Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko azaroaren 10ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena. Honen bidez onartzen da Mabel Alejandra Jimenez Teran lankide boluntarioari beka emateko Hegoa, Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional erakundeari emandako laguntzari uko egiteko eskaera. Beka hori, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2009. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan dago. Er - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 10ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena. Honen bidez onartzen da Mabel Alejandra Jimenez Teran lankide boluntarioari beka emateko Hegoa, Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional erakundeari emandako laguntzari uko egiteko eskaera. Beka hori, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2009. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan dago. Er

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 241
  • Hurrenkera-zk.: 6148
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/10
  • Argitaratze-data: 2011/12/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2009ko urriaren 23ko Ebazpenaren babespean, Hegoa, Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional erakundeari 15.450 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Mabel Alejandra Jimenez Teran lankide boluntarioari beka emateko (NBE-2009BA/0028).

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2011ko irailaren 1ean bidalitako komunikazioan, partzialki bekari uko-egiteko eskaera bidali zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.

Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak, 9. artikuluan, ezartzen du lankide boluntarioak bekari uko egiteak kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala ekarriko duela eta, behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez direla ordainduko. Dekretu horren bidez, beka ematen zaie erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei.

Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka aldia hartuko da kontuan.

Kasu honetan, itzuli beharreko kopurua 2.125 eurokoa da.

Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ematekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariari dagokio.

Horren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2009rako laguntzak emateko deialdiaren barruan, Mabel Alejandra Jimenez Teran lankide boluntarioari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera onartzea.

Horren ondorioz, Hegoa, Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional Erakundeak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 2.125 euro. Halaber, bertan behera usten da bigarren ordainketa egiteko agindua, 6.000 eurokoa.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 10a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik