- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 15ekoa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, ECA, Entidad Colaboradora de la Administración SAU enpresa, gehienez 300 kg pisatzeko ahalmena duten funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnen, 17 bar-era bitarteko pneumatikoetarako erabilera publikoko manometro analogikoen, eta ura ez diren likidoak neurtzeko sistemen -minutuko 100 litrora bitarteko emariak dituztenak- (hornigailuak edo banagailuak) egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako er - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko azaroaren 15ekoa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, ECA, Entidad Colaboradora de la Administración SAU enpresa, gehienez 300 kg pisatzeko ahalmena duten funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnen, 17 bar-era bitarteko pneumatikoetarako erabilera publikoko manometro analogikoen, eta ura ez diren likidoak neurtzeko sistemen -minutuko 100 litrora bitarteko emariak dituztenak- (hornigailuak edo banagailuak) egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako er
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 11
- Hurrenkera-zk.: 242
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/15
- Argitaratze-data: 2012/01/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Industria; Funtzio publikoa
Testu legala
Erref.: 01-OV-1007,
Lehenengoa. 2011ko irailaren 26an, José Luis Sarnago Uriaguereka jaunak, ECA, Entidad Colaboradora de la Administración SAU enpresaren (metrologia-egoitzaren helbidea: helbidea: Tomas Olabarri kaia 5, 2., Areeta, Getxo) izenean eta hura ordeztuz, Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzan aurkeztu zuen konponketaren edo aldaketaren ondorengo eta aldizkako egiaztapen-entseguak egiteko behin betiko baimena lortzeko eskaera; horiek honako hauetan aurreikusita daude:
Funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnen kontrol metrologikoa arautzen duen 1999ko apirilaren 27ko Aginduan.
ITC/3720/2006 Aginduan, azaroaren 22koa, uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemen (hornigailuen edo banagailuen) gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena.
1995eko apirilaren 25eko Ministro Aginduan, pneumatikoetarako erabilera publikoko manometroen kontrol metrologikoa arautzen duena.
Bigarrena. 2010eko azaroaren 30eko Ebazpenaren bidez, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariak, ura ez diren likidoen neurketa-sistemen minutuko 100 litrora bitarteko emariak dituztenak (hornigailuak edo banagailuak) metrologia-egiaztapenerako baimendutako erakunde gisa izendatu zuen ECA, Entidad Colaboradora de la Administración SAU enpresa.
2010eko martxoaren 3ko Ebazpenaren bidez, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariak, ECA, Entidad Colaboradora de la Administración SAU enpresa izendatu zuen gehienez 60 kg pisatzeko ahalmena duten funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnen egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakunde.
Hirugarrena. Erakunde eskatzaileak, egiaztapen metrologikorako baimendutako erakunde izendatzeko, egiaztapen metrologikorako baimendutako erakundeak izendatzeko azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentaraua argitaratzen duen Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen ditu. Horretarako, Egiaztapeneko Erakunde Nazionalak emandako 2010-12-10eko OC-I/192 auditoretza-txostena (3. berrikuspena) aurkeztu da, dagokion eranskin teknikoarekin.
Espediente honi ebazpena ematerakoan, beharrezkoa izango da honako hauek kontuan hartzea:
OINARRI JURIDIKOAK
EAEn kontrol metrologikoa gauzatzeko bitartekoak ezartzen dituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluak zehazten duenez, industria-arloko erakunde eskudunak egiaztapen metrologikoak egiteko erakundeak gaitu ahal izango ditu konponketaren edo aldaketaren ondorengo egiaztapenak eta aldizkako egiaztapenak egiteko.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren (2009-09-24ko EHAA) 14. artikuluan ezarritakoaren arabera, Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritza da Ebazpen hau emateko organo eskuduna.
Neurgailuen kontrol metrologikoa arautzen duen oinarrizko legeria honako hauek osatzen dute: metrologiari buruzko 3/1985 Legeak (ekainaren 28ko 1296/1986 Legegintzako Errege Dekretuak aldatu zuenak), abenduaren 30eko 13/1996 Legeak, abenduaren 30eko 66/1997 Legeak, neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak, eta aipatutako 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenak.
1995eko apirilaren 25eko Ministro Agindua, pneumatikoetarako erabilera publikoko manometroei aldizkako egiaztapenak eta konponketaren eta aldaketaren ondorengo egiaztapenak egiteko faseetako kontrol metrologikoa arautzen duena.
Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2004ko apirilaren 26ko Agindua, erregaiak eta erregai likidoak hornitzeko uraz bestelako likidoen neurketa-sistemak, eta ibilgailu automobilen pneumatikoetarako erabilera publikoko manometroak egiaztatzeko erakundeak arautzen dituena.
ITC/3720/2006 Aginduak, azaroaren 22koak, uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemen (hornigailuen edo banagailuen) gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duenak, entseguak, horien egikaritzea eta onartutako gehieneko akatsak zehazten ditu III. eranskinean.
Sustapen Ministerioaren 1999ko apirilaren 27ko Agindua, Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnei dagokienez.
Aurreko legezko arauak eta ezarri beharreko gainerako xedapen orokorrak aztertu ondoren, honako hau
ECA, Entidad Colaboradora de la Administración SAU enpresa (helbidea: Tomas Olabarri kaia 5, 2., Areeta, Getxo) honako hauen egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakunde izendatzea:
Uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemak (hornigailuak edo banagailuak), minutuko 100 litrora bitarteko emariak dituztenak.
Pneumatikoetarako erabilera publikoko manometro analogikoak, 17 bar-era bitartekoak.
300 kg-ra bitarteko neurketa-ahalmena duten pisatzeko tresna ez-automatikoak.
Emandako baimenari honako baldintza hauek jartzea:
Jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidegoko tresnak biltzen ditu.
Tresnak entseguak gainditzen dituenean, erakundeak betetako egiaztapenaren etiketa jarriko dio. Tresnak entseguak gainditzen ez baditu «zerbitzuz kanpo dagoen tresna» inskripzioa duen etiketa gorria jarriko dio erakundeak. Hori guztia uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuaren I. eranskinari jarraiki, eta egiaztapena gainditu ez duen tresnari dagokion Lurralde Ordezkaritzari lehenbailehen jakinarazita.
Dagokion egiaztapena egin ondoren, ECA, Entidad Colaboradora de la Administración SAU enpresak tresna zigilatuko du zigiluen bitartez edo, ahal bada eta bortxaezintasuna bermatzen bada, etiketa itsaskor autosuntsigarrien bitartez.
Berunezko zigiluak edo antzekoak ez dira inoiz erabiliko; zigiluak, nolanahi ere, jardueraren girorako egokiak eta iraunkorrak izango dira. Espainiako Metrologia Zentroaren (CEM) eta Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritza honen gidei eta gomendioei jarraitu beharko zaie.
Kasu guztietan, zigiluek honako inskripzio hauek izango dituzte:
Zigilu normala:
(Ikus .PDF)
Zigilu enbutituta:
(Ikus .PDF)
Plastikozko zigilua:
(Ikus .PDF)
«XX» egiaztapena egin den urtearen azken bi digituei dagokie.
ECA, Entidad Colaboradora de la Administración SAU enpresak baimendutako entseguetarako ezartzen diren tarifen berri emango dio zuzendaritza honi urtero.
EAEn baimenduta dauden erakundeen erregistroari dagokionez, ECA, Entidad Colaboradora de la Administración SAU enpresari 01-OV-1007 zenbakia esleitu zaio.
ECA, Entidad Colaboradora de la Administración SAU erakundeak honako hauetan xedatutakoari jarraituko dio une oro: neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua, 1995eko apirilaren 25eko Ministro Agindua, 2004ko apirilaren 26ko Agindua, azaroaren 22ko ITC/3720/2006 Agindua, eta, 2007ko azaroaren 29ko Ebazpena, 1999ko apirilaren 27ko Agindua eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzak ezartzen duen beste edozein xedapen.
Izendapen hori 2013ko abenduaren 31n azkenduko da, eta interesdunak beste izendapen bat eskatu ahal izango du data hori heldu aurretik, betiere 2007-11-29ko Ebazpenean egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak izendatzeko ezarritako baldintza guztiak betetzen baditu.
Izendatutako erakundearen jardunen ikuskapena, esku-hartzea eta kontrola egiteko eskumena Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzari dagokio, baita Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari ere. Horretaz gain, baimena lortzeko arrazoi izan ziren baldintzen mantentzea egiaztatzeko ikuskapenak egin ahal izango dituzte.
Aurkeztutako dokumentuetan egiaztatutako inguruabarretan ebazpen honen ondoren gertatutako edozein aldaketa Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, eta hark baimena berretsi edo, hala badagokio, baliogabetu ahal izango du.
Nolanahi ere, kontrol metrologikopeko neurketa-tresnak fabrikatzeko, merkaturatzeko eta konpontzeko jarduerekiko (zerbitzu-prestazioa eta estatuko eta autonomia-erkidegoko araudietan ezarritakoak barne) bateraezintasuna eta independentzia izango da.
Indarrean dagoen legerian aurreikusitakoez gain, honako arrazoi hauek dakarte dagokion baimena baliogabetzea: baimenean ezarritako aginduak ez betetzea, egiaztagiria etetea edo kentzea, eta baimena eman zeneko inguruabarrak asko aldatzea.
Erregelamenduzko eta administrazioko irregulartasunek eragin dezakete honako izendapen hau ez berritzea, baita egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeari ezarritako zehapenek ere.
Urtero, lehen hiruhilekoan zehar, egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzari eta Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari memoria bat bidaliko die egindako jardueren eta gertatutako gorabeheren berri emanez. Gainera, sei hilean behin, lurralde bakoitzean egindako egiaztapenak jakinaraziko zaizkio dagokion ordezkaritzari.
Gainera, 48 orduko aurretiaz, egin beharreko egiaztapenen berri emango zaio, mezu elektroniko edo fax bidez, jardun-eremuaren arabera dagokion Lurralde Ordezkaritzari.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta haren aurka Gora jotzeko Errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 15a.
Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,
YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.


