- 1707/2011 EBAZPENA, urriaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Lourdes Ramírez Samaniego andrea Santiago Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzen dela aditzera emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1707/2011 EBAZPENA, urriaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Lourdes Ramírez Samaniego andrea Santiago Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzen dela aditzera emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 229
- Hurrenkera-zk.: 5825
- Xedapen-zk.: 1707
- Xedapen-data: 2011/10/31
- Argitaratze-data: 2011/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 1134/2007 Ebazpenaren bitartez, M.ª Lourdes Ramírez Samaniego andrea Santiago Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. M.ª Lourdes Ramírez Samaniego andrea Santiago Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2011ko urriaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesatuari eta Arabako Unibertsitate Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 31.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


