- 1708/2011 EBAZPENA, urriaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Amaia Iturrieta Murguiondo andrea, berak eskatuta, Debagoieneko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1708/2011 EBAZPENA, urriaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Amaia Iturrieta Murguiondo andrea, berak eskatuta, Debagoieneko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 229
- Hurrenkera-zk.: 5826
- Xedapen-zk.: 1708
- Xedapen-data: 2011/10/31
- Argitaratze-data: 2011/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 33/2011 Ebazpenaren bidez, Amaia Iturrieta Murguiondo andrea izendatu zen Debagoieneko Ospitalearen Erizaintzako zuzendari.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Amaia Iturrieta Murguiondo andrea Debagoieneko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egin duen lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2011ko urriaren 31tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari, Debagoieneko Ospitaleari eta Arabako Unibertsitate Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 31.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


