sortuko da.
Ebazpen horretan xedatutakoa betetzeko, indarrean dagoen legediak aitortzen dizkidan eskumenez baliatuz, hau
Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren menpeko osasun zerbitzuen herri-erakundeei laguntzak emateko deialdia egin zen Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 14ko 1205/2011 Ebazpenez, zertarako eta, bilera zientifikoak eta prestakuntza-jarduerak antolatzeko. Ebazpen horretan batzorde bat osatzea aurreikusten zen, eta batzorde-kideak izendatzen dira orain:
Batzordeburua:
Titularra: Maite Paíno Ortúzar andrea, Kudeaketa, Antolaketa eta Giza Baliabideen Garapenerako zuzendariordea.
Ordezkoa: Francisco Serna Rodríguez jauna, Prestakuntzarako Erakunde Zerbitzuko burua.
Lehenengo batzorde-kidea:
Titularra: María Hipólita Ramos Martínez andrea, Erizaintzako Prestakuntzako arduraduna.
Ordezkoa: María Gloria Gómez Calzado andrea. Erakunde Arloko teknikari arduraduna.
Bigarren batzorde-kidea:
Titularra: María Jesús Ruiz de Ocenda García andrea, erizaintzako aholkularia.
Ordezkoa: M.ª Ángeles Cidoncha Moreno andrea, Erizaintzako irakaskuntza eta ikerketako arduraduna.
Hirugarren batzorde-kidea:
Titularra: Carolina Ortega Ortega andrea, Aurrekontuetako zuzendariordea.
Ordezkoa: Jacinto Ruiz Osma jauna, Erakunde Zerbitzuko burua.
Laugarren kidea:
Titularra: J. Ignacio Fraile Esteban jauna, Osasun Laguntzako Zuzendariordetzako atalburua.
Ordezkoa: Jon Letona Aramburu jauna, Erakunde Zerbitzuko burua.
Idazkaria:
Titularra: Ana Patricia Pujana Uriarte andrea, Erakunde Arloko teknikari arduraduna.
Ordezkoa: M.ª Natividad Ortiz Ruiz de Loizaga andrea, Erakunde Arloko teknikari arduraduna.
Lehenengoa. Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua), Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta, azkenik, Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari zuzenduta (Araba kalea, 45, 01006, Vitoria-Gasteiz). Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Bigarrena. Ebazpen honek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 17a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


