Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko azaroaren 15ekoa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautu zuen aginduan 2011ko ekitaldirako jasotako laguntzak emateko aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu den argitaratzen duena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak ezarritakoaren babesean. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 15ekoa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautu zuen aginduan 2011ko ekitaldirako jasotako laguntzak emateko aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu den argitaratzen duena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak ezarritakoaren babesean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 232
  • Hurrenkera-zk.: 5905
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/15
  • Argitaratze-data: 2011/12/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautu zen.

Aginduaren horren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, deialdi hau ebazteko jarritako kreditua agortu egin dela jakinarazi behar da.

Agortu egin da Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2011ko abuztuaren 17ko Ebazpenean 2011ko ekitaldirako aurreikusitako laguntzak emateko funtsa; ebazpen horrek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia egin zuen 2011 ekitaldirako agindu horren bidez, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautu zen. Beraz, eta aurrez azaldutakoa kontuan hartuta, honako hau

Lehenengoa. Argitaratzea 2011ko azaroaren 14an agortu egin zela turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programako laguntzak emateko 2011n jarritako aurrekontu-kreditua. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez arautu zen programa hori.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 15a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

MARÍA PILAR ZORRILLA CALVO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.