- 1765/2011 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Administrari Laguntzailearen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria Administrazioko Teknikari Laguntzaileen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1765/2011 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Administrari Laguntzailearen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria Administrazioko Teknikari Laguntzaileen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 5802
- Xedapen-zk.: 1765
- Xedapen-data: 2011/11/16
- Argitaratze-data: 2011/12/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin, honako hau
Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.
Bigarrena. Administrari Laguntzailearen kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatu kategoria Administrazioko Teknikari Laguntzaileen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira.
Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena. Merituen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena. Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 16a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak:
Deialdi honen xede izango dira Administrari Laguntzailearen kategoriako destinoak. II. eranskinean agertzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundetakoak izango dira. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira 2011rako deitzen den lekualdatze-lehiaketa erabaki ahala.
Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.
Izangaiek bete beharreko baldintzak:
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Administrazio Kudeaketako Teknikari titulazioa edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Era berean, kategoria honetan parte hartu behar duten izangaiek ondorengo moduluei dagokien informatikako ezagutzak dituztela egiaztatzeko moduan egon beharko dute: Microsoft Word XP Aurreratua eta Oinarrizko Microsoft Excel XP. Ezagutza horiek Euskadi Informazio Gizartean Planak eskura jartzen dituen ondorengo moduluak lortuz ziurtatu beharko dira, KZgune zentro publikoetan.
Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:
C2 taldea (antzinako D taldea): 15 euro.
Oposizio lehiaketaren nondik norakoa:
Oposizioaldia.
Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Administrazio Kudeaketako teknikari titulazioaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, deitzen dira 225 destino. Deitutako destino-kopurua alda liteke, 2011n deituko den lekualdaketa-lehiaketaren ondorioz.
oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzu erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
Lan-esperientzia (gehienez, 55 puntu).
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako osasun zerbitzuetako edo herri administraziotako edozein erakundetan administrari laguntzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzuak barne, 0,20 puntu.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:
E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.
D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,11 puntu hilabete bakoitzeko.
Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 25 puntu):
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza balioztatuko da:
Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 6 puntu):
Administrazio Kudeaketako Teknikarien ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako irakasgai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza):
Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.
Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.
Etengabeko prestakuntza (gehienez, 20 puntu):
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
(Ikus .PDF)
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko, ikastaroko gehienez 20 kreditu onartuko direlarik.
Ikastaroaren gutxieneko ordu-kopurua edo kredituen baliokidetza ordutan adierazten ez duten ziurtagirietan edo bai ordu-kopurua bai prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen dutenetan, epaimahaiak, aurkeztutako ziurtagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaro espezifikotzat, besteak beste, honako hauek hartuko dira:
SAP-Giza Baliabideak.
SAP-Kudeaketa Ekonomikoa.
SDH Kudeaketa.
Osabideren agenda.
Erabiltzailearekiko arreta Osasun Publikoan.
Erabiltzailearekiko telefono-arreta.
Plantilla, nominak, aurrekontuak eta kontratazioa
Artxiboa eta dokumentazioa.
Historia klinikoak artxibatzea.
Administrazio-lana antolatzea.
Idazkera administratiboa.
Elkarlana.
SAP-GGBB Kudeatzeko Sistema Integratua: Informazioa ustiatzea.
Irakaslanak (gehienez 6 puntu):
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 10 puntu):
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Txosten bakoitzeko: 2 puntu
Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu
Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Euskara.
2HE: 18 puntu
1HE: 9 puntu
Administrazioko Teknikari Laguntzaileen Lanbide Taldeko administrari laguntzailearen kategoriako gai zerrenda orokorra:
Euskadiko Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta Lehendakaria.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea: Xedea. Aplikazio-eremua eta printzipio orokorrak. Printzipio orokorrak eta eskumena. Kide anitzeko organoak: printzipio orokorrak eta eskumena: sortzea, eskumena, eskuordetzan ematea, goragokoak eskumenak bereganatzea, kudeatzeko gomendioa, izenpea eskuordetzan ematea, ordezkotza, koordinazioa, eskumenari buruzko erabakiak jakinaraztea, zerbitzuko jarraibide eta aginduak. Kide anitzeko organoak: araubidea, organo burua, kideak, idazkaria, deiak eta bilkurak, aktak. Abstentzioa eta errekusatzea.
Interesdunak: jarduteko gaitasuna. Kontzeptua. Ordezkaritza. Interesdun-aniztasuna eta interesdunak identifikatzea. Herritarren eskubideak. Prozeduretako hizkuntza. Erregistroak eta artxiboak.
Administrazio-egintza (I). Epe-mugak eta epeak: bete beharra. Zenbaketa. Luzapena. Presako tramitazioa.
Administrazio-egintza (II). Administrazio-egintzen betekizunak: egitea eta edukia, arrazoitzea, forma. Egintzen eraginkortasuna: bete beharra, ondorioak, jakinarazpena, nola jakinarazi eta argitalpena.
Administrazio-errekurtsoak: printzipio orokorrak: xedea eta motak, berrikusteko errekurtso berezia, administrazio-bidearen amaiera. Errekurtsoa jartzea. Gora jotzeko errekurtsoa: xedea, epeak. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa. Egintza zibil eta laboraletara jo aurretiko erreklamazioak.
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, datu pertsonalak babesteari buruzkoa: xedapen orokorrak. Datuak babesteko printzipioak.
Otsailaren 25eko 2/2004 Legea, Jabetza Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiena eta Datuen Babeserako Euskal Agentzia sortzen duena: Xedapen orokorrak (I. Titulua).
Otsailaren 18ko 2005/18 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako dena: Atariko titulua: xedea, aplikazio-eremua eta printzipio orokorrak. Autonomia Erkidego-, foru- eta toki-administrazioen eskumena eta eginkizunak.
Apirilaren 12ko 7/2007 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuarena: I. Titulua: xedea eta aplikazio-eremua. II. Titulua: Administrazio Publikoetan lan egiten duten pertsonal-motak. Zuzendaritza-kideak.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: Xedapen orokorrak. Euskadiko Sistema Sanitarioa: Antolaketa eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Aplikazio-eremua. Pertsonalaren egitura eta antolaketa. Enpleguko erlazio estatutarioa. Sailkapena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak: Definizioa. Egoitza. Helburuak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Araubide juridikoa. Zuzendaritza antolamendua. Zerbitzu-erakundeak. Osasun-zerbitzuetako erakundeen zerrenda, izenak, lurralde-eremua.
Paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak: Eskubide orokorrak. Emakumearen eskubide espezifikoak. Pazienteen betebeharrak. Pazientea eta Erabiltzailea Artatzeko Zerbitzua. Eginkizunak. Erreklamazioak, kexak edo iradokizunak bideratzea. Haurren eta nerabeen eskubide espezifikoak.
Osasun Txartel Indibiduala: Funtsezko ezaugarriak. Hedadura eta edukia.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa: Xedea, pertsonal-eremua. Eskubide sozialak. Lanaldia: urteko ohiko lanaldia, eguneroko lanaldia eta atsedenaldiak, asteko atsedenaldia, atsedenaldi alternatiboak, atsedenaldien izaera, lan-egutegia, lan-karteldegiak, soberako lanorduen konpentsazioa. Oporrak. Lizentziak eta baimenak. Pertsonalaren egoerak. Ordainketen erregimena..
Euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko dena: Xedea, aplikazio-eremua. Euskaren erabilera.
Estatutu Markoa: xedea eta eremua. Pertsonal estatutarioaren izaera lortu eta galtzea. Plazak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. Barne-mugikortasuna. Ordainketak. Diziplina-erregimena.
Bigarren iritzi medikoaren eskubidea arautzea Euskadiko Sistema Sanitarioan: xedea, eremua, titularrak, bigarren iritzi medikoa, prozedura, pazienteari zor zaion komunikazioa eta informazioa. Atentzio Sanitarioa.
Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legea: xedea, aplikazio-eremua eta definizioa. Segurtasuna eta osasuna lanean babesteko arriskuen prebentzio-politika.
Laneko Arriskuen Prebentzioa bezeroaren eremuan. Osakidetzako Prebentzio Zerbitzua. Lan-arriskuaren definizioa, lan-taldea, gaixotasun profesionala, babes indibidualeko ekipamendua, arrisku psikosozialak. Ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako lan-arriskuak. Lan-istripua/intzidentea: definizioak, langilearen eta hurbileko arduradunaren jokaerak, eraso bati aurre egiteko jokaerak.
Erabateko kalitatea: kudeaketa-printzipioak eta ereduak. ISO ziurtagiriak. Barneko eta kanpoko bezeroa asetzea.
Kronikotasunaren erronka Euskadin: proiektu estrategikoak
BIBLIOGRAFÍA
gaia. Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, Euskal Herriko Autonomia Estatuarena (1,2, 3,4, 5, 6, 7, 8, 9, 25, 26, 27, 28, 29, 30 31, 32 eta 33 artikuluak).
gaia. Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea: Aurreko titulua (1, 2. eta 3. artikulua) II. Titulua (11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24 25, 26 27 28 eta 29 artikuluak).
gaia. Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea: III. Titulua (30, 31, 32, 33 eta 34 artikuluak) eta IV. Titulua (35, 36, 37 eta 38 artikuluak).
gaia. Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea: 47, 48 eta 49 artikuluak).
gaia. Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea: 53, 54, 55, 56, 57, 58, 59, 60 artikuluak).
gaia. Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea: 107, 108,109, 110, 114, 115, 116, 117, 122, 123, 124, 125 eta 126 artikuluak).
gaia. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babestekoa: I. Titulua (1, 2 eta 3 artikuluak). II. Titulua (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 artikuluak).
gaia. Otsailaren 25eko 2/2004 Legea, Jabetza Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiena eta Datuen Babeserako Euskal Agentzia sortzen duena: I. Titulua (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 artikuluak).
gaia. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea, otsailaren 18koa: xedea, aplikazio-eremua eta printzipio orokorrak (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 8 artikuluak).
gaia. Apirilaren 12ko 7/2007 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuarena: I. Titulua (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 artikuluak). II. Titulua (8, 9,10, 11, 12 eta 13 artikuluak).
gaia. Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena: Xedapen orokorrak. Euskadiko Sistema Sanitarioa: I. Titulua (1, 2, 3 eta 4 artikuluak). II. Titulua (lehen kapitulua: 5, 6, 7, 8 eta 9 artikuluak; bigarren kapitulua: 10 eta 11 artikuluak). III. Titulua (hirugarren kapitulua: 25, 26 eta 27 artikuluak, eta 28. artikuluko lehen, bigarren eta hirugarren arauak).
gaia. Azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 13, 14, 15 eta 16 artikuluak. Osasun-zerbitzuetako erakundeen zerrenda: izendapen horiek aldatzen dituzten zenbait erabaki, azkena 2011ko urriaren 3koa delarik.
gaia. Urriaren 4ko 252/1988 Dekretua, Osasun Txartel Indibiduala ezarri, fakultatiboen adskripzioa arautu, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan pediatria atentziorako adin-muga ezartzen duena: 1, 2, 3 eta 4 artikuluak; eta 1988ko azaroaren 14ko Agindua, Osakidetzako Lehen Mailako Atentzioko zerbitzuetan pediatria-asistentzia mugatzen duen adina luzatzeko data noiz sartuko den indarrean ezartzen duena: 1 eta 2 artikuluak.
gaia. Uztailaren 18ko 175/1989 Dekretua, Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren Karta onartzen duena:1, 3, 4, 7, 8 eta 9. artikuluak. Otsailaren 18ko 3/2005 Legea, Haurtzaroa eta Nerabezaroa Artatu eta babesteari buruzkoa: 20. artikulua.
gaia. Osakidetzan lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa: 1 eta 2 artikuluak. II., III., IV., V. eta IX. Tituluak.
gaia. Martxoaren 18ko 67/2003 Dekretua, euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko dena: 1, 2 eta 3 artikuluak eta I. Kapitulua.
gaia. Abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoari buruzkoa: I. Kapitulua: 1 eta 2 artikuluak. V. Kapitulua: 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27 eta 28 artikuluak. VI. Kapitulua: 29, 30, 31, 32, 33, 34 eta 35 artikuluak. VII. Kapitulua: 36, 37, 38 eta 39 artikuluak. IX. Kapitulua: 41, 42, 43, 44 eta 45 artikuluak. XII. Kapitulua: 70, 71, 72, 73, 74 eta 75 artikuluak.
gaia. Irailaren 18ko 149/2007 Dekretua, Euskadiko Osasun Sisteman bigarren iritzi medikoa eskatzeko eskubideaz baliatzea arautzen duena: 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 artikuluak.
gaia. Azaroaren 8ko 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioarena: I. Kapitulua: 1, 2, 3 eta 4 artikuluak. II. Kapitulua: 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13 eta 14 artikuluak.
gaia. Informazio-eskuliburua: Osakidetzako langileentzako arrisku orokorrak. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazio-eskuliburua lehen mailako atentzioan. Informazio-eskuliburua: ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako lan-arriskuak. Osakidetzako prebentzioaren karpeta gorria.
gaia. Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia: proiektu estrategikoak.
Ataria: http://cronicidad.blog.euskadi.net
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 929/2014 EBAZPENA, irailaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean barne-sustapen txandan sartutako Administrari Laguntzailearen kategoriako esleipendunen izendapena, pertsonal esta
- Ikus: 1932/2015 EBAZPENA, urriaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean Administrari Laguntzailearen kategorian sartutako esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa. Des
- Ikus: 930/2014 EBAZPENA, irailaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean txanda irekian sartutako Administrari Laguntzailearen kategoriako esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario


