- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 2koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Lehergailuak Indargabetzeko-NRBQ Ikastaroan sartzeko oposiziorako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko azaroaren 2koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Lehergailuak Indargabetzeko-NRBQ Ikastaroan sartzeko oposiziorako deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 220
- Hurrenkera-zk.: 5644
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/02
- Argitaratze-data: 2011/11/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzak ezarritako helburuen arabera, Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza araudia onesten duen 315/1994 Dekretuaren 52. artikuluan eta ondorengoetan, eta 4/1992 Legearen 7. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzak, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat, Lehergailuak Indargabetzeko-NRBQ Ikastaroan sartzeko oposiziorako deia egiten du, ondorengoekin bat etorriz:
OINARRIAK
Lehenengoa. Deialdiaren xedea.
Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat oposizio sistemaren bitartez, Lehergailuak Indargabetzeko-NRBQ Ikastaroan sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten du.
Deitutako ikastokiak bederatzi dira.
Deitutako ikastokiak gehigarriak izango dira hautaketa prozesu honen garapenean zehar gertaturiko edozein arrazoirengatik Unitatean sortzen diren Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako lanpostu hutsen arabera. Ikastoki edo lanpostuen gehitze hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean argitaratuko da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren ebazpenaren bitartez, Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 40.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Gehitze hori oinarri hauen arabera arautuko da, eta edozein kasutan ere, hamargarren oinarrian aurreikusitako izapidea baino lehen xedatuko da.
Bigarrena. Izangaien betekizunak.
Hautaketa prozeduran onartuak izateko honako betekizun hauek bete beharko dituzte:
Aldez aurretik eskaera egitea.
Administrazio-egoera aktiboan izatea.
Ertzaintzaren Agente edo Agente Lehena Kategoriako karrerako funtzionario izendatuta egotea.
BTP gidabaimena izatea.
Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Araudia onesten duen Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan agertzen den baztertze medikuen taulan ez egotea.
Ebazpen hau argitaratzen den epean, atxikitako lanpostuan gutxieneko iraunaldian ez egotea, aldi hori beteta ez badago, edo eskudun organoak errenuntzia onetsi ez badu, edo horrelako lanpostu bati atxiki nahi ez bada, uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 65.5 artikuluan eta abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren 5.3 azken paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz.
Lehergailuak Indargabetzeko-NRBQ ikastaroetan sartzeko hiru deialdi baino gehiagotan parte hartu gabe egotea. Deialdi bat agortutzat emango da, eta zenbatgarritzat joko da, funtzionarioa ikastaroan parte hartzeko ontzat ematen den kasuan. Ez ordea, deia egiten duen organoak ikusten badu, nahi gabeko kausa dela-eta, izangaia ikastarora ez dela bertaratu edo ikastaroa ez duela amaitu. Hala denean, behar bezala justifikatuta egon beharko du.
Prozeduran parte hartu nahi dutenek aurreko puntuan jasotako baldintza guztiak bete beharko dituzte eskariak aurkezteko epea amaitu aurretik, horien egiaztapena egin beharreko prozeduraldiaren kaltean izan gabe.
Hautaketa prozeduran onartua izateko eta parte hartzeko, nahikoa izango da izangaiek, beren eskabide orrian, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adieraztea, beti ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako bete beharko dituzte.
Aurrekoa hala bada ere, hautaketa prozeduraren edo prestakuntza ikastaroaren edota praktikaldiaren uneren batean, onartutako eta baztertzeko zerrenda egiten duen eskudun organoak jakingo balu izangaietariko bati deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzen bat falta zaiola, hautaketa prozesutik kanpo utziko luke, eta hala badagokio, prestakuntza ikastarotik edo praktika-alditik baztertu egingo luke, beti ere, interesatuari entzun ondoren.
Hirugarrena. Eskabideak.
Ikastaro honetan parte hartu nahi duten Ertzaintzako funtzionarioek departamentuen arteko Intraneten Gurenet bitartez egin beharko dute eskabidea, bertan eskuragarri agertzen den eskabide eredua betez.
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Eskabidean zehaztu egin beharko dute zein hizkuntzatan egin nahi dituzten oposizio-probak, gazteleraz edo euskaraz. Eskaera hori oposizio proba guztietarako loteslea izango da.
Laugarrena. Izangaiak onartzea.
Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak, onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda onartuko du eta zerrenda hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko da.
Behin-behineko zerrendan baztertuta agertzen diren izangaiei dagozkien arrazoiak adieraziko zaizkie, eta interesatuek 10 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabideak izan ditzakeen hutsak zuzentzeko.
Aurkeztutako erreklamazioak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren Ebazpenean izango dira onartuak edo baztertuak eta horren bitartez, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki taulan argitaratuta agertuko den onartutako eta baztertutakoen zerrenda behin betikoa izango da.
Bosgarrena. Epaimahai Kalifikatzailea.
Uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren eta Euskal Herriko Poliziaren 4/1992 Legean aurreikusitakoen arabera, hautaketa sistemaren probak erabakitzeko, garatzeko eta ebaluatzeko Epaimahai Kalifikatzaile bat izendatuko da. Epaimahai hori mahaiburu batek, lau bokalek eta idazkari batek osatuko dute.
Epaimahai Kalifikatzailea osatzen duten kideen eta ordezkoen izendapena Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki taulan argitaratuko da, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren ebazpenaren bitartez.
Epaimahai Kalifikatzailearen jardunak organo kolegiatuen funtzionamenduko araudi erregulatzailean indarrean diren xedapenak aintzat hartuko ditu.
Epaimahai Kalifikatzailea osatzen duten kideei Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 28 eta 29 artikuluetan bildutako abstentzio eta errefusatze kausak ezarriko zaizkie.
Hautaketa sistema osatzen duten proben garapena eta ebaluaketa, Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio, eta horrek, jarduteko autonomia osoa izango du. Prozeduraren objetibotasunaz Epaimahai Kalifikatzailea arduratuko da, baita ere, deialdiko oinarriak betetzea bermatu.
Epaimahai Kalifikatzaileak, bere jardunerako, hautaketa-sistema osatzen duten probetarako, aholkulari edo adituen laguntza izan dezake. Horien lana, beren berezitasun-jarduna ikusirik, aholkatzea eta teknikoki laguntzea izango da.
Deialdiaren oinarrietan aurreikusten ez diren alderdiei dagokienez, hautaketa-sistema burutzeko beharrezko jotzen dituzten neurriak hartu, eta oinarri horiek ulertu eta ezartzerakoan sortzen diren arazo guztiak erabaki ahal izango ditu epaimahaiak, baita bere funtzioetako jarduna ere.
Epaimahaiak ezin izango ditu deitutako plazak baino ikasle gehiago hautatu. Horrelakorik gertatuz gero, gehiagoko horiek baliogabetuak izango lirateke eskubide osoz.
Epaimahai Kalifikatzailearen erabakiak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki taulan argitaratuko dira.
Aipatutako Epaimahai Kalifikatzailean parte hartzen duenak, legez aurreikusitako ordainsaria izango du.
Seigarrena. Hautaketa-sistema.
Hautaketa-sistema, oposizio bitartez egingo da eta horretan deialdiaren oinarrietan aurreikusitako probak izango dira izangaien gaitasuna eta hauen arteko lehentasuna zehaztuko dutenak.
Lehentasun hurrenkera aipatutako probetan lortutako puntuazioen gehiketarekin zehaztuko da eta euskararen ezagupenetan lortutako puntuazioarekin gehiagotuko.
Zazpigarrena. Oposizioa.
Oposizioa ondorengo probek osatuko dute:
Lehenengo proba (proba bereziak), nahitaezko eta baztertze izaerakoa, eskatutako lanpostua betetzeko izangaiek duten gorputz-trebetasuna ebaluatzeko. Sei saioko zirkuitu batez osaturiko proba izango da, zeinetan trebetasun eta gaitasun fisikoa aztertuko diren. Aipatutakoak gauzatzerakoan (penalizazioekin) erabilitako modua eta denbora neurtuko dira.
Proba hau gehienez 75 punturekin baloratuko da, eta gutxienez 37,5 puntu lortzen ez duten izangaiek automatikoki baztertuak izango dira.
Proba hau baloratzeko aplikatuko diren baremoak, proba egin aurretik, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki taulan argitaratuko dira.
Probak ondorengo saioak izango ditu:
saioa:
Izangai bakoitzak, baloia hartu ondoren, zirkuituaren ibilbidea egin beharko du, baloiarekin boteak emanez ezkerreko zein eskumako eskuak erabiliz, atzerantz eginez eta bitartean, bost konoen artean, slalom bat eginez, baloia lurraren kontra presionatuz, adierazitako tokian utzi arte.
Penalizazioak:
Desplazamendu irregularra egitea.
Konoa botatzea.
Baloia botearekin askatzea.
saioa:
Izangai bakoitzak aurrerantz itzulipurdia egingo du, hori burutzean inolako zehaztasun teknikorik izan gabe.
Penalizazioak:
Konoa botatzea.
saioa:
Konoa utzi ondoren, halabeharrez, eskumako aldera, izangai bakoitza aulki suediarraren gainetik igaroko da, aulkiaren alboetatik erori gabe, gutxienez bi sostenguren laguntzarekin.
Penalizazioak:
Aulkiaren albotik erortzea.
Konoa botatazea.
saioa:
Izangai bakoitzak, halabeharrez, hurrengo konoa eskumako aldean utziko du eta bi hankak elkarturik salto bat egingo du, atletismoko hesia gaindituz.
Penalizazioak:
Bulkada irregularra (saltoa ez da bi hankak elkarturik egiten).
Hesia botatzea edo mugitzea.
saioa:
Izangaiak adierazitako tokitik hartu beharko du baloia, 2.40 metrora kokatutako listoiaren gainetik botatzeko. Ondoren, listoiaren azpiko aldetik pasatu beharko du, botatako baloia jasoz, listoiaren eta hurrengo lerroaren artean baloia utziz, lurraren kontra presionatuz.
Penalizazioak:
Listoia botatzea.
Baloia botearekin askatzea.
Baloia listoiaren gainetik ez botatzea.
Baloia jaurti ondoren ez hartzea.
saioa:
Izangai bakoitzak plintoa saltatu beharko du, alboak gainditu gabe pasatuz.
Penalizazioak:
Plintoaren alboak gainditzea.
Helmuga:
Izangaiek helmuga igaro beharko dute.
Saio bakoitzean adierazitako pausuren bat burutu gabe izanez gero, saiakera baliogabetzat joko da. Izangai bakoitzeko gehienez bi saiakera egin ahal izango dira.
Bigarren proba (Gaitasun fisikoaren proba), derrigorrezkoa eta baztertzailea. Proba hau gehienez 60 punturekin baloratuko da.
Proba hau osatzen duten ariketa desberdinen baloraziorako aplikatuko diren baremoak, proba egin aurretik, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki taulan argitaratuko dira.
Proba hori ondorengo saioek osatuko dute:
Indarra neurtzeko test anitza, derrigorrezkoa eta baztertzekoa. Testaren puntuazio orokorra probak dituen zortzi saio bakoitzean lortutako puntuazioen gehiketa izango da. Guztirako puntuazioa 30 puntukoa izango da eta proba gainditzeko 18 puntu lortu beharko dira.
Indarraren adierazpena neurtzeko test anitza ondorengo zortzi saioek osatuko dute, gizonezkoak eta emakumezkoak bereiziz.
Gizonezkoak:
1. Suhiltzaileen eskailera.
Saioa: zurezko eskailera bat sabaiari edo hormari horizontalki eutsirik (zoruari paralelo, alegia). Eskailerako lehenengo mailatik zintzilik, esku biak ahurra gora begira oraturik daudela (eskuak sorbalden zabaleran). Orkatilak zinta elastiko batez lotuko dira, eta hankak 90º-ko angelu bat eginez tolestuko dira, oinek zorua ukitu gabe. Hautagaiak eskailera osoa (13 eskailera-maila dira) igaro behar du eta gero hasierako lekura itzuli behar du (joan-etorria, alegia), 30 segundotan gehienez. Eskaileran mailaz maila egin behar du aurrera, bat ere utzi gabe eta hankak hasierako posizioan edukirik betiere.
Saiakera bat egingo da.
Saio honetan lortutako puntuazioa saioa burutzeko erabilitako modu egokiarekin edo modu desegokiarekin erlazionaturik dago zuzen-zuzenean.
2. Aurreko eta alboko muskulatura abdominala.
Saioa: ahoz gora etzanda, hankak eta oinak elkarren ondoan, eta eskuak garondoaren atzean gurutzatuta. Aldaka eta belauna 90º-tan tolesturik. Gorputz-enborra ezkerretara biratuz flexioa egin behar da, eskuineko ukondoarekin ezkerreko belauna ukitu arte. Hasierako jarrerara itzuli. Ondoren, ezkerreko ukondoarekin eskuineko belauna ukitu behar da. Sekuentzia ahalik eta gehienetan egin behar da, ariketa egiteko ematen den denboran.
Saiakera bat egingo da. Eman diren azalpenen arabera eta ematen den denboran (30 segundotan), ondo egiten den errepikapen-kopurua neurtuko da.
Saio honetan lortutako puntuazioa egindako errepikapen-kopuruarekin lotuta dago zuzen-zuzenean.
3. Beso-trakzioa barra finkoan.
Saioa: barra finko batetik zintzilik, esku biak ahurra gora begira oraturik daudela (eskuak sorbalden zabaleran), hautagaiak besoak flexionatu behar ditu, gorputza igoz, kokotsa barra baino gorago jaso arte. Gero, gorputza hasierako jarrerara itzuli behar da (besoak hedatuta, eta hankak gurutzaturik eta tolesturik, 90º-ko angeluan). Sekuentzia hau ahalik eta gehienetan errepikatuko da. Ezin daiteke kulunkatu. Horretarako, hautagaiaren aurrean listoi bat jarriko da, bi euskarrik eutsita, barraren bertikaletik 35 cmra. Ezin zaio barrari esku bakar batez oratu, baina heldulekua alda daiteke. Ezin daiteke eskularrurik erabili.
Saiakera bat egingo da. Azalpenak betez, emandako denboran (30 segundotan) eta listoia bota gabe kokotsak barra zenbat aldiz gainditzen duen neurtuko da. Listoia botaz gero, ariketa hau amaitutzat emango da.
Saio honetan lortutako puntuazioa egindako errepikapen-kopuruarekin lotuta dago zuzen-zuzenean.
4. Abdominaletako beheko muskulatura.
Saioa: ahoz gora etzanda, hankak elkarturik eta eskuak garondoan, gorputz-enborra zorua ukitzen, hankak hedatuta (belaunak erabat hedatuta eta oin-zolak tolestuta), zorua ukitu gabe, 20 cm-ra. Hankak txandaka jasotzea, sekuentzia hau ahalik eta gehienetan errepikatuz. Hankek ezin dute zorua ukitu. Horretarako, hautagaiaren oinen aurrean listoi bat jarriko da, bi euskarriak eutsita, eta zorutik 20 cm-ko altuerara.
Saiakera bat egingo da. Azaldu den moduan egiten den errepikapen-kopurua, emandako denboran (30 segundotan), neurtuko da.
Saio honetan lortutako puntuazioa egindako errepikapen-kopuruarekin lotuta dago zuzen-zuzenean.
5. Besoen flexioak, ahuspez etzanda.
Saioa: ahuspez etzanda, esku-ahurrak zoruan jarriz, sorbalden zabaleran banatuta. Oinak elkarren ondoan, eta hankak eta gorputz-enborra erabat hedatuta. Hautagaiak besoak sakon flexionatu behar ditu, kokotsaz zorua ukitu arte. Mugimendua bukatutakoan, hautagaiak ukondoak osorik hedatu behar ditu, lehenagoko posiziora itzuli arte. Ahalik eta gehienetan egin, ariketak irauten duen bitartean (30 segundotan).
Saiakera bat egingo da. Eman diren azalpenen arabera eta ematen den denboran (30 segundotan), ondo egiten den errepikapen-kopurua neurtuko da. Gorputz-enborraz edo aldakaz ezin da konpentsazioko mugimendurik egin, eta aldakak eta gorputz-enborra lerro zuzenean egon behar dira. Zorua ezin da kokotsaz besterik ukitu.
Saio honetan lortutako puntuazioa egindako errepikapen-kopuruarekin lotuta dago zuzen-zuzenean.
6. Hedatze orokorreko proba.
Saioa: hasierako jarrera, kokoriko, hankak tolesturik. Besoak gorputz-enborraren aurrean eta hanken artean. Hautagaiak jauzia egin beharko du, airean besoak eta hankak hedatuz. Jauzia egiten duenean, hankak zorua baino arra bat gorago igo behar dira. Hautagaiak sekuentzia hau ahalik eta gehienetan egin behar du, ematen zaion denboran.
Saiakera bat egingo da. Eman diren azalpenen arabera eta ematen den denboran (30 segundotan), ondo egiten den jauzi-kopurua neurtuko da.
Saio honetan lortutako puntuazioa egindako errepikapen-kopuruarekin lotuta dago zuzen-zuzenean.
7. Trizeps frantsesaren saioa.
Saioa: ahoz gora etzanda, hankak elkartuta, 30 cm-ko altuera duen banku suediar batean orpoak jarriz, besoak hedaturik eta 42 cm-ko altuera duen banku batean jarrita, sorbalden zabaleran, besoak flexionatuko dira besoaren eta besaurrearen arteko angelua 90º izan arte. Hautagaiak ahalik eta gehienetan egin behar du sekuentzia hau, ariketa hau egiteko ematen den denboran (30 segundo).
Saiakera bat egingo da. Eman diren azalpenen arabera eta ematen den denboran (30 segundotan), ondo egiten den errepikapen-kopurua neurtuko da. Gorputz-enborraz edo aldakaz ezin da konpentsazioko mugimendurik egin.
Saio honetan lortutako puntuazioa egindako errepikapen-kopuruarekin lotuta dago zuzen-zuzenean.
8. Hanken esplosio-indarraren erresistentzia-testa (15 jauzi).
Hamabost jauzi egin behar dira jarraian, ematen den denboran (30 seg). Jauzi bakoitzean ahalik eta goren igo behar da. Jauzi guztien altueren batezbesteko aritmetikoa izango da probaren azken emaitza. Jauziak neurketa optikoko sistema batekin egin behar dira, zorua ukitzen eta airean ematen den denbora neurtzeko. Plataforma uztean (jauzi egitean) nahiz plataformara itzultzean, hankak erabat hedaturik eduki behar dira.
Neurgailuak zenbat jauzi egin den eta bakoitzean zein altuera lortu den neurtuko du. Aztertzaileak emaitza horiek idatziko ditu.
Saio honetan lortutako puntuazioa 15 jauzietan lortutako batezbesteko aritmetikoarekin lotuta dago zuzenean.
Emakumezkoak:
1. Suhiltzaileen eskailera.
Saioa: zurezko eskailera bat sabaiari edo hormari horizontalki eutsirik (zoruari paralelo, alegia). Eskailerako lehenengo mailatik zintzilik, esku biak ahurra gora begira oraturik daudela (eskuak sorbalden zabaleran). Orkatilak zinta elastiko batez lotuko dira, eta hankak 90º-ko angelu bat eginez tolestuko dira, oinek zorua ukitu gabe. Hautagaiak eskailera osoa (13 eskailera-maila dira) igaro behar du 15 segundotan edo gutxiagotan. Eskaileran mailaz maila egin behar du aurrera, bat ere utzi gabe eta hankak hasierako posizioan edukirik betiere.
Saiakera bat egingo da.
Saio honetan lortutako puntuazioa saioa burutzeko erabilitako modu egokiarekin edo modu desegokiarekin erlazionaturik dago zuzen-zuzenean.
2. Aurreko eta alboko muskulatura abdominala.
Saioa: ahoz gora etzanda, hankak eta oinak elkarren ondoan, eta eskuak garondoaren atzean gurutzatuta. Aldaka eta belauna 90º-tan tolesturik. Gorputz-enborra ezkerretara biratuz flexioa egin behar da, eskuineko ukondoarekin ezkerreko belauna ukitu arte. Hasierako jarrerara itzuli. Ondoren, ezkerreko ukondoarekin eskuineko belauna ukitu behar da. Sekuentzia ahalik eta gehienetan egin behar da, ariketa egiteko ematen den denboran.
Saiakera bat egingo da. Eman diren azalpenen arabera eta ematen den denboran (30 segundotan), ondo egiten den errepikapen-kopurua neurtuko da.
Saio honetan lortutako puntuazioa egindako errepikapen-kopuruarekin lotuta dago zuzen-zuzenean.
3. Besoen flexioak, ahuspez etzanda.
Saioa: ahuspez etzanda, eskuahurrak zoruan jarriz, sorbalden zabaleran banatuta. Belaunak elkarren ondoan eta lurrean jarrita eta, hankak eta gorputz-enborra erabat hedatuta. Hautagaiak besoak sakon flexionatu behar ditu, kokotsaz zorua ukitu arte. Mugimendua bukatutakoan, hautagaiak ukondoak osorik hedatu behar ditu, hasierako posiziora itzuli arte. Ahalik eta gehienetan egin, ariketak irauten duen bitartean (30 segundotan).
Saiakera bat egingo da. Eman diren azalpenen arabera eta ematen den denboran (30 segundotan), ondo egiten den errepikapen-kopurua neurtuko da. Gorputz-enborraz edo aldakaz ezin da konpentsazioko mugimendurik egin, eta aldakak eta gorputz-enborra lerro zuzenean egon behar dira. Zorua ezin da kokotsaz besterik ukitu.
Saio honetan lortutako puntuazioa egindako errepikapen-kopuruarekin lotuta dago zuzen-zuzenean.
4. Hanken esplosio-indarraren erresistentzia-testa (15 jauzi).
Saioa: hamabost jauzi egin behar dira jarraian, ematen den denboran (30 seg). Jauzi bakoitzean ahalik eta goren igo behar da. Jauzi guztien altueren batez besteko aritmetikoa izango da probaren azken emaitza. Jauziak neurketa optikoko sistema batekin egin behar dira, zorua ukitzen eta airean ematen den denbora neurtzeko. Plataforma uztean (jauzi egitean) nahiz plataformara itzultzean, hankak erabat hedaturik eduki behar dira.
Neurgailuak zenbat jauzi egin den eta bakoitzean zein altuera lortu den neurtuko du. Aztertzaileak emaitza horiek neurtuko ditu.
Saio honetan lortutako puntuazioa 15 jauzietan lortutako batezbesteko aritmetikoarekin lotuta dago zuzenean.
5. Abdominaletako beheko muskulatura.
Saioa: ahoz gora etzanda, hankak elkarturik eta eskuak garondoan, gorputz-enborra zorua ukitzen, hankak hedatuta (belaunak erabat hedatuta eta oin-zolak tolestuta), zorua ukitu gabe, 20 cm-ra. Hankak txandaka jasotzea, sekuentzia hau ahalik eta gehienetan errepikatuz. Hankek ezin dute zorua ukitu. Horretarako, hautagaiaren oinen aurrean listoi bat jarriko da, bi euskarriak eutsita, eta zorutik 20 cm-ko altuerara.
Saiakera bat egingo da. Azaldu den moduan egiten den errepikapen-kopurua, emandako denboran (30 segundotan), neurtuko da.
Saio honetan lortutako puntuazioa egindako errepikapen-kopuruarekin lotuta dago zuzen-zuzenean.
6. Trizeps frantsesaren saioa.
Saioa: ahoz gora etzanda, hankak elkartuta, hankak elkartuta eta orpoak lurrean jarriz, besoak hedaturik eta 42 cm-ko altuera duen banku batean jarrita, sorbalden zabaleran, besoak flexionatuko dira besoaren eta besaurrearen arteko angelua 90º izan arte. Hautagaiak ahalik eta gehienetan egin behar du sekuentzia hau, ariketa hau egiteko ematen den denboran (30 segundo).
Saiakera bat egingo da. Eman diren azalpenen arabera eta ematen den denboran (30 segundotan), ondo egiten den errepikapen-kopurua idatziko da. Gorputz-enborraz edo aldakaz ezin da konpentsazioko mugimendurik egin.
Saio honetan lortutako puntuazioa egindako errepikapen-kopuruarekin lotuta dago zuzen-zuzenean.
7. Hedatze orokorreko proba.
Saioa: hasierako jarrera, kokoriko, hankak tolesturik. Besoak gorputz-enborraren aurrean eta hanken artean. Hautagaiak jauzi egin beharko du, airean besoak eta hankak hedatuz. Jauzia egiten duenean, hankak zorua baino arra bat gorago igo behar dira. Hautagaiak sekuentzia hau ahalik eta gehienetan egin behar du, ematen zaion denboran.
Saiakera bat egingo da. Eman diren azalpenen arabera eta ematen den denboran (30 segundotan), ondo egiten den jauzi-kopurua neurtuko da.
Saio honetan lortutako puntuazioa egindako errepikapen-kopuruarekin lotuta dago zuzen-zuzenean.
8. Beso-flexioa barra finkoan.
Saioa: hautagaia banku batera igo behar da eta barra finko bati heldu, esku ahurrak behera dituela oraturik, eta eskuak sorbalden zabaleran. Besoak osorik tolestu behar ditu, eta gorputza jaso, harik eta kokotsa barratik gora igo arte, ukitu gabe. Oinek bankua uzten duten unetik, jarrera horretan ahalik eta denborarik luzeenen egon behar du. Kokotsak barra horizontalaren mailatik jaisten den unean bukatuko da proba. Ezin daiteke kulunkatu. Horretarako, hautagaiaren aurrean listoi bat jarriko da, bi euskarrik eutsita, barraren bertikaletik 35 cm-ra. Ezin da barra kokotsaz ukitu. Ezin daiteke eskularrurik erabili.
Saio honetan lortutako puntuazioa, barra ukitu gabe, bere gainetik egoteko erresistentzia-denborarekin lotuta dago zuzenean.
Listoia botaz gero, ariketa hau amaitutzat emango da.
Erresistentzia-testa: Course Navette-ko proba eta Leger-Lambert-en testa, nahitaezkoa eta baztertzailea.
Erresistentzia neurtzeko test honek guztira 30 puntu ditu. Test hori gainditutzat emateko gutxienez 18 puntu atera beharko dira.
Saioa: ahalik eta denborarik luzeenean 20 metroko distantzia egitean datza, joan-etorria. Abiadura minuturo igo behar da, gutxi gorabehera. Ibiltarte bakoitzean izan beharreko abiadura entzutezko grabazio baten bidez markatuko da, tarte erregularretan soinu bat sortzen duena. Joan-etorriak egiten jarraituko du hautagaiak, harik eta zintak adierazten duen unean lerroa zapaltzera iritsi ezin den arte.
Neurkera: hautagaiak behar bezala betetzen duen azken palierra neurtuko da, honako kontu hauek aintzat hartuz.
Entzutezko grabazioak, lerrora iristeko unea adierazten duten seinale erregularrak ez ezik, osatu den palierra adieraziko du tarteka.
Proba bukatu aurretik hautagaiak atzeman duen azken palierra izango da probaren emaitza.
Tarteak 0,5etik 0,5era izango dira.
Saio honetan lortutako puntuazioa proba egiten ari denak modu zuzenean lortutako palier-kopuruarekin eta hautagaiaren sexuarekin dago lotuta.
Ariketa fisikoak parte hartzaileen erantzukizunaren menpe bakarrik egingo dira eta ariketa horietarako kirol arropa egokia ekarri beharko dute.
Hirugarren proba: Proba psikoteknikoak, derrigorrezkoa eta baztertzailea. Izangaien gaitasuna eta jarrerak zehazteko izango dena. Ondorengo ariketek osatzen dute:
Gaitasun testak, Lehergailuak Indargabetzeko-NRBQ Oinarrizko Eskalako lanpostua behar bezala betetzeko beharrezkoak diren gaitasun edota trebetasun garrantzitsuenak ebaluatzeko direnak. Gehienez 100 punturekin baloratuko da eta gutxienez 50 puntu lortzen ez duten izangaiak baztertuta geratuko dira.
Nortasun testa eta Banakako edota Taldeko elkarrizketa, Lehergailuak Indargabetzeko-NRBQ Oinarrizko Eskalako lanpostua behar bezala betetzeko beharrezkoak diren eskumen eta jarrerak ebaluatzeko direnak. Gehienez 100 punturekin baloratuko da eta gutxienez 75 puntu lortzen ez duten izangaiak baztertuta geratuko dira.
Zortzigarrena. Oposizioko proben garapena.
Oposizioko probak, ezin izango dira hasi deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik bi hilabete igaro arte.
Lehenengo proba noiz, non eta zer ordutan izango den, gutxienez zazpi egun natural lehenago iragarriko da, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki taulan. Gainerako probei buruzko iragarkiak, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki taulan iragarriko dira, gutxienez hirurogeita hamabi ordu lehenago.
Epaimahai Kalifikatzaileak, deialdi honetan ezarritako proben ordena alda dezake, baita ere probak osatzen dituzten ariketa desberdinak egitea ere, edota proba desberdin batzuk egun berean egitea ere erabaki. Kasu horretan, proba bakoitza ebaluatzeko, aurrekoa gaindituta izan beharko da.
Izangaien kopurua kontuan harturik, eta zerbitzuaren beharrizanak proba burutzearekin bat etorriz, proba bakoitza egiteko, txanda desberdinetan deitu ahal izango dira izangaiak.
Epaimahaiak beharrezko izaera duten probak egiteko finkatutako tokian, egunean eta orduan agertzen ez direnak hautaketa prozeduratik baztertuta geldituko dira behin betiko, ez agertzearen arrazoia ezinbestekoa izan arren. Beharrezko izaera duten probak egiten hasi ondoren agertzen direnei ere arau berbera ezarriko zaie.
Beharrezko izaera dutenetariko probaren batek ariketa bat baino gehiago baditu, beraietariko bat ez egitea edo ariketa horretara berandu agertzea, ez aurkeztutzat kontsideratuko da.
Nortasun agiria eraman beharko da proba guztietara; Epaimahai Kalifikatzaileak edozein unetan eska baitezake berori erakustea.
Proben emaitzak, Epaimahai Kalifikatzailearen Akordioaren bidez, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki taulan jendaurreratuko dira.
Bederatzigarrena. Euskararen ezagutza-maila baloratzea.
Euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratuko da; horren ondorioz, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta dutenek 25 puntu lortuko dute. Hautaketa prozesuan ez da euskararen ezagutza egiaztatzeko probarik egingo.
Epaimahai Kalifikatzaileak Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna ofizioz egiaztatu eta baloratuko du; hain zuzen, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219. zk.).
Hamargarrena. Hautaketa sistemaren azken kalifikazioa.
Hautaketa sistemaren azken kalifikazioa, oposizioa osatzen duten probetan lortutako puntuazioen gehiketa izango da; baita ere, euskararen ezagupen-mailatik lortutakoaz gehitutakoa, eta horrexek zehaztuko du izangaien lehentasun-hurrenkera.
Sailkapen hurrenkeran puntu berdinketarik izango balitz, ondorengo irizpideen arabera erabakiko dira ezarritako hurrenkeran:
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea.
Banakako edota Taldeko elkarrizketan lortutako puntuazio hoberena.
Proba berezietan lortutako puntuazio hoberena.
Hautaketa sistemaren kalifikazioa amaitzen denean, epaimahaiak, honako hauek onartu eta argitaratuko ditu Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki taulan eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari igorriko dizkio:
Hautaketa prozedura gainditu duten izangaien zerrenda, puntu gehien lortu dituenetik gutxien lortu dituenera antolatutakoa.
Hautatutako pertsonen zerrenda, lehentasun hurrenkeraren ordena jarraituz hautaketa prozedura gainditu dutenena eta deitutako plaza kopuruan sartzen direnen zerrenda.
Aipatutako argitalpenaren eta Lehergailuak Indargabetzeko-NRBQ Ikastaroan sartzearen artean, hautatutako izangaien zerrendan edozein zirkunstantziagatik aldaketaren bat izanez gero, aldaketa hori zehazten duen Ebazpena Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-taulan jendeaurreratuko litzateke.
Hamaikagarrena. Betekizunak egiaztatzea.
Hautatutako izangaiek, 10.3.b) oinarrian aurreikusitako zerrenda argitaratu eta ondorengo hamabost eguneko epean, deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzak eta betekizunak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian. Doakionaren eskariz, eta horretarako bidezko arrazoirik badago, izendapena egiteko aginpidea duen organoak epe hori luzatu ahal izango du. Epe horrek ez ditu hamar egun baino gehiago izango.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ez dira egiaztatu beharko administrazio jardulearen esku dauden agiriak.
Aurreko azpiatalean adierazitako epearen barruan, eta halabeharrezko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenek, edo agiri horiek aztertuta eskatutako baldintza edo betekizunen bat ez dutela ikusten bada, ez dute izendapenik jaso ahal izango. Ondorioz, eraginik gabe geratuko dira horien jarduera guztiak, eta izendapena lortzeko izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, behin-betiko sailkapen hurrenkerako lehenespenari jarraituz, horien lekua hartuko dute baliogabetze horren ondorioz, deitutako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiek, eskatutako baldintza eta betekizunak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Hamabigarrena. Osasun arazo baztertzailerik ez izatea.
Hautaketa prozesuan, prestakuntza-aldian eta praktikaldian zehar edo horiek bukatzean Ebazpen honetako Bigarren oinarriko e) letran ezarritako mediku taula ziurtatzeko beharrezkoak diren azterketa medikuak egin beharko dituzte izangaiek.
Aurreko puntuan aipatutakoa betetzeko, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak, Mediku Epaimahaia izendatuko du, eta honen izendapena, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki taulan jendaurreratuko da.
Mediku Epaimahaia, mahaiburu batek, bi bokalek eta idazkari batek osatuko dute.
Mediku Epaimahaiak emandako txostenak arrazoituak izan beharko dira, kanporatze arrazoiren bat betetzen duenean doakionak, betiere, interesdunaren audientzia eskubidea bermatuko delarik.
Osasun arazoengatiko baztertze medikuen taulagatik kanporaketa egiteko konpetentzia duen organoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria izango da.
Oinarri honetan aurreikusten den Mediku Epaimahaiari, Bosgarren Oinarriko 2., 7. eta 8. zenbakietan jasotako arauak aplikatuko zaizkio.
Hamahirugarrena. Lehergailuak Indargabetzeko-NRBQ Prestakuntza-ikastaroa.
Hautatuek Hamaikagarren Oinarrian dioenaren arabera, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak deituko ditu Ebazpenaren bidez, Lehergailuak Indargabetzeko-NRBQ Prestakuntza-ikastaroa egiteko.
Interesatuei ikastarora etortzeko jakinarazpena, Ertzaintzaren Ikuskaritza eta Administrazio Alorreko Administrazio Unitatearen bidez, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak berak egingo die.
Lehergailuak Indargabetzeko-NRBQ Prestakuntza-ikastaroa prestakuntzaldi batez eta praktika-aldi batez osaturikoa izango da, biak nahitaezkoak eta baztertzaileak. Ikastaroa gainditzeko biak gainditu beharko dira.
Lehergailuak Indargabetzeko-NRBQ Prestakuntza-ikastaroa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian egingo da edo Ikastegiko zuzendariak erabakitzen duen egoitzan. Ikastaro hau, Ikasketa Planean aurreikusitakoaren araberakoa izango da eta bertan adierazten den iraupena izango du. Praktika-aldia Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak arautuko du, Ikasketa planean xedatutakoarekin bat etorriz.
Ikastaroaren azken emaitza Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki taulan jendaurreratuko da, Ikasketa Planean aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Prestakuntzaldia edo Praktika-aldia gainditzen ez dutenak bazter utziko ditu Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak.
Era berean, ikastaroari ezarriko zaizkion ebaluatzeko irizpideekin bat etorriz, Ikasketa planean dauden ikasgaien ebaluazio partzialetik ikastaroa (prestakuntza-aldia eta praktikaldia) gainditu ezina dela ondorioztatzen bada, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak, interesdunari entzun ondoren, aipatutakoa kanporatu ahal izango du.
Hamalaugarrena. Lanpostu hutsak betetzea.
Ikastaro hau gainditu izanak ez du berez lanpostu jakin bati atxikitzeko eskubiderik emango. Hala eta guztiz ere, deialdian berariaz aurreikusita agertzen denean, ikastaro hori gainditzen duten funtzionarioek, egiten den lehenengo deialdian, lehentasunez eskatu beharko dituzte lortu duten prestakuntza eta ezagupenak eskatzen dituzten lanpostu huts guztiak. Deialdi horiek 4/1992 Legearen 65. artikuluan jasotako sistema arruntaren bidez edo 72. artikuluko aparteko sistemaren bidez egingo dira, eta horietarako eskabiderik egiten ez badute, lanpostu horietako edozein atxiki edo izendatu ahal izango zaie derrigorrez. Azkeneko kasu horretan, ez dute inolako diru-ordainik jasotzeko eskubiderik izango.
Hamabosgarrena. Azken xedapenak.
Hautatutako izangaia ikasle gisa dagoen bitartean, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Barne Araudiaren Erregelamenduko barne erregelamendu eta diziplinazkoaren arauen menpe izango da. Araudi horrek gehigarrizko izaera edukiko du, hain zuzen, Euskal Herriko Poliziaren Kidegoen Diziplinazko Erregelamenduko Arauetan, egintza ikasle-diziplina baino gehiago izan ahal den kasuetan.
Deialdi honetako esku hartzeak borondatezko izaera du.
Ebazpen honen kontra, Administrazio bideari amaiera ematen diona, interesdunek Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa jarri ahal izango diote, Administrazio Auzigaietako Jurisdikzioko Lege Araupetzailearen 14. artikuluarekin bat etorriz, eskudun Administrazio Auzigaietako Epaitegiari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta agertzen den hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
Deialdi honetatik, Epaimahai Kalifikatzailearen jardunetik edo Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko organuetatik sor daitezkeen egintza administratiboak inpugnatu ahal izango dituzte interesdunek Administrazio Prozedura Erkidearen Araudi Erregulatzailean aurreikusitako eran eta kasuetan.
Arkauti, 2011ko azaroaren 2a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.


