- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 8koa, Droga Gaietako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, 2011ko irailaren 13ko Aginduaren bidez deitutako hainbat arlotarako laguntzen ebazpen-proposamena egingo duten kide anitzeko organoetako partaideak izendatzen dira, hain zuzen, arlo hauetarako: droga mendekotasunen aurrezaintza komunitariorako proiektuak garatzeko eta arrisku eta kalteen aurrezaintza eta murriztapenerako proiektuak egiteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko azaroaren 8koa, Droga Gaietako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, 2011ko irailaren 13ko Aginduaren bidez deitutako hainbat arlotarako laguntzen ebazpen-proposamena egingo duten kide anitzeko organoetako partaideak izendatzen dira, hain zuzen, arlo hauetarako: droga mendekotasunen aurrezaintza komunitariorako proiektuak garatzeko eta arrisku eta kalteen aurrezaintza eta murriztapenerako proiektuak egiteko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 221
- Hurrenkera-zk.: 5677
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/08
- Argitaratze-data: 2011/11/22
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
2011ko irailaren 13ko Aginduaren 9.2 artikuluaren arabera (EHAA, urriaren 5eko alea), III. eta IV. kapituluetan aurreikusitako laguntzak lehiaketa bidez ebatziko dira eta kapitulu bakoitzeko kide anitzeko organo bat egongo da, Droga Gaietako zuzendariak izendatua, ebazpen proposamena egiteko.
Kide anitzeko organo guztiak hauek osatuko dituzte: Osasuneko sailburuordeak, zeina lehendakari izango baita, Droga Gaietako zuzendariak, Droga Gaietako Zuzendaritzako teknikari bat (idazkari-lanetan jardungo du), diru-laguntzarik eskatzen ez duen Droga Mendetasunen Aholku Kontseiluko Batzorde Tekniko Espezializatu bateko kide bat, Eusko Jaurlaritzako sail bateko kide bat, Droga Mendekotasunen Aholku Kontseiluan izendapena duena, eta Osasun Sailburuordetzako beste zuzendari bat.
Aurreko guztia dela eta, hauxe
Lehenengoa. Droga mendekotasunen aurrezaintza komunitariorako proiektuak garatzeko 2011. urterako laguntzak, 2011ko irailaren 13ko Aginduak deituak eta Agindu horren III. kapituluan arautuak, ebazteko proposamena egiteko kide anitzeko organoko partaide hauek izendatzea:
Lehendakaria: Jesús M.ª Fernández Díaz jauna, Osasuneko sailburuordea, edo bera ordezten duen pertsona.
Bokalak:
Celina Pereda Riguera andrea, Droga Gaietako zuzendaria, edo bera ordezten duen pertsona.
Manuel Blanco Tamames jauna, Droga Mendekotasunen Aholku Kontseiluko Aurrezaintza Batzorde Tekniko Espezializatuko kidea, edo bera ordezten duen pertsona.
Candido Hernández Garduño jauna, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, edo bera ordezten duen pertsona.
ª Mercedes Estébanez Carrillo andrea, Osasun eta Kontsumoko Osasun Publikorako zuzendaria, edo bera ordezten duen pertsona.
Maite Iruretagoiena Ibarguren andrea, Droga Gaietako Zuzendaritzako teknikaria, edo bera ordezten duen pertsona, idazkari arituko da.
Bigarrena. Arrisku eta kalteen aurrezaintza eta murriztapenerako proiektuak egiteko 2011. urterako laguntzak, 2011ko irailaren 13ko Aginduak deituak eta Agindu horren IV. kapituluan arautuak, ebazteko proposamena egiteko kide anitzeko organoko partaide hauek izendatzea:
Lehendakaria: Jesús M.ª Fernández Díaz jauna, Osasuneko sailburuordea, edo bera ordezten duen pertsona.
Bokalak:
Celina Pereda Riguera andrea, Droga Gaietako zuzendaria, edo bera ordezten duen pertsona.
Juan Llorente del Pozo jauna, Droga Mendekotasunen Aholku Kontseiluko Osasun Laguntza Batzorde Tekniko Espezializatuko kidea, edo bera ordezten duen pertsona.
Ignacio M.ª Mugica Flores jauna, Gizarte Ongizateko zuzendaria, edo bera ordezten duen pertsona.
ª Mercedes Estébanez Carrillo andrea, Osasun eta Kontsumoko Osasun Publikorako zuzendaria, edo bera ordezten duen pertsona.
Nieves Gonzalez Gomez andrea, Droga Gaietako Zuzendaritzako teknikaria, edo bera ordezten duen pertsona, idazkari arituko da.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 8a.
Droga Gaietako zuzendaria,
M.ª CELINA PEREDA RIGUERA.


