Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko urriaren 20koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena. Ebazpen hau, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2011. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan dago. Laguntza horien bidez, lankide boluntarioei bekak ematen zaizkie, hain zuzen ere, erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen diren garapen-proiektuetan parte hartzen dutenei. Ebazpen honen bidez, Garapenerako Lanki - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko urriaren 20koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena. Ebazpen hau, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2011. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan dago. Laguntza horien bidez, lankide boluntarioei bekak ematen zaizkie, hain zuzen ere, erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen diren garapen-proiektuetan parte hartzen dutenei. Ebazpen honen bidez, Garapenerako Lanki

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 5510
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/10/20
  • Argitaratze-data: 2011/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2011ko irailaren 27ko Ebazpenaren babespean, Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco erakundeari 15.450 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Estibaliz Aguirre Gandariasbeitia lankide boluntarioari beka emateko (NBE-2011BA/0028).

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2011ko urriaren 11n bidalitako komunikazioan, bekari uko-egiteko eskaera bidali zuen, espedientean adierazitako arrazoiengatik.

Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematekoak diren laguntzak), 9. artikuluan, ezartzen du lankide boluntarioak bekari uko egiteak kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala ekarriko duela eta, hala behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez direla ordainduko.

Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka aldia hartuko da kontuan.

Beka esleitu ondorengo lehenengo hiru hilabeteetan uko egiten bazaio bekari, beste lankide bat aukeratuko da, epealdia amaitu arte, ordezkoen artetik, zerrendan duten hurrenkeran.

Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ezartzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio.

Horren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2011. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan, Estibaliz Aguirre Gandariasbeitia lankide boluntarioari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera onartzea.

Horren ondorioz, Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco Erakundeak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 9.270 euro. Halaber, bigarren ordainketa egiteko akordioak indarra galdu du.

Bigarrena. Maddalen Yarza Arrizabalaga ordezkoari 15.450 euroko beka ematea (NBE-2011BA/0013). Jarduera Hondurasen egingo du, Fundación Unicef-Comité Español erakundearen bitartez.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 20a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik