- EBAZPENA 2011ko urriaren 24koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza eta Saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, 2012ko ekitaldirako Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) Kontabilitate bulegoak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA 2011ko urriaren 24koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza eta Saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, 2012ko ekitaldirako Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) Kontabilitate bulegoak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 242
- Hurrenkera-zk.: 6178
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/10/24
- Argitaratze-data: 2011/12/23
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Ogasun; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Kontseiluaren 79/65/EEE Arautegiak, 1965eko ekainaren 15ekoak (EEAO 109. zk., 1965-06-23koa), Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Sarea sortu zuen, Europako Erkidego Ekonomikoko nekazaritza-ustiategien errentari eta ekonomiari buruzko informazioa izateko helburuarekin.
Araudi hau eta aldaketa sakonak Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 1217/2009 (EE) Erregelamenduan batu dira.
Sare horren helburua, 1.2 artikuluan adierazten den bezala, nekazaritza-ustiategien urteko errenta zehazteko eta horien funtzionamendu ekonomikoa aztertzeko beharrezko diren nekazaritzako kontabilitate-datuak biltzea daHorrela lortutako datuekin, batzordeak nekazaritzaren egoerari eta nekazaritza-merkatuei buruzko txostenak prestatuko ditu, eta txosten horiek urtero aurkeztuko zaizkio Kontseiluari eta Europako Parlamentuari, nekazaritzako produktuen prezioak finkatzeko.
Estatukide bakoitzak bere gain hartzen ditu behaketa-eremu gisa egoki jotzen dituen nekazaritza-ustiategiak hautatzeko eta ustiaketa-fitxak betetzeko prest dauden kontabilitate-bulegoen zerrenda finkatzeko ardurak (7.1.c artikulua).
Borondatez parte hartzea erabaki duen eta bere ustiategia kontabilitateko ustiategi gisa hautatu zaion nekazariak bere ustiaketa-fitxa betetzeko prest dagoen bulegoa aukeratuko du horretarako ezarritako zerrendatik (9. artikulua). Urtero, Estatukide arduradunak kontratu bat egingo du nekazariak hautatutako kontabilitate-bulegoekin, eta oroharreko zenbateko bat ordainduko zaio horregatik (10. artikulua).
Euskal Autonomia Erkidegoan, legeria hau Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1985eko irailaren 25eko Aginduaren bidez egokitu eta garatu zen (EHAA 201 zk., 1985-10-3koa). Agindu horren bidez sortu zen Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarea (NKAES), Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategi mota desberdinen errentei eta funtzionamendu ekonomikoari buruzko beharrezko informazioa ematera bideratutako sistema gisa.
Aurrez aipaturiko aginduaren 8. artikuluaren arabera, EAEko kontabilitateko ustiategiek kontabilitate-bulego baten zerbitzuak erabiliko dituzte NKAESko zereginetarako. Bulego horiek Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak hautatzen ditu urtero lehiaketa publikoaren bidez, eta ustiaketen fitxak egitea kontratatzen du haiekin, oroharreko zenbateko bat ordainduta.
Horiek horrela, eta Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1985eko irailaren 25eko Aginduaren 8. artikuluan ezarritakoa betez, hau
Lehenengoa. 2008ko ekitaldian Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) nekazaritza eta abeltzaintza-ustiategietako kontabilitate emaitzak eta informazioa lortzeko laguntza teknikoko lanak egiten dituzten kontabilitate bulegoak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egitea.
Bigarrena. Nahi duten pertsona fisiko edo juridiko, erakunde pribatu edo nekazaritzako erakunde guztiek parte hartu ahal izango dute, betiere jarraian adierazitako baldintzak betetzen badituzte:
Pertsona juridikoa izatea, dagokion erregistro ofizialean behar bezala inskribatua, edo enpresaburu indibiduala izatea eta Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatuta egotea.
Lana behar bezala gauzatzeko behar beste elementu pertsonal eta material dituen erakundea dela egiaztatzea.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailean nekazari kolaboratzaileen idatzizko konpromisoa aurkeztea, bertan adieraziz ados daudela kontabilitate bulego horrek beren ustiategiaren emaitza teknikoak eta kontabilitateari dagozkionak aztertzeko eta, estatistika sekretuaren pean, NKAESari helarazteko helburua izatearekin, ebazpen honen II. eranskinaren arabera.
Gutxienez hirurogei nekazari edo abeltzainen adostasuna lortzea beren ustiategien kontabilitatea kudeatzeko.
Hirugarrena. Eskabideak aurkeztea.
Epea: kontabilitate bulego gisa hautatzeko eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren.
Tokia: exijitutako eskabideak eta dokumentuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Erregistroan aurkeztu behar dira (Lakua II eraikina, 2. solairua, Donostia kalea 1 zk., Vitoria-Gasteiz 01010).
Telf.: 945 01 99 95.
Fax: 945 01 97 02.
Administrazio-dokumentazioa: bigarren puntuan adierazitako dokumentazioaz gain honako hauek aurkeztu beharko dira:
Eskabidea bere izenean edo ahaldun gisa sinatzen duen pertsonaren NANa.
Eskatzailea pertsona juridiko baldin bada, Merkataritzako Erregistroan jasotako eraketa-eskritura eta aldaketen eskritura; betiere aplikatu beharreko merkataritza-legeak betekizun hori eskatzen badu. Pertsona juridikoa ez bada, eskritura edo sorrerako agiria, aldaketen agiria, estatutuak edo sorrerako egintzaren berri ematen duen agiria aurkeztu beharko da; dena delako agiri horretan jarduerak zein arau bete behar dituen egongo da zehaztuta, eta, gainera, kasuan kasuko erregistro ofizialekoa izan beharko du.
Bere izenean ez badabil edo sozietateren bat edo pertsona juridikoren bat bada, horien ordez jarduteko behar besteko ahalordetzea. Ahalordetze horrek, hala badagokio, behar bezala inskribatuta egon beharko du merkataritza-erregistroan. Merkataritza Erregistroaren Arautegiko 94.1 artikuluan xedaturikoaren arabera, ahalordetze hori egintza jakin baterako bada, ez du Merkataritza Erregistroan jasota egon beharrik.
Aurkeztu beharreko agiriak jatorrizkoak edo Administrazioak zein notarioak behar bezala konpultsatutako kopiak izango dira.
AMAIERAKO XEDAPENAK
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz, Ingurumen. Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 24a.
Zerbitzu zuzendaria,
JOSÉ LUIS BARRENA MARTÍNEZ.
(Ikus .PDF)


