Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko azaroaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, EAEko esparruko aztarnategietan, baimenduriko ekintzen bidez, aurkitu diren gai arkeologiko eta paleontologikoen inbentarioa egiteko diru-laguntzak emateko dena. Diru-laguntza hauek 2011ko ekainaren 15eko Kulturako sailburuaren Aginduari jarraiki eskatutakoak dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, EAEko esparruko aztarnategietan, baimenduriko ekintzen bidez, aurkitu diren gai arkeologiko eta paleontologikoen inbentarioa egiteko diru-laguntzak emateko dena. Diru-laguntza hauek 2011ko ekainaren 15eko Kulturako sailburuaren Aginduari jarraiki eskatutakoak dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 6040
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/16
  • Argitaratze-data: 2011/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekainaren 29ko 123. zenbakiko EHAAn argitaraturiko Kulturako sailburuaren 2011ko ekainaren 15eko Aginduaren bidez, 2011ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan kokatzen diren aztarnategietan esku hartze baimenduen ondorioz aurkitutako material arkeologiko edota paleontologikoen inbentarioa egiteko dirulaguntzen emakida-erregimena finkatzen da.

Ondoren aipatzen diren pertsona fisiko edo juridiko-pribatuak ezarritako epearen barruan diru-laguntza eskatu zuten:

Aranzadi Zientzi Elkartea, bi proiektu aukeztu zituen:

Praileaitz I. Eskatutako zenbatekoa: 7.200 euro.

Basagain. Eskatutako zenbatekoa 2.936 euro.

Francisca Saenz de Urturi:

Mariturri: 2007-2009 (Vitoria-Gasteiz). Eskatutako zenbatekoa: 25.425 euro.

Arkiolan Fundazioa:

San Juan eta Genaro Echeandiaren plaza (Irun). Eskatutako zenbatekoa: 17.264 euro.

Santiago kalea 55-59 Bidasoa kalea 3. Eskatutako zenbatekoa: 53.258 euro.

Euskoiker Fundazioa:

Zalduondoko aztarnategi arkeologikoa, Araba). Eskatutako zenbatekoa: 19.882 euro.

Gorka Tardio Gorostidi:

Artegieta. Eskatutako zenbatekoa: 18.200 euro.

Haedera 2000 SL:

Balmasedan egindako esku hartze batzuk: Pío Bermejillo 19/Martín Mendía 16 eta Martín Mendía 14 (Horcasitas Jauregia, II. Fasea). Eskatutako zenbatekoa: 20.838,48 euro.

Iterbide SC:

San Martín (Alegría-Dulantzi): Eskatutako zenbatekoa: 5.640 euro.

Ancha kalea, 2 eta 4 (Buradongo Gatzaga). Eskatutako zenbatekoa: 2.400 euro.

Joseba Rios Garaizar:

Arlanpeko Aztarnategia (Lemoa). Eskatutako zenbatekoa. 8.710 euro.

Ondare Babesa SL:

Bengola errota-olak. Eskatutako zenbatekoa: 4.477,45 euros.

Santa María Magdalena Eliza (Plentzia). Eskatutako zenbatekoa: 986,89 euro.

Aguraingo Klarisa Ahizpen San Pedro Komentua. Eskatutako zenbatekoa: 6.275 euro.

Qark S. Coop.:

Ereñozar: Eskatutako zenbatekoa: 24.462 euro.

Sociedad Cultural de Investigación Submarina Insub:

La Concha-Higer. Eskatutako zenbatekoa: 4.130 euro.

Suhar Arkeologia SLU:

Jentilbaratza (Ataun). Eskatutako zenbatekoa: 7.400 euro.

Zehazten Zerbitzu Kulturalak SL:

Urteaga Zahar (Zumaia) URT-09. Eskatutako zenbatekoa: 1.278 euros.

Aurkeztutako dokumentazioa ikuskatuta, Aginduaren 11.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, 10 eguneko epea zabaldu zen eskabideak zuzentzeko. Zuzentzeko ziren eskabide guztiak zuzendu ziren legezko epean, bat izan ezik, Arkeolan Fundazioa aurkeztutako Santiago kalea 55-59 - Bidasoa kalea 3 proiektuari dagokiona. Izan ere, Arkeolan Fundazioak ez baitzuen egin Kultura Ondarearen zuzendariak eskatutako zuzenketa, hau da, esku hartze horretan bildutako materialen Gordailu Agiria, deialdiaren 8.2.f) artikuluan ezarritakoaren arabera. Hortaz, etsitzat hartu izan zen eskabide hori.

Aginduaren 14. artikuluan adierazitako Balorazio Batzordea bildu ondoren, eta eskaerak Aginduaren 13. artikuluan ezarritako irizpideak erabiliz baloratu ondoren, batzordeak ebazpen proposamena aurkeztu zuen 2011ko azaroaren 14an.

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, eta Aginduaren 15. artikuluari eta ezar daitezkeen gainerako beste xedapen orokorrei jarraituz, honako hau

Lehenengoa. 1. eranskinean adierazten diren eskatzaileei dirulaguntzak ematea. Proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren kopurua eranskin berberean zehazten da.

Bigarrena. 2. eranskinean adierazten den eskabidea etsitzat jotzea, bertan aipatzen den arrazoiarengatik.

Hirugarrena. Dirulaguntza ez ematea ebazpenaren 3. eranskinean adierazten diren pertsona eta erakundeei, eranskinean adierazitako arrazoiengatik.

Laugarrena. Onuradunek Agindu arautzailearen baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arloan indarrean dauden gainerako guztiak ere.

Bosgarrena. Diruz lagundutako jarduera guztiak 2010eko abenduaren 31rako bukatuta egon beharko dute Agindu arautzailearen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Seigarrena. Emandako diru-laguntzen justifikazio, kitapen eta ordainketari dagokienez, Aginduaren 17., 18. eta 19. artikuluetan ezarritakoari begiratuko zaio, kontuan hartuz bertan adierazten den dokumentazioa Euskal Kultura Ondarearen Zentroan aurkeztu beharko dela bi hilabeteko epean, diruz lagundutako jarduera amaitzen den egunetik hasita, eta edonola ere, 2010eko otsailaren 28a baino lehen. Diru-laguntza jaso duten jardueren exekuzioaren justifikazioa jardueren aurrekontuekiko egingo da, emate-agirian zehazturiko aurrekontuekiko, zergak kontuan hartu gabe, eta Agindu arautzailearen 18. artikuluan ezarritako gainerako xehetasunei jarraiki.

Zazpigarrena. Agindu horren pentzutan emandako diru-laguntzak ordainketa bakar batez abonatuko dira, 17. artikuluan adierazitakoaren arabera.

Zortzigarrena. Ondoren aipatzen diren pertsona fisiko edo juridiko-pribatuei ebazpen hau jakinaraztea: Aranzadi Zientzi Elkartea, Fundación Arkeolan, Fundación Investigación Universidad Empresa, Jakintza Lanezko Ikerkuntza (Euskoiker), Francisca Sáenz de Urturi Rodriguez, Iterbide SC, Gorka Tardío Gorostidi, Haedera 2000 SL, Joseba Rios Garaizar, Ondare Babesa SL, Sociedad Cultural de Investigación Submarina Insub, Suhar Arkeologia SLU, Qark SL, Zehazten Zerbitzu Kulturalak SL, 2011ko ekainaren 15eko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzen eskatzaileak. Halaber, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek jakinarazpena jaso edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 16a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik