- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 3koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (235/2011-E zenbakiko prozedura laburtukoa) interesdun izan daitezkeenak deitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko azaroaren 3koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (235/2011-E zenbakiko prozedura laburtukoa) interesdun izan daitezkeenak deitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 224
- Hurrenkera-zk.: 5729
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/03
- Argitaratze-data: 2011/11/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (235/2011-E zenbakiko prozedura laburtukoa) aurkeztu da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2011ko apirilaren 26ko Ebazpenaren kontra. Ebazpen honen bitartez, 2011ko otsailaren 11ko Ebazpenez deitutako Ertzaintzako Egiterapen Eskalan eta Euskal Herriko Udaltzain Kidegoen Eskala Teknikoko Komisariondoko eta Komisario kategorietan sartzeko barne-sustapeneko prozeduretan parte hartzeko gaikuntza-ikastarorako behin betiko onartuen zerrenda onartzen da. Eta, Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Administrazio Auzietako Epaitegiak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, prozeduran ager daitezen, eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Arkauti, 2011ko azaroaren 3a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.


