- EBAZPENA, 2011ko urriaren 18koa, Lanbide Heziketako zuzendariarena, 2011-2012 ikasturteari dagozkion Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko probarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko urriaren 18koa, Lanbide Heziketako zuzendariarena, 2011-2012 ikasturteari dagozkion Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko probarako deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 236
- Hurrenkera-zk.: 6000
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/10/18
- Argitaratze-data: 2011/12/15
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Lanbide Heziketako heziketa-zikloetarako sarbidea arautzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko apirilaren 13ko Aginduak 2.1 artikuluan ezartzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, gutxienez urtean behin, heziketa-zikloetarako sarrera-probarako deia egingo duela.
Horren ondorioz,
Lanbide Heziketako goi-mailako eta erdi-mailako heziketa-zikloetan 2011-2012 ikasturtean sartzeko probak egiteko deia egiten da. Izan ere, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetako sarbidea arautzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko apirilaren 13an eman zuen Aginduaren 2.1 artikuluan aipatzen da proba hori.
Proba egiteko, izangaiek 2012ko otsailaren 6tik 15era bitartean, biak barne, eman beharko dute izena Euskal Autonomia Erkidegoan heziketa-zikloak ematen dituen ikastetxeren batean, horretarako Hezkuntza Sailak diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez. Izen-ematea egiten dutenean, sarrera-proba egiteko azterketa-eskubideak ordaindu beharko dituzte izangaiek. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak aipatzen dituen modalitateen bitartez ordaindu ahal izango da. Kreditu-erakunde kolaboratzaileek lagunduko dute horretan. Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2012ko otsailaren 17a izango da.
Probarako izena ematen denean, salbuespenak eskatuko dira, halakorik eskatu behar bada, eta horien gaineko agiriak aurkeztuko da. Era berean, izangaiek adierazi beharko dute zein lurralde aukeratzen duten ziurtagiriak jasotzeko eta espedientea artxibatzeko. Izena emateko aldia amaituta, ezin izango da egin probaren datuetan eragina izango duen aldaketarik.
Izena emateko aldia amaitu eta bi eguneko epearen barruan, izena eman duten ikasleen sarrera-probari buruzko agiriak helaraziko dizkio ikastetxeak Lanbide Heziketako lurralde-unitateari.
Izen-emateak jaso dituen ikastetxeak eta Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek informazioa emango diete interesdunei: heziketa-zikloetan sartzeko baldintzak, salbuespen-eskaerak, eskaerak egiteko egunak, proben edukia eta abar.
Pertsona berak ezin izango du ikasturte berean autonomia-erkidego batean baino gehiagotan sarrera-probetan izena eman. Baldintza hori ez betetzeak izen-ematea deuseztatzea ekarriko du berekin. Egoera hori egiaztatzeko, I. eranskinean jasotzen den aitorpena bete beharko du.
Salbuespenen behin-behineko ebazpena, eta proba egiteko onartu eta baztertutakoen zerrenda 2012ko martxoaren 16an argitaratuko dira ikastetxe hauetako iragarki-tauletan:
Araba: IEFPS Mendizabala GLHBI. Lasarteko errepidea, z/g. Vitoria-Gasteiz.
Bizkaia: IES Emilio Campuzano BHI. Santos Juanes kalea, 7. Bilbao.
Gipuzkoa: IEFPS Easo GLHBI. Felipe IV.aren hiribidea, 1.a. Donostia-San Sebastián.
Eta web-orri hauetan: www.hezkuntza.net edo www.euskadi.net/lanbidez.
Martxoaren 19an eta 20an, artikulu honetan aipatutako ikastetxeetako idazkaritzan, salbuespenei buruzko ebazpenarekin, eta onartu eta baztertutakoen zerrendarekin lotutako erreklamazioak egin ahal izango dira. Era berean, salbuespenen behin-behineko zerrendan adierazitako agiriak osatu ahal izango dira.
Apirilaren 3an, 12:00etan, argitaratuko dira proba egiteko onartu eta baztertutakoen, eta salbuespenen behin betiko zerrendak.
2012ko ekainaren 1etik 6ko 12:00etara bitartean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko apirilaren 13ko Aginduaren xedapen gehigarrietatik bigarrena betetzeko (agindu horren bidez, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko modua arautzen da, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko azaroaren 15eko aginduak aldatzen du), dagokion aldian heziketa-zikloetan sartzeko proban izena emanda duten ikasleek izena emanda badute erdi-mailako zikloren batean edo hasierako lanbide-kualifikazioko programaren batean matrikulatuta badaude, eskatutako salbuespenei buruzko agiriak aurkeztu ahal izango dituzte proban izena emateko epean. 3. artikuluan aipatutako ikastetxeetako idazkaritzan aurkeztuko dira agiri horiek. Ekainaren 7ko 12:00etan argitaratuko da artikulu honek aipatzen dituen ikasleen zerrenda, hain zuzen ere salbuetsita geratzen diren ikasleena.
Egin beharreko proben egutegia:
(Ikus .PDF)
Proba egiteko tokia:
Bilbao Exhibition Centre. Zehaztu egin behar da zein pabiloitan. Euskadi hiribidea, z/g. Ansio. Barakaldo.
artikuluan adierazitako ikastetxeetako idazkaritzek zaindu egin beharko dituzte lurralde bakoitzeko ariketak, kalifikazioak eta ikasleen espedienteak.
Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak egingo ditu prozesuaren gaineko ikuskaritza-eta aholkularitza-lanak.
Probaren emaitzak 2012ko ekainaren 19ko 12:00etan argitaratuko dira ebazpen honen 3. artikuluan adierazitako tokietan. Une horretatik aurrera eta ekainaren 20ko 13:00ak arte, erreklamazioak egiteko epea irekiko da; erreklamazioak, berriz, ebazpen honetako 3. artikuluan aipatutako ikastetxeetako idazkaritzan egingo dira.
Erreklamazioen ebazpena ere aipatutako tokietan jarriko da 2012ko ekainaren 22ko 11:00etan.
Proba guztiak gainditu duten ikasleek egiaztagiriak eskura ditzakete 2012ko ekainaren 19tik aurrera. Horretarako, eskabidean hautatutako lurraldeko ikastetxeko idazkaritzara, emaitzak argitaratu dituenera, jo beharko dute. Proben zatiren bat bakarrik gainditu dutenek, berriz, ekainaren 22tik aurrera eskuratu ahal izango dituzte gainditutako zatiaren edo zatien egiaztagiriak.
Sarrera-probatik datozen ikasleei heziketa-zikloko plaza guztien % 25 gordeko zaie. Plaza horiek guztiak ez badira betetzen probatik datozen ikasleekin, soberan direnak gehitu egingo zaizkie zuzenean sartzen direnei eskainitakoei.
Lehenengoa. Prozedura-gaietan ebazpen honetan arautu gabeko kasuetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 18a.
Lanbide Heziketako zuzendaria,
MARÍA JOSÉ MADARIAGA ROLA.
(Ikus .PDF)


