Euskadi.eus
  • 44/2011 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena; honen bitartez xedatzen da Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki bat argitaratzea, hain zuzen ere «Asua SA» enpresaren Kanpo Larrialdietako Plana (Sangronizeko instalazioa, Sondika, Bizkaia) onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

44/2011 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena; honen bitartez xedatzen da Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki bat argitaratzea, hain zuzen ere «Asua SA» enpresaren Kanpo Larrialdietako Plana (Sangronizeko instalazioa, Sondika, Bizkaia) onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 221
  • Hurrenkera-zk.: 5673
  • Xedapen-zk.: 44
  • Xedapen-data: 2011/11/03
  • Argitaratze-data: 2011/11/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Industria; Herrizaingoa

Testu legala

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2011ko urriaren 26an egindako bileran, Sondikako (Sangronizeko instalazioa, Bizkaia) Asua Products SA enpresaren Kanpo Larrialdietako Plana onartzen duen Erabakia hartu zuen. Orain, argitalpen ondorioetarako, honako hau

Erabakia, Sondikako (Sangronizeko instalazioa, Bizkaia) Asua Products SA enpresaren Kanpo Larrialdietako Plana onartzen duenA

Apirilaren 3ko 1/1996 Larrialdiak Kudeatzeko Legeko 14.3 artikuluak aurreikusten duenez plan bereziak arrisku zehatzei aurre egiteko landuko dira, arrisku horien nolakotasunak metodologia tekniko-zientifiko berezia eskatzen duenean, bereziki Babes Zibilari buruzko Oinarrizko Arauan jasotako arriskuen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoan eragina badute, arriskuen azterketak ematen dituen emaitzen arabera.

Plan horien artean sartzen dira ondorengo arau hauen ezarpen-eremuetan dauden establezimenduetarako landu beharreko kanpo-larrialdietako planak: Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriei buruzko uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretua; Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuen aurrean kontrola eta plangintza egiteko babes zibileko oinarrizko gida-lerroa onartzen duen irailaren 19ko 1196/2003 Errege Dekretua; eta istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurrien gain eskumena daukaten organoak zeintzuk diren adierazten duen otsailaren 20ko 34/2001 Dekretua.

Araudi horiekin bat, autonomia-erkidegoetako organo eskudunek kanpo larrialdietako plana landuko dute, industrialekin lankidetzan, aurretik aztertutako, sailkatutako eta ebaluatutako balizko istripuen ondorioei aurrea hartzeko, eta hala egokituz gero, ondorioak arintzeko. Plan horrek babesteko neurri egokienak, beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak eta agintariak, organoak eta parte hartu behar duten zerbitzuak koordinatzeko eskema ezarriko ditu.

Kanpoko Larrialdi Plana lantzerakoan parte hartu dute bertan sartuta dauden erakundeek eta eragileek. Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordearen aldeko txostena jaso dute 2011ko apirilaren 4an, eta bai beharrezko homologazioa ere, Estatuko Babes Zibileko Batzordeak aho batez erabaki ondoren, 20011ko uztailaren 21ean.

Horren indarrez, Herrizaingo sailburuak proposatuta eta dagokion eztabaida egin ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

«Lehenengoa. Sondikako (Sangronizeko instalazioa, Bizkaia) Asua Products SA enpresaren Kanpo Larrialdietako Plana onartzea.

Bigarrena. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emango du».

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik