Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko urriaren 25ekoa, Lanbide Heziketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko 2011/2012 ikasturteari dagozkion proba libreetarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko urriaren 25ekoa, Lanbide Heziketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko 2011/2012 ikasturteari dagozkion proba libreetarako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 236
  • Hurrenkera-zk.: 6001
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/10/25
  • Argitaratze-data: 2011/12/15

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko probak arautzen dituen 2008ko ekainaren 19ko Aginduaren 4. artikuluak honako hau xedatzen du: «Deialdiak Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpenen bidez gauzatuko dira. Ebazpen horietan, izen emateko aldia eta proben datak zehaztuko dira». Era berean, 2. artikuluak ezartzen du proba horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko ikastetxeetan egingo direla, baimenduta dituzten heziketa-zikloetan, eta betiere, araubide arruntean matrikulatutako ikasleak badituzte lehen nahiz bigarren ikasturtean.

Horren ondorioz, honako hau

2011-2012 ikasturteari dagozkion proba libreetarako deialdia egingo da. Proba horiek teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko ekainaren 19ko Aginduaren bidez arautzen dira. Aipatutako tituluak Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) ondorioz sortuak dira.

2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetan Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE, I. eranskina) ondorioz sortutako heziketa-ziklo berriek ordezkatu dituzten heziketa-zikloen kasuan, proba horiek egiteko matrikula egin ahal izango dute (2/2006 Lege Organikoaren ondorioz sortutako ziklo berria ezartzen deneko ikasturtean eta hurrengoan) matrikula eskatzen duteneko heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-modulu guztietan nahiz horietako batean edozein modalitatetan aurretik matrikulatuta egon direnek. Eskakizun hori egiaztatzeko, pertsona interesduna matrikulatuta egon den ikastetxeko idazkariak igorritako ziurtagiria aurkeztuko da.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren ondorioz sortutako heziketa-ziklo berriek ordezkatzen ez dituzten heziketa-zikloen kasuan, interesdun guztiak matrikulatu ahal izango dira probak egiteko.

2009-2010 ikasturtean ordezkatutako zikloetarako agortu egin dira proba horietarako deialdiak (II. eranskina).

Matrikulatu ahal izateko, artikulu honetan aipatzen diren ikasleek bete egin beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko probak arautzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko ekainaren 19ko Aginduan ezarritako eskakizunak (uztailaren 14ko EHAA).

Ikasle berak ezin izango du ikasturte berean matrikulatu teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko probetan autonomia-erkidego batean baino gehiagotan. Baldintza hori ez betetzeak matrikula deuseztatzea ekarriko du berekin. Egoera hori egiaztatzeko, III. eranskinean jasotzen den aitorpena bete beharko du.

Matrikula egin ahal izango da, heziketa-ziklo osorako edo lanbide-moduluetarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan, baimenduak dituzten heziketa-zikloetan, baldin eta araubide arruntean ikasleak lehen ikasturtean zein bigarrenean matrikulatuta badituzte.

2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetan Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) ondorioz sortutako heziketa-ziklo berriek ordezkatu dituzten heziketa-zikloen kasuan, ikastetxeek ikasleak izan beharko dituzte, bigarren ikasturtean, matrikulatzen den heziketa-zikloan; hura ordezkatzen duen heziketa-zikloan, lehen ikasturtean; edo, hala badagokio, azken ziklo horren bi ikasturteetan.

Matrikula 2012ko martxoaren 19tik 30era bitartean egin beharko da, bi egun horiek barne.

Probak 2012ko ekainaren 1etik 22ra bitartean bi egun horiek barne egin ahal izango dira, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen egutegira egokituz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak aipatzen dituen modalitateen bitartez ordaindu ahal izango da azterketa egiteko eskubidea. Kreditu-erakunde kolaboratzaileek lagunduko dute horretan. Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2012ko apirilaren 5a izango da.

Matrikulak balioa izan dezan, azterketa egiteko eskubideei dagokien tasa ordaindu beharko da. 2012ko apirilaren 20an jarriko da ikusgai, ikastetxeko iragarki-oholean, tasa ordaindu duten pertsonen zerrenda. Zerrenda horretan egon litezkeen akatsak zuzentzeko, epe bat irekiko da kaltetuek erreklamazioak jar ditzaten, eta epe hori apirilaren 26an amaituko da. Maiatzaren 7an jarriko da ikusgai matrikulatu diren eta probetara aurkez daitezkeen pertsonen behin betiko zerrenda.

Lehenengoa. Prozedura-gaietan ebazpen honetan arautu gabeko kasuetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 25a.

Lanbide Heziketako zuzendaria,

MARÍA JOSÉ MADARIAGA ROLA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik