Euskadi.eus
  • 1660/2011 EBAZPENA, urriaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, ikasketak handitzeko laguntza-eskariak aztertzeko aurreikusitako batzordeko kideak izendatzeko dena. Laguntzak eskuratzeko deialdia, Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 14ko 1204/2011 Ebazpenaren bidez egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1660/2011 EBAZPENA, urriaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, ikasketak handitzeko laguntza-eskariak aztertzeko aurreikusitako batzordeko kideak izendatzeko dena. Laguntzak eskuratzeko deialdia, Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 14ko 1204/2011 Ebazpenaren bidez egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 212
  • Hurrenkera-zk.: 5423
  • Xedapen-zk.: 1660
  • Xedapen-data: 2011/10/17
  • Argitaratze-data: 2011/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 14ko 1204/2011 Ebazpenaren bidez, Osakidetza herri-erakundeko langileei laguntzak emateko deialdia egin zen. Ebazpen horrek dioenez, aurkeztutako eskariak aztertzeko, erakundeko zuzendari nagusiak horretarako izendatutako balorazio-batzorde bat sortuko da.

Ebazpen horretan xedatutakoa betetzeko, indarrean dagoen legediak aitortzen dizkidan eskumenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Osakidetzako langileei ikasketak handitzeko laguntzak emateko deialdia egiten duen Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 14ko 1204/2011 Ebazpenean aurreikusitako Batzordeko kide izateko honako jaun-andre hauek izendatzea:

Batzordeburua:

Titularra: Maite Paíno Ortúzar andrea, Kudeaketa, Antolaketa eta Giza Baliabideen Garapenerako zuzendariordea.

Ordezkoa: Francisco Serna Rodríguez jauna, Prestakuntzarako Erakunde Zerbitzuko burua.

Lehenengo bartzordekidea:

Titularra: María Hipólita Ramos Martínez andrea, Erizaintzako Prestakuntzako arduraduna.

Ordezkoa: María Gloria Gómez Calzado andrea, Erakunde Arloko teknikari arduraduna.

Bigarren batzordekidea:

Titularra: María Jesús Ruiz de Ocenda García andrea, erizaintzako aholkularia.

Ordezkoa: M.ª Ángeles Cidoncha Moreno andrea, Erizaintzako irakaskuntza eta ikerketako arduraduna.

Hirugarren batzordekidea:

Titularra: Carolina Ortega Ortega andrea, Aurrekontuetako zuzendariordea.

Ordezkoa: Jacinto Ruiz Osma jauna, Erakunde Zerbitzuko burua.

Laugarren batzordekidea:

Titularra: J. Ignacio Fraile Esteban jauna, Osasun Laguntzako Zuzendariordetzako atalburua.

Ordezkoa: Jon Letona Aramburu jauna, Erakunde Zerbitzuko burua.

Idazkaria:

Titularra: Ana Patricia Pujana Uriarte andrea, Erakunde Arloko teknikari arduraduna.

Ordezkoa: M.ª Natividad Ortiz Ruiz de Loizaga andrea, Erakunde Arloko teknikari arduraduna.

Lehenengoa. Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua), Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta, azkenik, Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari zuzenduta (Araba kalea, 45, 01006, Vitoria-Gasteiz). Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bigarrena. Ebazpen honek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik