- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 10ekoa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Auto Industrial Basconia SA entitatea «Fluordun gas erabiltzen duten Ibilgailuen klimatizazio ekipoen manipulazioa» espezialitatean profesional baimenduak prestatzeko entitate gisa aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko azaroaren 10ekoa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Auto Industrial Basconia SA entitatea «Fluordun gas erabiltzen duten Ibilgailuen klimatizazio ekipoen manipulazioa» espezialitatean profesional baimenduak prestatzeko entitate gisa aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 2
- Hurrenkera-zk.: 40
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/10
- Argitaratze-data: 2012/01/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Esp.-zk./Gaia: SEG/07711.
Bat. Auto Industrial Basconia SA entitatearen ordezkaritzak 2011ko irailaren 30ean eskaRI bat aurkeztu zuen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, «Fluordun gas erabiltzen duten Ibilgailuen klimatizazio ekipoen manipulazioa» espezialitatean profesionalak prestatzeko entitatetzat aitortzeko, hain zuzen.
Bi. Eskari horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren. Industria-segurtasunaren arloan norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek. Aurkeztutakoak honako hauek dira:
Entitatearen identifikazio-datuak, egoitza Madrilen izanik: Gudarien kalea, 2 (48970) Basauri.
Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.
Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.
Hiru. Aurkeztutako agiriak aztertu ostean, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek 2011ko irailaren 30ean ikuskatzeko bisita bat egin zuten eskatzailearen instalazioetara.
Lau. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako buruak aldeko txostena eman zuen 2011ko urriaren 17an, Auto Industrial Basconia SA aitortutako erakunde gisa onartzeko.
Espediente horri ebazpena emateko, honako hauek kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da,
OINARRI JURIDIKOAK
Bat. Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariari dagokio ebazpen hau ematea, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Bi. Gas fluordunen merkaturatzea, manipulazioa eta beraietan oinarritutako aparatuak arautzen dituen ekainaren 16ko 795/2010 Errege Dekretuak 8.2 artikuluan onartzen du administrazio eskudunak baimendutako entitateek irakaskuntza programak eskaintzea eta ebaluatzea, hain zuzen ere, jasotako espezialitateetako norbanako agiriak lortzeko.
Hiru. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak.
Lau. Halaber, egiaztatuta geratu da Auto Industrial Basconia SA delakoak badituela aipatutako 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan xedatu diren gutxieneko instalazioak, eta berebat, badituela 25. artikuluan jasotako gutxieneko giza zein teknika baliabideak eta ikastaroaren edukiak, bere instalazio horiek Bizkaiko Lurralde Historikoan egonda.
Bost. Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraiki, beharrezko egiaztapen-dokumentazioa aurkeztu du erakunde eskatzaileak.
Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau
Auto Industrial Basconia SA entitatea baimendutako profesionalak prestatzeko entitatetzat aitortzea, espezialitate honi buruzko prestakuntza eman dezan: «Fluordun gas erabiltzen duten Ibilgailuen klimatizazio ekipoen manipulazioa».
Entitatearen espezialitate berria hori Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Baimendutako Entitateen Erregistro Berezian inskriba dadila xedatzea; zenbaki hau izango du: REFPA zenbakia: A-0097.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Entitate honek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta kreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde bulegoan, eta kreditatu egin beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.
Aitortutako entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.
Aitortutako entitateek galdu egingo dute aitortutako entitateen kalifikazioa, baldin eta bete gabe uzten badituzte aipatu 63/2006 Dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 10a.
Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,
YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.


