Euskadi.eus
  • 1764 /2011 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira erizaintzako laguntzaileen kategorian (erizaintzako laguntzaileen, Osasun Mentaleko erizaintzako laguntzaileen eta Osasun Mentaleko monitoreen lanpostu funtzionalak) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun teknikari laguntzaileen lanbide taldekoa da eta desti - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1764 /2011 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira erizaintzako laguntzaileen kategorian (erizaintzako laguntzaileen, Osasun Mentaleko erizaintzako laguntzaileen eta Osasun Mentaleko monitoreen lanpostu funtzionalak) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun teknikari laguntzaileen lanbide taldekoa da eta desti

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5801
  • Xedapen-zk.: 1764
  • Xedapen-data: 2011/11/16
  • Argitaratze-data: 2011/12/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, ebazpena hartu dut, honako lege-xedapen hauekin bat etorriz: Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak. Hori dela eta, honako hau

Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena. Erizaintzako laguntzaileen kategorian (erizaintzako laguntzaileen, Osasun Mentaleko erizaintzako laguntzaileen eta Osasun Mentaleko monitoreen lanpostu funtzionalak) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea oinarriok I. eranskinean agertzen direnak. Aipatu kategoria osasun teknikari laguntzaileen lanbide-taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira.

Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena. Merituen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena. Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago lege eta dekretu hauetan: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, azaroaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

  1. Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak:

  1. Deialdi honen xede izango dira erizaintzako laguntzaileen kategoriako (erizaintzako laguntzaileen, Osasun Mentaleko erizaintzako laguntzaileen eta Osasun Mentaleko monitoreen lanpostu funtzionalak) destinoak. II. eranskinean agertzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundetakoak izango dira. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira 2011rako deitzen den lekualdatze-lehiaketa erabaki ahala.

  2. Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.

  1. Izangaiek bete beharreko baldintzak:

    Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

    1. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako erizaintzako zainketa laguntzaileen teknikari titulazioa edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez

    2. Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

    3. Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

      C2 taldea (antzinako D taldea): 15 euro.

  2. Oposizio lehiaketaren nondik norakoa:

  1. Oposizioaldia.

    Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira, gai zerrenda orokorra eta gai zerrenda komuna dagozkio.

    Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

  2. Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

    Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako erizaintzako zainketa laguntzaileen teknikari titulazioaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

  3. Lehiaketaldia.

    Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, 350 destino deitzen dira.

Deitutako destino-kopurua alda liteke, 2011n deituko den lekualdaketa-lehiaketaren ondorioz.

  1. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzu erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

  1. Lan-esperientzia (gehienez, 55 puntu):

    Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

    Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

  1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako osasun zerbitzuetako edo herri administrazioetako edozein erakundetan erizaintzako laguntzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europako Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzuak barne: 0,20 puntu.

    Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:

    1. E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.

    2. D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,11 puntu hilabete bakoitzeko.

    3. Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

      1. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 25 puntu):

        Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza balioztatuko da:

        1. Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 6 puntu):

          Erizaintzako Zainketa laguntzaileen teknikari ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza).

          Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

          Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

    4. Etengabeko prestakuntza (gehienez, 20 puntu):

      Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

      (Ikus .PDF)

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko, ikastaroko gehienez 20 kreditu onartuko direlarik.

      Ikastaroaren gutxieneko ordu-kopurua edo kredituen baliokidetza ordutan adierazten ez duten ziurtagirietan edo bai ordu-kopurua bai prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen dutenetan, epaimahaiak, aurkeztutako ziurtagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

      Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

    5. Irakaslanak (gehienez, 6 puntu):

      Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.

    6. Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 10 puntu):

      Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

      Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

      Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

      Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

      Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

      Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

      1. Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

        1. Euskara.

          2HE: 18 puntu.

          1HE: 9 puntu.

  1. Teknikari laguntzaileen Lanbide Taldeko Erizaintzako Laguntzailearen gai-zerrenda orokorra:

    1. Osasun-sistemaren egitura, antolakuntza, asistentzia-mailak eta prestazio-motak, Departamentuak. Dokumentu klinikoak eta ez-klinikoak eta dokumentu horien tramitazioa, arauak eta protokoloak. Historia Klinikoa.

    2. Osasun Publikoa. Osasun Komunitarioa. Osasun-taldeak.

    3. Eboluzio historikoa. Erizaintzako atentzio-metodoak eta prozedurak. Erizaintzako Atentzio Prozesua (EAP). Erizaintzako laguntzailearen eginkizunak.

    4. Pazientearen eskubideak eta betebeharrak. Sekretu profesionala.

    5. Biltegi bateko izakinak gorde eta kontrolatzea, produktuak edo materialak kontserbatu eta mantentzeko araudia.

    6. Larruazalaren printzipio anatomofisiologikoak. Pazientearen higienea. Kontzeptua. Erabateko higienea eta higiene partziala, pazienteak sailkatzeko irizpideen arabera eta euren egoeraren arabera.

      Larruazaleko eta mukosetako zainketa. Ahoko, begietako, genitaletako eta buruko higienea. Oheratutako pazientearen higienea. Pazientearen mobilizazioa.

      Iraizkinak jasotzea txatak eta botila erabiliz.

      Presiozko ultzerak. Etiologia. Kontzeptua. Horien agerpena errazten duten faktoreak. Arrisku-eremuak. Prebentzio-neurriak. Jarrera-aldaketak eta larruazalaren zainketak.

    7. Euskarri eta mugimendu-printzipio anatomofisiologikoak. Mobilizazioa eta ibiltzea. Jarrera-higienea. Pazientearen jarrerak ohean. Trasladoak eta mobilizazioak. Ibiltzeko laguntza. Jarrera anatomikoak. Istripu-arriskuak prebenitzeko neurriak pazientearentzat.

    8. Aparatu kardiobaskularraren eta arnas-aparatuaren printzipio anatomofisiologikoak. Bizi-konstanteen ezaugarri fisiologikoak eta balantze hidrikoa. Kontzeptu orokorrak eta balio normalak.

    9. Medikazioa ematea. Farmakologia orokorraren printzipioak. Farmakoak emateko bide ohikoenen ezaugarri anatomofisiologikoak.

    10. Bihotz-hodietako eta arnasteko aparatuaren printzipio anatomofisiologikoak. Aerosolterapia eta oxigenoterapia emateko metodoak.

      Bihotz eta arnasketa trastornoak dituen pazientearen zainketan kolaboratzea.

    11. Digestio-aparatuaren printzipio anatomofisiologikoak. Kontzeptu orokorrak, elikagaiak, nutrizio-ezaugarrien araberako sailkapena, dieta normalak eta terapeutikoak. Aho-elikadura eta elikadura enterala.

      Zunda nasograstriko bidez elikatzea. Erizaintzako zainketak. Hesteak libratzea, gorozkien ezaugarriak. Lagin-bilketa. Ondesteko zundaketa, enemak, motak eta prozedurak. Ostomia.

      Trastorno gastrointestinalak dituen pazientearen zainketetan kolaboratzea.

      Nutrizio parenterala. Oinarrizko printzipioak.

    12. Gernu-aparatuaren printzipio anatomofisiologikoak. Gernu-kanporaketa. Kontzeptu orokorrak. Diuresia. Gernuaren ezaugarriak. Lagin-bilketa. Prozedurak. Zundaketak. Zainketetan kolaboratzea.

    13. Post morten zainketak. Helburua eta gorpua prestatzea.

    14. Lehen laguntza. Lehen laguntzari aplikatutako printzipio anatomofisiologikoak. Larrialdi eta lehentasun-irizpideak. Traumatismoak. Bihotz eta birikak bizkortzeko teknikak, asfixiak, bihotz-arnas gelditzea.

    15. Giza beharren oinarrizko zainketak bizi-zikloko etapa ezberdinetan.

      Erizaintzako zainketak unitate espezifikoetan. Pediatria, Geriatria, Ginekologia, Neurologia, Kirurgia.

    16. Garbitasuna, material sanitarioaren desinfekzioa eta esterilizazioa. Kontzeptuak. Oinarrizko printzipioak. desinfekzio-metodoak. Esterilizazio-metodoak. Esterilizaziorako materiala prestatzea.

    17. Infekzioa. Kontzeptu orokorrak. Infekzio-iturriak. Isolamendua: kontzeptua. Motak. Infekzioen prebentzioa. Eskuak garbitzea. Neurri estandarrak. Aire-transmisiozko neurriak, tanta eta kontaktuzko neurriak. Infekzio nosokomiala.

    18. Laginak manipulatzea. Hondakin sanitarioak kanporatzea. Laginak bildu eta garraiatzea jatorri biologikoaren arabera.

    19. Psikologia orokorraren eta ebolutiboaren oinarriak. Baldintza bereziko pazienteetan portaera-disfuntzioak eragin ditzaketen egoera psikologikoak. Garapen ebolutiboa eta afektiboa. Pertsonalitatearen garapenari buruzko teoria psikologikoak.

    20. Komunikazioa / gizartiatzea. Kontzeptua. Komunikazio-prozesua eta komunikazio eta harreman-estiloak. Faktoreak eta oztopoak osasun komunikazioan.

    21. Osasuna eta gaixotasuna, ingurune fisikoaren, sozialaren eta kulturalaren eragina, gaixotzeak eragiten dituen ondorio orokorrak.

    22. Erizaintzako laguntzaile profesional sanitarioa. Diziplina aniztasuna. Erizaintzako laguntzailearen eginkizunak. Gaitasunak eta jarrerak.

    23. Egoera berezietan dauden pazienteen egoera psikologikoak. Gizakiaren mina eta sufrimendua, gaixotasuna bizitzea. Pazientea bere gaixotasunaren subjektu. Gaixotasunaren eta sufrimenduaren aurkako erreakzioak.

    24. Osasun heziketa. Osasuna sustatzea. Gaixotasuna prebenitzea eta osasunerako heztea. Programa terapeutikoak.

    25. Trastorno psikikoak dituen pazientea artatzea. Osasun Mentala. Trastorno mentalak. Trastorno mentalen sailkapena. Trastorno mentalak dituzten pazienteen ospitalizazioa eta erizaintzako laguntzailearekiko harremana.

  2. Gai-zerrenda komuna:

    1. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: xedapen orokorrak. Osasun babeserako eskubidearen esparru subjektiboa eta eduki materiala Euskadiko autonomi Elkartean. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua, printzipio talutzaileak, eta herritarren eskubideak eta betebeharrak.

    2. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda. Erakunde Zentrala: eraketa.

    3. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

    4. Kronikotasunaren erronka Euskadin: proiektu estrategikoak.

      BIBLIOGRAFÍA

    1. Técnicas básicas de enfermería. Evangelina Pérez De La Plaza y Ana M.ª Fernández Espinosa. Editorial Mc Graw Hill. (Ciclo formativo grado medio).

    2. Higiene del medio hospitalario y limpieza del material. Angeles Lopez San Miguel, Dolores Fernandez Villacañas Martín. Editorial Mac Millan profesional (Ciclo formativo grado medio).

    3. Promoción de Salud y Apoyo Psicológico al paciente. F. Ballano y A Esteban. Editorial Editex (Ciclo formativo grado medio).

    4. Operaciones Administrativas y Documentación Sanitaria. Maria luisa García Gómez, M.ª Jose Simón Saiz. Emilio Landete López. Editorial Mc Graw Hill. (Ciclo formativo grado medio).

    5. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko gaixo eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta (175/1989 Dekretua).

    6. Informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 Legea.

    7. Infekzio nosokomiala kontrolatzeko arauen eskuliburua. I. eranskina. Anexo1. INOZ batzordea Osakidetza. 1997.

      GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFÍA

    1. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (4., 5., 6., 10. eta 11. artikuluak).

    2. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena (1., 3. eta 6. artikuluak).

    3. 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena (1., 2., 3. eta 4. artikuluak).

    4. Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia.

      Ataria: http://cronicidad.blog.euskadi.net