Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko urriaren 31koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Donostia-Hendaia linean Errenteria eta Portomoko artean, Fanderia-Oiartzun tartea bikoizteko trazadura-proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda aldatu, eta titularrei, akta osagarriak egiteko ekitaldirako deia egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko urriaren 31koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Donostia-Hendaia linean Errenteria eta Portomoko artean, Fanderia-Oiartzun tartea bikoizteko trazadura-proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda aldatu, eta titularrei, akta osagarriak egiteko ekitaldirako deia egiten diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 6241
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/10/31
  • Argitaratze-data: 2011/12/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2008ko urtarrilaren 31ko Ebazpenaren bidez, behin betiko onartu zen Donostia-Hendaia linean Errenteria eta Portomoko artean Fanderia-Oiartzun tartea bikoizteko trazadura-proiektua.

Proiektuaren eraginpeko lurrak eskuratu, eta, oro har, ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta lurzati-planoak datoz, desjabetzeen eranskinean.

2008ko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez, proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda onartu zen, 2008ko apirilaren 21eko Ebazpenaren bidez jendaurrean izan ondoren, eta titularrei ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko deitu zitzaien, 2008ko irailaren 11rako.

Desjabetze-prozeduraren barruan okupazioari buruzko fase guztiak burutu ostean, proiektua gauzatzeko ardura duen zerbitzuak txosten bat egin du, eta horren ondorioz, proiektua aldatu egin da, izan ere, Oiartzungo geltoki inguruan, burdinbide zaharreko betelana kendu beharra dago, eta Arragua auzoan GI-2132 errepidea birmoldatu beharra dago, proiektu nagusiaren 5. azpiegitura azpitik igarotzen den zatian, pilareetako batek harrapatzen baitu. Gi-2132 errepidearen trazaduraren aldaketak egingo badira eta 5. egituraren trenbide-zubi berriaren 1. pilareari eta 1. estribuari moldatu, ezinbestekoa da José Manuel Urbieta Odriozola jaunaren jabetzako 1. funtsari okupazio iraunkorra ezartzea, eta Javier Arrieta Berazaren jabetzako 2. funtsari zati batentzat aldi baterako okupazioa eta beste batentzat okupazio iraunkorra ezartzea.

Organo honek eskumena dauka Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko nahitaezko desjabetze-jardunbideko izapideak egiteko eta ebazpenak onartzeko, hala ezartzen baitu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren (azaroaren 30eko 328/2010 Dekretuaren bidez aldatutakoaren) 15.h artikuluak, maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e) artikuluari dagokionean (dekretu hori urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretuaren bidez bigarren aldiz aldatu zen).

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen duenez, trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko du proiektuaren eraginpeko eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, proiektuaren eraginpeko lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu, edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie. Aldi baterako okupazioen kasuan, prozedura berari jarraituko zaio, baina Nahitaezko Desjabetzeen Legearen 111.2 artikuluan ezarritako berezitasunekin.

Gehiago sakonduz, legearen 15. artikuluak eta haren erregelamendua onartzen duen 1957ko apirilaren 26ko Dekretuak xedatzen dute behin obra onura publikokotzat edo interes sozialekotzat jo ondoren, administrazioak desjabetzearen xederako behar-beharrezkoak diren ondasunak okupatzeko eta eskubideak eskuratzeko beharrari buruzko erabakia hartuko dutela. Eta ondoren eransten du, okupatu beharreko ondasunen artean sartu ahal izango direla, kasuan kasuko obra edo xedea handitu behar izanez gero, horretarako ezinbesteko gertatzen direnak ere.

Beraz, aurrekariak, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 15., 20., 21., 52., 111. eta 112. artikuluetan xedatutakoa, haren Erregelamenduan horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

Lehenengoa. Donostia-Hendaia linean Errenteria eta Portomoko artean, Fanderia-Oiartzun tartea bikoizteko trazadura-proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda aldatu, eta José Manuel Urbieta Odriozola jaunaren jabetzakoa den 1 zenbakiko funtsari 56 m2ko eremuan okupazio iraunkorra ezartzea, Javier Arrieta Beraza jaunaren 2 zenbakiko funtsari 153 m2ko eremuan okupazio iraunkorra eta 208 m2ko eremuan aldi baterako okupazioa ezartzea, eta ondasun horiek okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Bigarrena. Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Oiartzungo udaletxera ager daitezen, proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin eta, bidezkoa bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero, eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.

Ekintza horretara, interesdunek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.

Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, Lakua 1ean.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, Ebazpena jakinarazi edo argitaratu ondorengo egunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 31.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

JESÚS MARÍA BENAITO VILLAGARCÍA.

Oartzungo udalerria

Funtsaren zenbakia: 01:

Katastroko erreferentzia: 9095055.

Jabea: José Manuel Urbieta Odriozola.

Eragin-mota (m2):

Okupazio iraunkorra: 56 m2.

Izaera: Hiri-lurra.

Aurretiazko aktak egiteko: abendua.

Lekua: Oiartzungo Udala. Eguna: hilaren 15a. Ordua: 10:00ak.

Funtsaren zenbakia: 02:

Katastroko erreferentzia: 9095072.

Jabea: Javier Arrieta Beraza.

Eragin-mota (m2):

Okupazio iraunkorra: 153 m2. Aldi baterako okupazioa: 208 m2.

Izaera: Hiri-lurra.

Aurretiazko aktak egiteko: abendua.

Lekua: Oiartzungo Udala. Eguna: hilaren 15a. Ordua: 10:30a.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.