- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, 2011-2012 ikasturtean ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko azaroaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, 2011-2012 ikasturtean ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 3
- Hurrenkera-zk.: 61
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/16
- Argitaratze-data: 2012/01/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko uztailaren 5eko Aginduaren bidez aplikatu beharreko irizpideak arautu ziren eta deialdia, Hezkuntza Administrazioak espresuki erabaki zuela eta, itunpeko ikastetxeetan ikasketak egiten ari diren ikasleei zabaldu zitzaien,
Lurralde Historikoek egindako proposamenak aztertu eta aipatutako deialdian ezarritako irizpideak aplikatuta,
Lehenengoa. Deialdiko baldintzak bete dituzten Lurralde Historikoetako ikasleei laguntza ematea.
Ebazpen honen diru-zenbatekoa guztira 2.376.997 eurotakoa da, ondoren zehazten den bezala banatuta:
Araba: 343.000,97 euro.
Bizkaia: 1.323.687,36 euro.
Gipuzkoa: 710.308,67 euro.
Bigarrena. Laguntza horien onuradun diren ikastetxeen zerrenda dagokion Lurralde Ordezkaritzako iragarki-oholean argitaratzea.
Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka aukerako gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, Ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 16a.
Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,
MARÍA Soledad Esteban Galarza.


