- 1763/2011 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira erizainen kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun diplomadunen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1763/2011 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira erizainen kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun diplomadunen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 5800
- Xedapen-zk.: 1763
- Xedapen-data: 2011/11/16
- Argitaratze-data: 2011/12/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin, honako hau
Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.
Bigarrena. Erizainen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen daudenak. Aipatu kategoria osasun diplomadunen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira.
Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena. Merituen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena. Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.
Vitoria-Gasteiz, azaroaren 16a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIáN PéREZ GIL.
Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.
Deialdi honen xede izango dira erizainen kategoriako destinoak diplomadunen lanbide taldekoak eta destinoak II. eranskinean agertzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundetakoak izango dira. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira 2011rako deitzen den lekualdatze-lehiaketa erabaki ahala.
Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.
Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako OLTko titulazioa edo Erizaintzako Unibertsitateko Diplomatura izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:
A2 taldea (antzinako B taldea): 20 euro.
Oposizio lehiaketaren nondik norakoa.
Oposizioaldia.
Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira, gai zerrenda orokorra eta gai zerrenda komuna dagozkio.
Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako OLT edo Unibertsitate Diplomatura Erizaintzan titulazioaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
Lanpostuaz jabetzea.
Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzako ekitaldian:
Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, deitzen dira 705 destino.
Deitutako destino-kopurua alda liteke, 2011n deituko den lekualdaketa-lehiaketaren ondorioz.
oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzu erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
Lan-esperientzia (gehienez, 45 puntu):
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundeetan erizain gisa, edo/eta erizaintza arloko kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne, 0,18 puntu.
Lehen Mailako Atentzioko Eskualde Sanitarioetan errefortzu-izendapena duen pertsonalak egindako zerbitzuak kalkulatzeko, egindako zerbitzuen hilabete osoa aitortuko zaio, ondorengo arauen arabera kalkulatuta:
Hilabete bat, edo proportzionalki dagokiona, egindako ehun eta berrogeita bost ordu edo zati bakoitzeko.
Hilabete natural batean ehun eta berrogeita bost ordu baino gehiago eginez gero, egindako zerbitzuen hilabete bat bakarrik baloratuko da, eta soberako orduak ezin izango dira aplikatu aurreko a) arauan ezarritako egindako zerbitzuen konputurako.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:
E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
B taldean eskainitako zerbitzuak, lehiatzen den lanpostu berean: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 35 puntu):
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza balioztatuko da:
Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):
Espediente akademikoaren balorazioa honela aterako da ondorengo hipotesien kasuan:
(Ikus .PDF)
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo erizaintzako osasun laguntzaile tekniko/diplomadun ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
Graduondoko prestakuntza (gehienez, 9 puntu):
Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: 5 puntu.
Aditua/Espezialista unibertsitarioa: 7 puntu.
Unibertsitate-master ofiziala: 9 puntu.
Prestakuntza espezializatua (gehienez, 6 puntu):
Ofizialki onartutako espezialitateren batean Erizain espezialistaren titulua izateagatik, 3 puntu.
Atal honetan ez da baloratuko aukeratu nahi den kategorian plaza lortzeko eskatzen den titulazioa.
Etengabeko prestakuntza (gehienez, 20 puntu):
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
(Ikus .PDF)
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,30 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko, ikastaroko gehienez 20 kreditu onartuko direlarik.
Ikastaroaren gutxieneko ordu-kopurua edo kredituen baliokidetza ordutan adierazten ez duten ziurtagirietan edo bai ordu-kopurua bai prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen dutenetan, epaimahaiak, aurkeztutako ziurtagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Irakaslanak (gehienez 10 puntu):
Erizaintzako Unibertsitate Eskolako irakaslea denbora partzialeko dedikazioan (8 ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.
Kreditatutako tutorea egoiliarrentzako irakaskuntzan, kasua bada, dagokion espezialitatean (urteko): 0,750 puntu.
Praktika klinikoko tutore irakaslea, venia docendi delakoarekin (urteko): 0,750 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 15 puntu):
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
Espainiako txosten bakoitzeko: 2 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.
Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
Tesina bakoitzeko: 3 puntu
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
euskara.
2HE: 18 puntu.
1HE: 9 puntu.
Diplomadunen lanbide taldeetako erizainen gai zerrenda orokorra:
Ereduak eta teoriak Erizaintzan. Kontzeptuak.
Erizaintzako atentzio-prozesua. Faseak.
Erizaintzako atentzioa Virginia Herdersonen ereduaren beharretan.
Fisiopatologia, zeinu eta sintomen balorazioa, arazoak detektatzea eta erizaintzako zainketak, prozesuetako prozedurak eta teknikak:
Arnasketakoak: Pneumonia. Asma. AFMK-LCFA/BGBK-EPOC. Tuberkulosia (TBC). Edema akutua.
Kardiobaskularrak: Iskemiak. Balbula-gutxiegitasunak eta -estenosiak. Bihotz-gutxiegitasuna. Arritmiak. Alterazio arterialak eta benosoak. Hipertentsioa.
Digestiboak: Ulcus. Digestio-odoljarioak. Pankreatitis. Zirrosia. Hepatitis. Gastroenteritis. Heste-buxadura. Hesteetako hantura-gaixotasuna. Litiasi biliarra. Kolelitisia eta koledokolitiasia. Gastrektomia. Kolektomia. Ostomiak.
Endokrinologikoak: Diabetes. Obesitatea.
Neurologikoak: GHI. Alzheimer. Sindrome meningeoa. Epilepsia. Esklerosi anizkoitza.
Muskulueskeletikoak: Artrosia. Artritisa. Lunbagoa. Anputazioa. Artroplastia. Hausturak. Lesio traumatiko txikiak.
Obstetriko-Ginekologikoak: Histerektomia. Mastektomia. Haurdunaldi patologikoa. Puerperioa.
Giltzurrun/gernu-bideetakoak: Inkontinentziak. Enuresia. Prostatektomia. Nefrektomia. Giltzurrun-gutxiegitasun akutua eta kronikoa.
Otorrinolaringologikoak: Laringektomia. Trakeotomia. Epistaxia.
Balorazioa, arazoak detektatzea eta paziente kirurgikoari eman beharreko erizaintzako zainketak. Sendatzeko prozedurak eta teknikak.
Balorazioa, arazoak detektatzea eta paziente terminalari eta bere familiari eman beharreko erizaintzako zainketak.
Balorazioa, arazoak detektatzea eta pertsona adinduari eta bere familiari eman beharreko erizaintzako zainketak.
Balorazioa, arazoak detektatzea eta erizaintzako zainketak haurren prozesu ohikoenetan: Arnasketakoak. Gastrointestinalak. Gernu-aparatukoak. Infekziosoak.
Erizaintzako atentzioa osasun mentalean:
Aldarte-trastornoak. Zeinuak eta sintomak. Erizaintzako esku-hartzea.
Eskizofrenia eta bestelako trastorno psikotikoak. Zeinuak eta sintomak. Erizaintzako esku-hartzea.
Dementziak. Zeinuak eta sintomak. Erizaintzako esku-hartzea.
Antsietatezko trastornoak. Zeinuak eta sintomak. Erizaintzako esku-hartzea.
Prozesu infekziosoa: Infekzioa. Kontzeptu orokorrak. Infekzio nosokomiala. Prebentzio-neurriak. Erizaintzako atentzioa paziente infekziosoetan. Zainketak eta prozedurak. Isolamendua eta arretazko neurriak: estandarrak. Aire-transmisioan oinarritutakoak, tanta eta kontaktuengatiko arretazko neurriak.
Balorazioa, arazoak detektatzea eta paziente kritikoari eman beharreko erizaintzako zainketak. Politraumatizatua. Shock. BBB: oinarrizkoa eta aurreratua.
Osasunerako heziketa. Kontzeptua, metodoa eta teknika didaktikoak.
Prebentzioko eta osasuna sustatzeko jarduerak. Kontzeptu orokorrak.
Osasun-programak: haur sanoa. Emakumea. Heldua. Zaharra. Prozesu kronikoak.
Farmakologia klinikoko oinarriak. Bide terapeutikoa. Botikak emateko bideak. Dosifikazioa. Fluidoterapia. Prozedurak eta zainketak. Medikamentuen eta produktu sanitarioen garantiak eta erabilera arrazionala.
Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak. Pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio kliniko gaietan.
Erizaintzako kode deontologikoa.
Ebidentzian oinarritutako erizaintza klinikoa.
Gai-zerrenda komuna:
Lanbide Sanitarioen Antolamenduaren Legea. Lanbide sanitarioak burutzea.
Osasun Sistema Nazionaleko kohesio eta kalitatearen xedapen orokorrak.
Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren Legea: arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainketak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Programa-kontratua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren eraketa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda. Erakunde Zentrala: eraketa. Zerbitzu-erakundeak: legezko aitorpena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.
Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio kliniko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomia errespetatzea. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.
Kronikotasunaren erronka Euskadin.
BIBLIOGRAFÍA
Fernández C. Enfermería Fundamental. Masson: Bartzelona; 1995.
Kozier. Enfermería Fundamental. Conceptos. Procesos y prácticas. 7. edizioa. 2 bol. Interamericana. Madril. 2005.
Marriner A. y Raile M. Modelos y teorías en enfermería. 6. ed. Madril: Elsevier Mosby; 2007.
Luis MT., Fernández C. y Navarro M.V. De de teoría a la práctica. El pensamiento de Virginia Henderson en el siglo XXI. Bartzelona: Masson; 2005.
Beare/Myers. Enfermería Médico-Quirúrgica. 3. edizioa 2 bol. Mosby. Madril. 2000.
Brunner y Shudarth. Enfermería Médico-Quirúrgica. 10. Edizioa 2 bol. McGraw-Hill Interamericana. México. 2005.
Novel Martí,G.; Lluch Canut, M.ª T.;Miguel López de Vergara, M.ª D. Enfermería psicosocial y Salud Mental. Barcelona: Ed. Masson; 2005.
Rigol, A.; Ugalde, M. Enfermería de salud mental y psiquiátrica, 2001 Edicion: 2.ª.
Flórez, J. Farmacología humana. Editorial Elsevier-Masson. 5.ª ed. 2008.
Castells Molina S, Hernández Pérez M. Farmacología en Enfermería. Editorial Elsevier. 2.ª ed. 2007.
Chaure López I., Inarejos García M., Enfermería Pediátrica, Elsevier Masson, Barcelona 2007 (Ed. revisada).
Diaz Gómez, M. Atención integral de enfermería en el niño y adolescente. Síntesis. Madrid 1994.
Rochon A. Educación para la salud. Barcelona: Masson, 1992.
Piedrola. Medicina preventiva y Salud Pública. 10.ª edición. Masson-Salvat. Barcelona 2001.
Caja López Carmen. Enfermería Comunitaria III. Atención Primaria. Masson. Barcelona. 2003.
Martín Salinas C. Y cols Nutrición y Dietética. DAE; 2000.
Guyton A, Hall J. Tratado de fisiología médica. 11.ª ed. Barcelona: McGraw Hill Interamericana; 2006.
Manual de procedimientos de enfermería.
Astudillo, W. Y col. Cuidados del Enfermo en Fase Terminal y Atención a su Familia. Eunsa. Pamplona. 1995.
Infekzio Nosokomiala kontrolatzeko arauen eskuliburua. I. eranskina. 1. INOZ batzordea Osakidetza. 1997.
Práctica clínica basada en la evidencia en enfermería y cuidados de la salud. Madrid MacGraw Hill Interamericana; 2008.
Código Deontológico de la Enfermería. Consejo General de Enfermería.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko gaixo eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta (175/1989 Dekretua).
41/2002 Legea, azaroaren 14koa, informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen oinarrizko legea.
29/2006 Legea, uztailaren 26koa, medikamentu eta produktu sanitarioen garantiei eta erabilera arrazionalari buruzkoa.
Abenduaren 30eko 28/2009 Legea, medikamentu eta produktu sanitarioen garantiei eta erabilera arrazionalari buruzko uztailaren 26ko 29/2006 Legea aldatzen duena.
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFÍA
44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.(4-11 artikuluak).
16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa (1-29 artikuluak).
55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena (1, 2, 3, 4, 17, 18, 19, 42-61, 76 eta 77 artikuluak).
8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (1-11 eta 19-23 artikuluak).
255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena (1, 3, 6, 9 eta 13 artikuluak).
175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena (1, 2, 3, 4 artikuluak).
41/2002 Legea, azaroaren 14koa, informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen oinarrizko legea (1-23 artikuluak).
Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia.
Ataria: http://cronicidad.blog.euskadi.net.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 1094/2014 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean txanda irekian sartutako Erizainen kategoriako esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa. Dest
- Ikus: 1093/2014 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean barne-sustapen txandan sartutako Erizainen kategoriako esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gi
- Ikus: 770/2016 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena; horren bidez argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian bete egin behar dela 220/2015 Epaia, 2015eko azaroaren 4an Vitoria-Gasteizko Administrazi


