Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko urriaren 28koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza-programa arautu zuen aginduan 2011ko ekitaldirako jasotako laguntzak emateko aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu den argitaratzen duena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 12ko Aginduak ezarritakoaren babesean (2011ko ekainaren 15eko Aginduak aldatuta). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko urriaren 28koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza-programa arautu zuen aginduan 2011ko ekitaldirako jasotako laguntzak emateko aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu den argitaratzen duena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 12ko Aginduak ezarritakoaren babesean (2011ko ekainaren 15eko Aginduak aldatuta).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 6242
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/10/28
  • Argitaratze-data: 2011/12/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 12ko Aginduaren bidez, merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza-programa arautu zen.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2011ko ekainaren 29ko Ebazpenaren bidez, 2011ko ekitaldian laguntzak emateko deialdia argitaratu zen, eta ebazpen horren 1. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, deialdi hau ebazteko jarritako kreditua agortu egin dela jakinaraziko da.

Agortu egin da Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2011ko ekainaren 29ko Ebazpenean aurreikusitako laguntzak emateko funtsa, 2011ko ekitaldiko aurrekontuetan ezarritakoa; ebazpen horrek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 12ko Aginduan (2011ko ekainaren 15eko Aginduak aldatuta) aurreikusitako laguntzen deialdia egin zuen 2011 ekitaldirako agindu horren bidez, merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza-programa garatu zen. Beraz, eta aurrez azaldutakoa kontuan hartuta, honako hau

XEDATzEN DUT:

Lehenengoa. Argitaratzea 2011ko urriaren 27an agortu egin zela merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza-programako laguntzak emateko 2011n jarritako aurrekontu-kreditua. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 12ko Aginduaren bidez (2011ko ekainaren 15eko Aginduak aldatuta) garatu zen programa hori.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 28a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

MARÍA PILAR ZORRILLA CALVO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.