Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko azaroaren 10ekoa, Hezkuntza Berriztapeneko zuzendariarena, hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzen dituzten eta 2010-2011 ikasturtean hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxeei/ikastetxe pribatuentzat dirulaguntzak deitzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko maiatzaren 18ko aginduari buruzko 2010eko abenduaren 21eko ebazpena aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 10ekoa, Hezkuntza Berriztapeneko zuzendariarena, hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzen dituzten eta 2010-2011 ikasturtean hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxeei/ikastetxe pribatuentzat dirulaguntzak deitzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko maiatzaren 18ko aginduari buruzko 2010eko abenduaren 21eko ebazpena aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 5847
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/10
  • Argitaratze-data: 2011/12/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza Berriztapeneko zuzendariaren 2010eko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez ematen dira hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzen dituzten eta 2010-2011 ikasturtean hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxeentzat/ikastetxe pribatuentzat 2011ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzak. Agindu honek 5. artikuluaren 3. atalean hau xedatzen du: eskaerak aurkezteko epeak bukatu ondoren ikastetxeren batean hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzeari eta Hezkuntza Laguntzako espezialistaren premiari begira egoera aldatuz gero, ikastetxe horrek egoera berria azaldu eta agirien bidez egiaztatu beharko du. Kasu horretan 2010-2011 ikasturtea baino lehenago egin beharko da eskaera, ohiko deialdiaren baldintza berberak bete beharko dira dirulaguntza emateko eta, dirulaguntza hori emateko, kreditua egon beharko da.

Aipatutako aginduaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, Hezkuntza Berriztapeneko (Hezkuntza Berezia) lurralde teknikariek aztertuko dituzte eskaerak. Behar diren txosten teknikoak eskatu ondoren, haien proposamenak, behar bezala informatuak, Baloratze Batzordeari helaraziko dizkiote. Honek ebazpen-proposamena Hezkuntza Berriztapeneko zuzendariari aurkeztuko dio, ebatzi dezan.

Ikastetxeek aurkeztutako eskaerak ikusita, aginduan ezarritako tramite guztiak gauzatuta, Hezkuntza Berriztapeneko teknikariaren proposamenak, lurralde arduradunen bidez, jasota eta Baloratze Batzordearen proposamenez,

Lehenengoa. I. eranskinaren arabera aldatzea Hezkuntza Berriztapeneko zuzendariaren 2010eko abenduaren 21eko Ebazpena, hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzen dituzten eta 2010-2011 ikasturtean Hezkuntza-Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxeentzat dirulaguntzak deitzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren maiatzaren 18ko agindua ebazten duena.

Bigarrena. Ebazpen honetan ezarritako zenbatekoak ordaindu beharreko gehienezko kopuruak dira eta langilearen eta ikastetxearen artean egindako kontratuan finkatutako iraupenaren eta ordu kopuruaren arabera ordainduko dira.

Hirugarrena. Dirulaguntzaren zenbatekoa ordaindu aurretik, ikastetxeak 2010eko maiatzaren 18ko aginduak 11. artikuluan exijitutako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Dokumentazio hori tokian tokiko Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzara (Hezkuntza Berriztapeneko Zerbitzua) bidaliko da, 15 eguneko epean, ebazpen hau EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Lehenengoa. Gorako errekurtsoa jarri ahal izango da administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen kontra, hilabeteko epean, EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bigarrena. EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da ebazpen hau indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 10a.

Hezkuntza Berriztapeneko zuzendaria,

CÁNDIDO HERNÁNDEZ GARDUÑO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.