- EBAZPENA, 2011ko urriaren 31koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probetarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko urriaren 31koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probetarako deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 219
- Hurrenkera-zk.: 5616
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/10/31
- Argitaratze-data: 2011/11/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuko (martxoaren 6ko EHAA, 45. zk.) 15.1.b artikuluak ezartzen du Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak, aldizka, deialdiak egingo dituela Ertzaintzako funtzionarioek hizkuntza-eskakizunak egiaztatu ahal izateko probak egiteko. Ondorioz, honako hau
Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta haren kontra, interesatuek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo zuzenean aurkatu ahal izango dute administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.
Aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztuz gero, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu, ebazpen adierazia eman arte, edo, jarritako berraztertze-errekurtsoaren presuntziozko ezespena gertatu arte. Interesatuak administrazioarekiko auzien jurisdikzioa aukeratuz gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri beharko du eskumena duen Administrazio Auzien Epaitegiari zuzenduta, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz. Era berean, deialdi honetan, Epaimahai Kalifikatzaileen jardueratik eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko organoetatik ondorioztatzen diren egintza administratibo guztiak aurkatu ahal izango dituzte interesatuek, administrazio prozedura erkideari buruzko arautegian ezarritako eran eta kasuetan.
Arkaute, 2011ko urriaren 31.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.
(Ikus .PDF)


