- EBAZPENA, 2011ko urriaren 22koa, Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko beisbol eta sofbol federazioaren estatutuak onartu eta EAEko kirol erakundeen erregistroan inskribatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko urriaren 22koa, Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko beisbol eta sofbol federazioaren estatutuak onartu eta EAEko kirol erakundeen erregistroan inskribatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 136
- Hurrenkera-zk.: 3176
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/10/22
- Argitaratze-data: 2012/07/12
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Euskadiko Beisbol eta Sofbol Federazioa 23-06-1992an, 184. zenbakiarekin Federazioaren estatutuak erredaktatu dira orain.
Euskadiko Beisbol eta Sofbol Federazioak, 2011ko ekainaren 11n egindako Ezohizko Batzar Orokorrean bere estatutuak onartzea erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.
Estatutu horiek bat datoz Urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.
Ondorioz, nire eskumenak erabiliz
Lehenengoa. Euskadiko Beisbol eta Sofbol Federazioaren Estatutuak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea.
Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.
Hirugarrena. Ebazpen hau eta bere eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, administrazio-bidea amaitzen du eta, bere aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Kirol Zuzendariari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 22a.
Kiroletako zuzendaria,
JUAN FRANCISCO MUTILOA ALDAZABAL.
Estatuan dagokion kirol modalitatea ordezkatzea, eta, hala dagokionean, federazioa beste erakunde batzuetara atxikitzeko araubidea zehaztea.
Bere barne dauden lurralde federazioen jarduera koordinatzea.
Autonomia erkidegoan kirol modalitatearen lehiaketa ofizialak eta jarduerak antolatzea.
Parte hartzeko eta lehiatzeko arau propioak ezartzea; betiere bere eremuaz gaindiko lurraldeko federazioek ezarritako arauen aplikazioari dagokionean kalterik eragin gabe, hala dagokionean.
Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan bere estamentu guztien partaidetza antolatzea.
Dagokion kirol modalitatearen federazio lizentziak ematea.
Bere jarduera garatzean sortutako kirol gatazkak ezagutu eta konpontzea; organo judizial eta arbitraje-organoen eskumenari kalterik egin gabe.
Bere arauak betetzen direnaz arduratzea, eta horiei jarraiki, duen diziplina ahalmena burutzea.
Administrazioarekin kirolean debekatuta dauden substantzia, talde farmakologiko eta arauz kanpoko metodoen erabilera prebenitzen, kontrolatzen eta zigortzen elkarlanean aritzea, horretarako zehazten den araudiari jarraiki.
Horretarako ezartzen den araudiari jarraiki, dagokion kirol modalitateko teknikariak eta epaileak prestatzea.
Bere baliabide ekonomikoen helburua zehaztu eta esleitzea; bere jarduerarako beste erakunde batzuek transferitzen dizkion baliabideak kudeatzea, eta bere baliabide guztien erabilera zuzena dela kontrolatzea.
Lurralde federazio, eta atxikita dituen klub eta kirol elkarteentzako diru-laguntzak esleitu eta aplikazioa kontrolatzea.
Euskal Herriko administrazioekin kirol-sustapeneko bere helburuetan elkarlanean aritzea, eta, bereziki, 14/1998 Legeak federazioei zuzenean ezartzen dizkien lankidetza eta aholkularitzako funtzioetan.
Bere estatutuak eta kirol araudiak lantzea.
Bere lurraldean garatzen den kirol-modalitate horretan emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzea, eta, ahal den neurrian, bermatzea.
Oro har, kirol-modalitate hori sustatu eta hobetzeko komenigarria den guztia xedatzea.
Estamentu guztiek ezinbesteko baldintza dute federazio lizentzia edukitzea, bai Euskadiko Beisbol eta Sofbol Federazioak eta bere lurralde federazioek, eta bai lurraldez gaindiko beste edozein erakundek antolatutako lehiaketa ofizialetan parte hartu ahal izateko.
Federazio lizentzia duten estamentu guztiek Euskadiko Beisbol eta Sofbol Federazioak bere lehiaketei dagokionean ezartzen dituen arau, arautegi eta xedapen guztiak bete beharko dituzte.
Euskadiko Beisbol eta Sofbol Federazioak, araudiari jarraiki, estamentu ezberdinetako mailak, eginkizunak eta baldintzak zehaztuko ditu.
Federazio lizentzia bakarra izango da Euskal Herrian, eta, horren bidez, titularra bai euskal federazioari eta bai dagokion lurralde federazioari atxikita egongo da.
Aldi berean bi federaziotako kide izatea, dagokion baimena lortzearen bidez gauzatzen da.
Euskal Herriko federazioak eta lurralde federazioek elkarrekin adostu ahal dute borondatezko harpidetza duen, eta ofiziala izango ez den txartela sortzea, zeinen barne ez baitago lehiaketa ofizialetan parte hartzeko eskubidea, ezta titularra federazio honetako kide izatea ere. Txartel horrek ofizialak ez diren zenbait kirol jardueretan parte hartzeko, eta zerbitzu jakin batzuk eskuratzeko aukera soilik darama barne.
Federazio honek emandako lizentziak, autonomia erkidegoaz gaindiko eremuko lehiaketetan parte hartzeko gaituko du bere titularra, indarrean dagoen araudiak ezarritako kasu eta baldintzetan.
Federazio honek, lizentziak emateko duen eskumenaren babesean, honakoak ezarriko ditu araudiari jarraiki: lizentzien agiri, kirol eta ekonomia erregimena, bere eskubide eta betebeharrak, iraupena, indarrean sartzeko data, kategoriak, kuotak, prozedura, formatua eta gainerako antzeko kontuak. Funtzio horrek barne hartuko du halaber nahitaezko arrisku-estaldurak bermatzen dituzten aseguru kolektiboak kontratatzea.
Euskal federazioak borondatezko kuota gehigarria jaso ahal izango du federatuengandik, zerbitzu eta jarduera jakin batzuk finantzatzeko.
Federazioak lizentzia bakoitzaren zenbateko garbia lurralde federazioen artean banatuko du Batzar Nagusiak onartutako terminoen arabera, eta urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 24.5 artikuluan xedatutakoari jarraiki. Zenbateko garbi hori era honetan lortuko da: zenbateko gordinari aseguruei eta lurralde eremuaz gaindiko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko kuotei dagozkien zenbatekoak kenduz.
Lizentziak komunikazioaren teknologiak era egokian aprobetxatzeko moduko baldintza teknikoak dituen euskarri batean, eta Eusko Jaurlaritzak euskarri horiei dagokionean onartutako ezaugarri teknikoekin bat etorriaz igorriko dira.
Lizentziaren agirian ondorengo kontzeptuak jasoko dira:
Nahitaezko aseguruen kuota.
Euskal federazioarentzako kuota: zenbateko garbiaren % 65 izango da.
Lurraldeko federazioarentzako kuota: zenbateko garbiaren % 35 izango da.
Federazioaren eremuaz gaindiko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko kuota, hala dagokio ean.
Lizentziaren agirian, halaber, urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 25.4 artikuluan ezarritako edukiak jasoko dira.
Batzar Nagusia deitutako gobernu organoa.
Zuzendaritza Batzordea deitutako kide anitzeko administrazio organoa.
Administrazio eta errepresentazio organoaren titularra Federazioko lehendakaria izango da.
Lehendakaria hautatzea.
Federazioko kontuak eta aurrekontuak onartzea.
Estatutuak onartzea edo aldatzea.
Zentsura-mozioa onartzea.
Lehiaketa ofizialen egutegia onartzea.
Federazioaren jarduera-plana onartzea.
Federazioaren arautegiak onartzea edo aldatzea.
Ondasun higiezinak izatea, besterentzea eta zergapetzea; maileguak adostea, eta zorraren edo ondare zati alikuotaren tituluak jaulkitzea, estatutu hauetan xedatutakoari jarraiki.
Federazioaren desegitea erabakitzea.
Bere garrantzia dela eta Batzar Nagusiaren oniritzia eskatzen duten beste erabaki guztiak hartzea.
Edozein kasutan, hauteskundeak kirol modalitatearen joko olinpikoak egiten diren urteetan egingo dira beti, eta lurralde federaziotako batzar nagusiak berritu eta gero.
Salbuespen gisa, eta Eusko Jaurlaritzak berariazko baimena eman eta gero, hauteskunde-prozesuaren hasiera atzeratu edo aurreratu daiteke, aurreikusitako hasiera-egunean ezinezkoa gertatzen bada.
Batzarreko kide guztien % 80 klub eta kirol elkarteen estamentuan.
Batzarreko kide guztien % 10 kirolarien estamentuan.
Batzarreko kide guztien %.5 teknikarien estamentuan. Era berean, ordezkaritza eta hauteskundeak deitzeko unean dauden estamentu bakoitzaren lizentzia kopurua proportzionalak izango dira.
Epaileen estamentuaren ordezkariak batzarreko kide guztien % 5ean ezarritako ehunekoan egongo dira. Ordezkaritza eta hauteskundeak deitzeko unean dauden estamentu bakoitzaren lizentzia kopurua proportzionalak izango dira.
Aurreko erregela aplikatu eta gero estamentu bakoitzean geratzen den ehuneko osoa honela banatuko da: estamentu bakoitzeko, Euskal Federazioan erroldatutako pertsona guztiei dagokionean, atxikita dituen kide kopuruarekin proportzionala den ordezkari kopuru jakin bat esleituko zaio lurralde federazio bakoitzari.
Euskadiko Beisbol eta Sofbol Federazioaren Batzar Nagusiak 21 kide izango ditu guztira.
Kirolarien estamentuko ordezkariak, hauteskundeak egingo diren denboraldian nahiz aurrekoan lizentzia indarrean duten hamazortzi urtetik gorako kirolarien artean hautatuko dira. Lehen azaldutako baldintzak betetzen dituzten hamasei urtetik gorako kirolariek aukeratuko dituzte ordezkariak.
Teknikarien ordezkariak, lizentziaren kategoria edozein dela ere, hauteskundeak egingo diren denboraldian nahiz aurreko denboraldian lizentzia indarrean dutenen artean hautatuko dira.
Epaileen ordezkariak, lizentziaren kategoria edozein dela ere, hauteskundeak egingo diren denboraldian nahiz aurreko denboraldian lizentzia indarrean dutenen artean hautatuko dira.
Aukeratuak izan diren denboraldian Batzar Nagusiko kideen artean plaza librerik geratzen bada, Batzar Nagusirako azken hauteskundeetan estamentu bakoitzari dagokion ordezkoen zerrendan agertzen den lehenengo pertsonak beteko du, Hauteskunde Arautegiak hartarako xedatutako prozedurari jarraiki.
Lurralde federazioren batean estamentu jakinik ez badago, edo estamentua osatzen duten pertsona kopuruarekin lurralde federazio horri esleitutako gutxieneko ordezkaritza lortzen ez bada, estamentuaren plaza libreak lurralde federazio horren gainerako estamentuei proportzionalki esleituko zaizkie.
Ekitaldi bakoitzean, gutxienez, ohiko bilera bat egingo du Batzar Nagusiak, urteko lehen seihilekoan. Xedea hauxe izango da:
Kontuen eta aurrekontuen egoera onartzea.
Jarduera-plana onartzea.
Lehiaketen egutegi ofiziala onartzea.
Bere eskumeneko gainerako gaiak, hurrengo paragrafoan aurreikusitakoak izan ezik, halaber ohiko bileran tratatuko dira.
Batzar Nagusiak ez ohiko bilera ospatuko du ondorengo gaiak tratatzeko:
Hauteskundeak burutzea.
Zentsura-mozioa.
Arautegiak onartzea edota aldatzea.
Estatutuak onartzea edota aldatzea.
Federazioa desegitea.
Horretarako eskumena duten edozein organo edo taldeek, eskaera egin eta gehienez 15 egun naturaletako epean egin beharko du lehendakariak Batzar Nagusirako deialdia.
Proposatutako gaia gai zerrendan sartzea onartzen ez bada, eskatzaileari jakinarazi beharko zaio, ukatzearen arrazoiak azalduz.
EAEko lurraldeetako lehendakariak zuzendaritza batzordean parte hartzen dute botere osoko pertsona bezala.
Zuzendaritza Batzordean federazioaren idazkariak parte hartuko du, parte hartzeko eskubidea izango du, baina ez bozkatzekoa.
Lehendakariorde eta diruzain postuak pertsona berak bete ditzake.
Zuzendaritza Batzordeko ardura guztiak ohorezkoak izango dira, idazkaria eta diruzaina izan ezik, postu haiek ordainduak izango dira.
Zuzendaritza Batzordeko partaideak direnak baina Batzar Nagusiaren parte ez diren denak bileran izan daitezke parte hartuaz baina ez bozkatuaz.
Lehendakari bat, era berean federazioko lehendakari izango dena.
Lehendakariorde bat, lehendakariaren falta egongo balitz denbora hutsune batean hark hartuko luke lehendakari ardura.
Diruzaina.
Batzordekideak, beisboleko federazioko kide bat eta sofboleko federazioko kide bat gutxienez.
Zuzendaritza Batzordeko kideak Lehendakariak hautatuko ditu, bere agindua bukatzen den arte eta Batzar Nagusia berritzen den momentura arte. Hautaketa librean izango dira hautatuak EAEko lurraldeetako lehendakariak.
Deialdian landuko diren gai guztiak ordenaturik dagoen txoten batek gidatuko du bilera, haien dokumentazioarekin batera.
Zuzendaritza Batzordeko kideei idatziz bidaliko zaie bilera dagoen abisua bilera izan baino bi egun lehenago, bilera ez bada premiatasun momentu baten gertatzen eta premiatasun hori justifikatzen bada.
Hala ere ez bada deialdirik gertatzen baina Zuzendaritza Batzordeko kide guztiak bildu egiten badira irizkidetasunez, bilera izango dela onartuko da.
Lehendakariak, bere faltaren kasua ematen bada, lehendakariordeak beteko luke bere postua bilera zuzentzeko orduan, bileraren koordinazioa eta ekitaldia kontuan hartuta.
Atertze mozioaren gainditzearen bidez.
Lehendakariak utzita.
Beste kausak estatutuan idatzirik badaude.
Zuzendaritza Batzordeko kideek banaka utzi egingo dute honako kausen gatik.
Kargu-uzte edo heriotzaren ondorioz.
Ezgaikuntza edo ezintasunaren ondorioz.
Beste kausak estatutuan idatzirik badaude.
Zuzendaritza Batzordeko kideen banakako edo gehiagoren uztearen ondorioz lehendakariak ordezkoak hautatuko ditu eta ordezkatze hori hurrengo Batzorde Nazionalean adierazi beharko da.
Lehendakariak kide berriak hautatu ditzake hautatzeko momentu ona dela uste badu.
Aurreko puntuetan aipatutako ideiak ez datoz bat EAEko lurralde bakoitzeko lehendakariari dagozkion eskubideekin, lurralde bakoitzeko estatutuek ematen dizkietelako beraien eskubideak.
Atertze mozioaren ondorioa Zuzendaritza batzordeko kide guztien uztea ekarriko du, federazioko lehendakaria barne, ez zaio aginterik kenduko EAEko lurralde bakoitzeko lehendakariari aginterik kenduko Zuzendaritza Batzorde berriko kide garrantzitsuenetako bat bihurtuko da eta.
Ez bada hala gertatzen, edozein federazioko Batzorde Nagusiko kide, bera bada batzorde hartako % 5a, hauteskunderako deialdia egin dezake.
Batzar Nagusiaren eta Zuzendaritza Batzordearen bileren aktak egitea.
Federazioaren liburuak eta gainerako dokumentuak zaintzea, kontabilitatekoak salbu.
Aipatu liburuen edukien inguruko ziurtagiriak egitea.
Federazioaren kontuak eta ekonomi arloko eragiketak zuzentzea.
Federazioaren kontabilitate-liburuak zaintzea eta horietaz arduratzea.
Beharrezkoak diren Kontabilitateko dokumentu guztiak prestatzea, bereziki, urteko aurrekontuaren zirriborroa eta ekitaldi bakoitzaren balantzea, gero Batzar Nagusiak onar ditzan.
Lehendakariaren kargua uzteko arrazoiak ondorengoak dira:
Dimititzeagatik ala hiltzeagatik.
Urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 104. artikuluan aurreikusitako zentsura-mozioa onartzeagatik.
Gaitasunik gabe uzteagatik edo gaitasuna galtzeagatik.
Estatutuetan aurreikusitako gainerako arrazoiengatik.
Lehendakariak kargua uzten badu hautaketa berria egin beharko da. Kasu horretan, jardunean jarraituko du eta Hauteskunde Batzorderako deia egingo du, gehienez, hilabete bateko denbora-epean. Epe horretan deialdirik egiten ez bada, Batzar Nagusiko kide guztien % 5a ordezkatzen duen edozein kide-taldek Hauteskunde Batzorderako deialdia burutu ahal izango du.
Beste hautagairik ez badago, eta estatutu hauetan zehaztutako agintaldien muga bukatu bada, kargua uzten duen lehendakariak berriz aurkezteko aukera izango du.
Kide guztiek berariaz onartzen badute, federazioko kide anitzeko organoek posta elektroniko, fax, bideo-konferentzia eta antzeko baliabide teknikoen bidez hartu ahal izango dituzte erabakiak. Kasu hauetan, dagokion aktarekin batera fax, posta elektroniko eta dagozkion euskarrien ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.
Adin nagusikoa izatea.
Administrazio-egoitza federazioaren jarduera-eremuan izatea. Ez ohiko egoeretan Batzar Nagusiak baldintza hori barkatu ahal izango du.
Karguak edo funtzioak betetzeko gaitasuna kentzen duen diziplinazko zigor irmorik bete behar ez izatea.
Epai judizial irmoaren bidez kargu publikoak betetzeko gaitasuna baliogabetzen duen zigorrik ez izatea.
Erabaki judizial irmoaren bidez ezgai deklaratuta ez egotea.
Onartutako erabakiaren aurkako botoek, betiere arrazoituak badira, kide anitzeko organoen erabakietatik ondoriozta daitezkeen erantzukizunetik aske utzi ahal dute.
Euskadiko Beisbol eta Sofbol Federazioak batzorde tekniko bat izango du, eta batzorde horrek federazioaren kirol zuzendaritza teknikoa bere gain hartuko du.
Halaber, Federazioa bide onetik joateko komenigarriak diren bestelako Batzordeak izan ditzake, eta dagozkien Arautegietan garatuko dira.
Eusko Jaurlaritzak federaziotako zuzendariak etengabe prestatzea, eta doako aholkularitza teknikoa ematea bere funtzioak era egokian bete ditzan.
Jardueretan izandako gastuak itzultzea, federazioak berak aurretik ezarritako mugen barruan.
Federazioaren bitartez, borondatezko jardueratik ondoriozta daitezkeen istripu arriskuetarako eta erantzukizun zibilerako asegurua izatea.
Bere jarduera baldintza egokietan burutzea, duintasunari, segurtasunari eta higieneari dagokionean, bere funtzioen izaera eta ezaugarrien arabera.
Zuzendariak direla egiaztatzen duen ziurtagiriren bat izatea.
Kirolaren esparruan egindako ekarpen sozialarengatik errespetua eta esker ona jasotzea.
Federazioko zuzendaritza organoetan parte hartzeko informazio eta dokumentazio guztia eskura izatea.
Esleitzen zaizkion funtzioak behar bezala betetzeko beharrezkoak diren materialak era iraunkorrean jasotzea.
Federazioaren arauetan aurreikusitako bestelakoak.
Bere betebeharrak garatzean jasotako eta ezagututako informazioaren konfidentzialtasuna gordetzea, hala badagokio. Konfidentzialtasuna gordetzeko betebeharrak kargua uzten duenean ere iraungo du.
Funtzioak betetzean behar bezalako arduraz jokatzea, hots, uneoro federazioaren estatutuetako helburuen arabera jokatzea.
Dagozkien kirol federazioek beren eskura jartzen dituzten baliabide materialak errespetatzea eta zaintzea.
Federazioarekin hartutako konpromisoak betetzea.
Funtzioak behar bezala betetzeko antolatzen diren prestakuntza-jardueretan parte hartzea.
Urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan debekatuta dagoen edozein ordain ekonomikori uko egitea.
Funtzioak betetzen jarraitzea bere ondorengoek kargua hartu arte, ezinbestean utzi behar ez duenean salbu.
Eskumeneko organoek hartutako erabakiak eta ebazpenak ontzat hartzea.
Kargua uzten duten zuzendarien ordezkoei beharrezkoa den dokumentazio eta informazio guztia ematea.
Euren interes pertsonalarekin zerikusia duten gaiei buruzko deliberamendutan parte ez hartzea. Interes pertsonala egongo da gaiak zuzendariaren ezkontideari edota antzeko afektibitate harremana duten pertsonei, edo haren ondorengoei edo aurrekoei, eragiten badie, edota zuzendaritzako kargua zein neurri bateko partaidetza duen sozietateari eragiten badio.
Organoek antolatutako bileretara joatea, zeinetako kidea baita, eta hauen deliberamendutan parte hartze aktiboa izatea, bere irizpideak erabaki egokiak hartzen lagun dezan.
Emandako egiaztagiria behar bezala erabiltzea.
Federazioak onartu duen Kode Etikoa betetzea.
Federazio honen estatutu edo arautegietan aurreikusitako bestelakoak.
Kirol federazioaren Lehendakari kargua bateraezina da federazio horretan dagoen klub edo kirol elkarte bateko Lehendakari karguarekin. Lehendakaritza betetzen duen pertsona titularra, hain zuzen, klub edo kirol elkarte bateko ordezkari gisa batzarrean egotegatik aukeratzen badute, federazioko edo klubeko kargua aukeratu beharko du, eta klubean duen karguari uko egiten diola ulertuko da, bietako bat espresuki aukeratzen ez badu.
Kirol federazioaren lehendakaritza bateraezina izango da Foru Administrazioaren edota Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren barne dagoen federazio-eremuarekin zuzenean lotutako kargu ala enplegu publikoak betetzearekin.
Kirol federazioaren zuzendaritza kargua bateraezina da erakunde bereko kontseilari edo aholkulari profesional izatearekin. Era berean, kirol federazioaren zuzendaritza kargua bateraezina da bertarako lan harremana, harreman zibila ala merkataritzakoa dela medio zerbitzu profesionalak eskaintzearekin.
Kargua utzi edo dimititu eta gero kalte-ordainak jasotzea.
Hirugarren pertsonengandik edo erakundeengandik komisioak edo antzeko mozkinak jasotzea, kirol erakundeak ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeagatik.
Kirol edo ekonomi helburuak lortzeagatik pizgarriak jasotzea.
Bere enpresen bitartez ala hirugarren pertsonen nahiz erakundeen izenean kirol federazioarekin berarekin kontratuak egitea. Autokontratatzeko debeku horrek eragina du ezkontideengan, antzeko afektibitate harremanen bidez lotutako pertsonengan eta ondorengo nahiz aurrekoen enpresengan.
Kirol federazioaren ondarea erabiltzea ala ondare-abantaila bat lortzeko bertan duen postuaz baliatzea.
Federazio organoetan ordezkaritza izatea eta horietako kide izatea, estatutu hauen eta aplikagarria den arautegiaren arabera ezarritako eran eta proportzioan.
Federazioak antolatutako jarduera guztietan parte hartzea, federazioak horren inguruan ematen dituen arauei jarraiki.
Kirol hau hobeto garatu dadin eskatzen duten beste informazio jasotzea, eta federazioko gaien inguruan bere irizpide nahiz iritziak modu askean adieraztea.
Federazioaren arauak bete daitezela eskatzeko federazioko eskumeneko organoetara jotzea.
Egoki iruditzen zaizkien kontsultak eta erreklamazioak egitea, federazioaren arauei jarraiki.
Lizentzia egiaztatzen duen dokumentua eskuragarri izatea.
Ezartzen diren kuotak ordaintzea.
Federazioko organoek hartutako erabaki guztiak betetzea, hartarako eskumena duen organoak baliogabetzen edo kentzen ez dituen bitartean.
Federazioaren helburuak lortzeko, era aktiboan parte hartzea.
Hala dagokionean, dituzten karguei atxikitako betebeharrak leialki betetzea.
Euskal selekzioek kirol-lehiaketetan parte hartzeko edo horiek prestatzeko egiten dituzten deialdietara joatea.
Teknikariak, hala dagokienean, federazioaren teknikarien elkargoan elkartuko dira.
Epaileak, hala denean, Federazioko epaileen elkargoan bilduko dira.
Federazioak ezin izango du diziplina ahalmenik burutu kirol jarduera bereko beste lurralde eremuetako federaziotako kideei dagokionean, nahiz eta bere kirol jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatu.
Diziplina Batzordea Euskadiko Beisbol eta Sofbol Federazioari dagokion eremuaren barneko jardueren arduraduna izango da.
Apelazio Batzordea, Euskal Federazioaren eta bere Lurralde Federazioen Diziplina Batzordearen epaien aurka aurkezten diren helegiteetan egin beharreko jarduerez arduratuko da.
Batzordeko kideak 4 urteko denbora-eperako izendatuko dira, eta kargua betetzeko nahikoak diren ezagutzak izan beharko dituzte.
Diziplina eta Apelazio Batzordeetako kideak Zuzendaritza Batzordeko kide ere izan daitezke, eta federazioko Lehendakariaren irizpideen arabera beren kargutik mugiarazi daitezke.
Kirol Justiziako Euskal Batzordearen aurrean Apelazio Batzordeak hartzen dituen erabakien aurka egin ahal izango da.
Boluntarioak ere hautatu daitezke, betiere Batzar Nagusira bertaratutako kideen bi herenek onesten badute.
Hauteskunde Batzordeko lehendakari eta idazkari gisa, adin handienetakoa eta txikienekoa arituko dira, hurrenez hurren.
Hautagai gisa aurkezten direnak inola ere ezin izango dira izan Hauteskunde Batzordeko kideak. Izendatutako Hauteskunde Batzordeko kideren batek kargu hori hartzen badu, utzi egin beharko du, eta bere lekua izendatutako ordezkoak hartuko du.
Hautesleen errolda eta hauteskundeetako egutegia onartzea.
Aurkeztutako hautagaiak izendatzea eta argitaratzea.
Hauteskunde-mahaia izendatzea.
Hautetsiak zein diren izendatzea.
Aurkezten diren inpugnazioak, erreklamazioak, eta eskaerak ebaztea, eta hauteskunde-mahaiaren erabakien aurka jartzen diren errekurtsoak ere bai.
Hauteskundeak burutzeari eta bere emaitzei zuzenean eragiten dion edozein auzi.
Kirol Justiziako Euskal Batzordearen aurrean Hauteskunde Batzordeak hartzen dituen erabakien aurka egin ahal izango da.
Bozketak behar bezala egitea bermatzea.
Boto-emaileak nortzuk diren, eta hautesleak direla egiaztatzea.
Emandako botoak baliozkoak diren ebaztea.
Bozketa bukatu eta gero botoak zenbatzea.
Bozketarekin zerikusia duen beste edonolako gairen inguruan erabakitzea.
Hauteskunde Mahaiak hartutako erabakien aurka, Hauteskunde Batzordean egin ahal izango da.
Federazioaren ondarea hainbat ondasunek osatuko dute zeinen titulartasuna baitagokio.
Federazioak ondorengo baliabideak ditu:
Federatuen kuotak.
Erakunde publikoek eman ditzakeen diru-laguntzak.
Dohaintzak, herentziak, legatuak eta sariak.
Antolatzen dituen kirol jardueretan eta lehiaketetan ateratako mozkinak.
Industria eta merkataritza-jardueretan, jarduera profesionaletan edo egindako zerbitzuetan ateratako mozkinak.
Bere ondarearen emaitzak, eta ondarea besterentzetik edo zergapetzetik lortutakoa, urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuko 138. artikuluan ezarritako baldintzen arabera.
Lortzen dituen mailegu eta kredituak.
Bere jarduera garatzerakoan lor ditzakeen bestelakoak.
Irabaziak ezin izango dira inola ere federazioko kideen artean banatu.
Zuzendaritza Batzordea arduratuko da aurrekontuaren proiektua egiteaz, eta Batzar Nagusiari dagokio onartzea.
Federazioak gehienez onartu ditzakeen betebeharrak, eta dagokion ekitaldian likidatzea aurreikusten diren eskubideak aurrekontuan adieraziko dira. Euskadiko Beisbol eta Sofbol Federazioaren aurrekontuan, halaber, kirol modalitate horretan emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzearekin zerikusia duten betebeharrak adierazi beharko dira.
Aurrekontu bakarra egongo da, eta federazioaren gastu eta diru-sarrera guztiak barne hartuko du, organo osagarrienak edo horien tresna erakundeenak barne. Kudeaketa edo antolamenduko beharrek hala eskatzen dutenean, Euskadiko Beisbol eta Sofbol Federazioak kontabilitateko azpierakundeak sortu ahal izango ditu zein sistema zentralean behar bezala integratuta egongo baitira.
Aurrekontua orekatua izango da, eta ez da inola ere defizita duen aurrekonturik onartuko, Eusko Jaurlaritzaren aldez aurretiko baimena eskuratu gabe.
Behin Batzar Nagusiaren onespena lortutakoan, aurreko ekitaldiko aurrekontua eta likidazioa Eusko Jaurlaritzari helaraziko zaio.
Federazioaren Zuzendaritza Batzordeak aurrekontu osoaren % 30 gainditzen ez duten aurrekontuari dagozkion aldaketak egitea erabaki dezake.
Zuzendaritza Batzordeak egiten dituen urteko kontuak lehendakariak, eta hala dagokionean, diruzainak izenpetu beharko dituzte.
Federazioaren urteko kontuen egitura bat etorriko da Kontabilitateko Plan Orokorraren egokitze arauekin. Arau hauek, erakunde horien berezitasunak aintzat hartuz, arautegietan ezarriko dira. Arauak ezartzen ez diren bitartean urteko kontuak Kontabilitateko Plan Orokorrarekin egokituko dira.
Federazioko estamentuen liburua, zein estamentu bakoitzari dagokion ataletan banatuta baitago. Liburu horretan eguneratutako atalen zerrenda, eta federazioan sartu diren eta handik atera diren data agertuko dira.
Federazioaren akten liburua. Bertan, Batzar Nagusiak, Zuzendaritza Batzordeak eta Federazioaren gainerako organoek hartzen dituzten erabakiak azalduko dira.
Kontabilitate liburuak.
Hala badagokio, zor tituluen edo ondare parte alikuotaren Erregistro Liburua.
Dokumentuen sarreren eta irteeren erregistro liburua.
Estatutu hauetan aurreikusitako arbitrajeari egindako uko egiteen erregistro liburua.
Liburu hauek Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroan bideratu beharko dira.
Ezohiko Batzar Nagusira bertaratutakoen bi herenek hala erabakitzen badute, eta artikulu honen bigarren atalean aurreikusitako arrazoiren bat egoten bada.
Epaileak erabakitzen badu.
Euskadiko Beisbol eta Sofbol Federazioa ondorengo arrazoiengatik desegin beharko da:
Federazioaren onarpen ofiziala baliogabetzen bada.
Administrazioko funtzio publikoak behar bezala betetzea guztiz ezinezkoa bada.
Federazioko organoak gelditzeagatik, eta horren ondorioz, bere funtzionamendua ezinezkoa izateagatik.
Eskuordetutako funtzio publikoak betetzen ez baditu.
Beste kirol federazio batekin bat egiten badu.
Beste kirol federazio batean sartzen bada.
Indarrean dagoen legedian aurreikusitako beste edozein arrazoirengatik.
Pertsona federatuek eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak lehendakariari Batzar Nagusira deitzea eskatu ahal izango diote, beren ustez aurreko artikuluan aipatutako arrazoiren bat egoten bada.
Batzar Nagusirako deirik egiten ez bada, edo adostasunik lortzen ez bada, edozein federatuk ala eskumena duen kirol Administrazioak berak federazioaren desegite judiziala eskatu ahal izango du.
Federazioaren Lehendakaria behartuta dago desegite judiziala eskatzera, federazioaren erabakia desegitearen aurkakoa bada, ala desegitea lortu ezin bada.
Likidatzaileak izendatzen nahiz kargutik kentzen direnean Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu beharko da.
Administrazio organoarekin batera bere funtziotan hastean federazioak duen hasierako balantzea onestea.
Federazioko liburuez eta gutunez arduratzea eta horiek zaintzea. Era berean, ondarearen segurtasuna bermatzea.
Federazioa likidatzeko egiteke dauden eragiketak, nahiz egin beharreko berriak burutzea.
Federazioaren ondasunak eta eskubideak besterentzea. Ondasun higiezinak nahitaez enkante publikoan salduko dira. Zuzeneko salmenta Eusko Jaurlaritzak baimentzen duen kasuetan bakarrik egin ahal izango da.
Transakzioak eta arbitrajeak adostea, federazioaren interesentzat komenigarria bada.
Hartzekodunei ordaintzea.
Federazioaren ordezkari izatea.
Likidazioa egitea.
Batzar Nagusiak emandako botereak baliogabetzea.
Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak botereak baliogabetzea edo gaitasunik gabe uztea.
Epaileak erabakitzen badu.
Lehiaketa ofizialak antolatzeko eta garatzeko erregimena.
Diziplina erregimena.
Hauteskunde erregimena.
Gatazken judizioz kanpoko ebazpenen erregimena.
Lizentzien erregimena.
Federazioaren zirkularrek ez dute aurretiko administrazio onarpenik behar izango.
Lurralde eremuz gaindiko kirol federazioetako gainerako arauak, ez dira zuzenean aplikagarri izango euskal federazioei eta bere kideei. Federazioaren beraren arautegira erantsiko dira, federazioak eta administrazioak arau horiek onartzen dituztenean, eta Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroan izen-ematea burutzen denean soilik.
Erkidegoaz gaindiko kirol federazioen arautegiak ezin izango dira. Euskadiko Beisbol eta Sofbol Federazioan era osagarrian aplikatu. Hala ere, arau horiek era osagarrian aplikatu ahal izango dira, betiere bere arautegietan aipamen berezi bat ezartzen bada, federatuek arau horiek egoki itzulita eskuragarri badituzte, eta behar bezala zabalduta badaude.
Federazioko hainbat mailatan eraginkor baten ezagutza zabaltzea, estatutuak eta arauak, EAEko bi hizkuntza ofizialetan izan behar dira.
100. artikulua. Administrazioak Federazioari eskuordetutako funtzio publikoak betetzearekin zerikusia duten gaiak, eta legeriak espresuki kanpo utzitako arbitrajekoak nahiz lege arlokoak ez beste guztiak bide horren bidez ebatziko dira.
101. artikulua. Federazioko federatu ala kide orok zeinek Estatutu hauek onartzen diren egunetik, edo lizentzia lortzen duen egunetik hilabete batera kargua espresuki uzten ez baitu, Estatutu hauetan nahiz garatzen ari den Arautegian aurreikusitako arbitraje-sistemaren eta gatazken judizioz kanpoko ebazpenaren menpean egongo da.
Lehenengoa. Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako lizentzien zehazpen teknikoak onartu arte federazioak lizentziak egoki deritzon formatuarekin ematen jarraitu ahal izango du.
Bigarrena. Estatutu hauetako 29. artikuluan xedatutako agintaldien mugek ez dute eraginik izango estatutu hauek indarrean sartzean zeuden karguetan, eta ondorioz, kargu horiek gaur egungo agintaldiak bukatu ahal izango dituzte. Kargu horiei hurrengo hauteskunde-prozesuei dagokionean aipatu mugak soilik aplikatuko zaizkie.
Indargabetuta geratzen dira 1992ko urtarrilaren 29an onartutako federazioaren estatutuak.
Estatutu hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean indarrean sartuko dira.
Donostia-San Sebastián, 2011ko ekainaren 10a.


