- 1766 /2011 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira administrarien kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria administrazioko teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1766 /2011 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira administrarien kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria administrazioko teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 5803
- Xedapen-zk.: 1766
- Xedapen-data: 2011/11/16
- Argitaratze-data: 2011/12/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin, honako hau
Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.
Bigarrena. Administrarien kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak daudenak. Aipatu kategoria Administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira.
Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena. Merituen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena. Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.
Vitoria-Gasteiz, azaroaren 16a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIáN PéREZ GIL.
Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak:
Deialdi honen xede izango dira administrarien kategoriako destinoak. II. eranskinean agertzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundetakoak izango dira. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira 2011rako deitzen den lekualdatze-lehiaketa erabaki ahala.
Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.
Izangaiek bete beharreko baldintzak:
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Administrazioa eta Finantzako Goi Mailako Teknikaria, Idazkaritzako Goi Mailako Teknikaria edo baliokidea den goi mailako titulazioa izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Era berean, kategoria honetan parte hartuko duten izangaiek ondorengo moduluetako informatikako ezagutzak dituztela egiaztu beharko dute: Microsoft Word XP Aurreratua, Microsoft PowerPoint XP, Microsoft Excel XP Aurreratua eta Microsoft Access XP Aurreratua. Ezagutza horiek Euskadi Informazio Gizartean Planak eskura jartzen dituen ondorengo moduluak lortuz ziurtatu beharko dira, KZgune zentro publikoetan.
Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:
C2 taldea (antzinako D taldea): 15 euro.
Oposizio lehiaketaren nondik norakoa:
Oposizioaldia.
Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Administrazioa eta Finantzako Goi Mailako Teknikaria, Idazkaritzako Goi Mailako Teknikaria edo baliokidea den goi mailako titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, deitzen dira 30 destino.
Deitutako destino-kopurua alda liteke, 2011n deituko den lekualdaketa-lehiaketaren ondorioz.
oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzu erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
Lan-esperientzia (gehienez, 55 puntu):
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako osasun zerbitzuetako edo herri administrazioetako edozein erakundetan administrari gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europako Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzuak barne: 0,30 puntu.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:
E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.
Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 25 puntu):
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza balioztatuko da:
Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 6 puntu):
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Administrazioa eta Finantzako Goi Mailako Teknikaria, Idazkaritzako Goi Mailako Teknikaria edo baliokidea den goi mailako titulazioko ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako irakasgai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza):
Ohorezko matrikula bakoitzeko: 06 puntu.
Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.
Etengabeko prestakuntza (gehienez, 20 puntu):
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
(Ikus .PDF)
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko, ikastaroko gehienez 20 kreditu onartuko direlarik.
Ikastaroaren gutxieneko ordu-kopurua edo kredituen baliokidetza ordutan adierazten ez duten ziurtagirietan edo bai ordu-kopurua bai prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen dutenetan, epaimahaiak, aurkeztutako ziurtagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaro espezifikotzat, besteak beste, honako hauek hartuko dira:
Kontratazioa, nominak eta Gizarte Segurantza.
Administrazio Kudeaketako Teknikak.
SAP-Giza Baliabideak.
SAP-Kudeaketa Ekonomikoa.
SDH Kudeaketa.
Osabideren agenda.
Erabiltzailearekiko arreta Osasun Publikoan.
Erabiltzailearekiko telefono-arreta.
Plantilla, nominak, aurrekontuak eta kontratazioa.
Artxiboa eta dokumentazioa.
Historia klinikoak artxibatzea.
Administrazio-lana antolatzea.
SAP-Giza Baliabideen Kontabilitate Finantzarioa.
Idazkera administratiboa.
Oinarrizko kontabilitatea.
Elkarlana.
SAP-GGBB Kudeatzeko Sistema Integratua: Informazioa ustiatzea.
Irakaslanak (gehienez 6 puntu):
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 10 puntu):
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Txosten bakoitzeko: 2 puntu.
Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.
Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Euskara.
2HE: 18 puntu.
1HE: 9 puntu.
Administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide taldeko administrarien kategoriako merezimenduen gai zerrenda orokorra:
Euskadiko Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta Lehendakaria. Lurralde Historikoetako Instituzioak.
Administrazio Zuzenbidearen iturriak: Legea. Kontzeptua eta motak. Lege indarreko arau-xedapenak: Lege Dekretuak eta Legegintzako Dekretuak.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea: Xedea. Aplikazio-eremua eta printzipio orokorrak. Arlokako batzarrak eta beste lankidetza-organoak. Elkarri laguntzeko hitzarmenak. Elkarrekin egiteko planak eta programak.
Printzipio orokorrak eta eskumena: Administrazioko organoak sortzea. Eskumena. Eskumena eskuordetzan ematea. Goragokoak eskumena bereganatzea. Kudeatzeko gomendioa. Izenpea eskuordetzan ematea. Ordezkotza. Kide anitzeko organoak: araubidea, presidentea, kideak, idazkaria, deialdia eta bilkurak, aktak. Abstentzioa eta errekusatzea.
Interesdunak: jarduteko gaitasuna. Kontzeptua. Ordezkaritza. Interesdun-aniztasuna eta interesdunak identifikatzea. Herritarren eskubideak. Prozeduretako hizkuntza. Erregistro eta artxiboetara jotzeko eskubidea. Erregistroak. Erantzun beharra.
Epe-mugak eta epeak: bete beharra. Zenbaketa. Luzapena. Presako tramitazioa.
Administrazio-egintzen betekizunak: egitea eta edukia, arrazoitzea, forma. Egintzen eraginkortasuna: bete beharra, ondorioak, jakinarazpena, nola jakinarazi eta argitalpena.
Administrazio-prozedura. Hasiera. Antolamendua. Instrukzioa. Amaiera.
Administrazio-errekurtsoak: gora jotzeko errekurtsoa. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa. Berrikusteko errekurtso berezia. Lan Auzibidera jo aurreko erreklamazioa.
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa: xedapen orokorrak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak.
Otsailaren 25eko 2/2004 Legea, Jabetza Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiena eta Datuen Babeserako Euskal Agentzia sortzen duena: Xedapen orokorrak.
Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako dena: Atariko titulua: xedea, aplikazio-eremua eta printzipio orokorrak. Autonomia Erkidego, foru eta toki-administrazioen eskumena eta eginkizunak.
Apirilaren 12ko 7/2007 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuarena: I. Titulua: xedea eta aplikazio-eremua. II. titulua: Administrazio Publikoetan lan egiten duten pertsonal-motak. Zuzendaritza-kideak.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: Xedapen orokorrak. Euskadiko Sistema Sanitarioa: antolamendua, herritarren eskubideak eta betebeharrak.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: Eraketa. Araubide juridikoa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: Pertsonalaren araubidea: Aplikazio-eremua. Pertsonalaren egitura ea antolaketa. Zuzendaritza-karguak. Pertsonalaren estatutu juridikoen arau komunak. Enpleguko erlazio estatutarioa. Sailkapena. Lanbide-sustapena eta destinoak betetzea.
Osakidetzaren Estatutu Sozialak: Definizioa. Egoitza. Helburuak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Zuzendaritza antolamendua. Erakunde Zentrala. Zerbitzu-erakundeak. Osasun-zerbitzuetako erakundeen zerrenda, izenak, lurralde-eremua. Kudeaketa-erregimena.
Osasun Txartel Indibiduala: Funtsezko ezaugarriak. Hedadura eta edukia.
Paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak: Eskubide orokorrak. Emakumearen eskubide espezifikoak. Pazienteen betebeharrak. Pazientea eta Erabiltzailea Artatzeko Zerbitzua. Eginkizunak. Erreklamazioak, kexak edo iradokizunak bideratzea. Haurren eta nerabeen eskubide espezifikoak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa. Xedea, pertsonal-eremua. Eskubide sozialak. Lanaldia: urteko ohiko lanaldia, eguneroko lanaldia eta atsedenaldiak, asteko atsedenaldia, atsedenaldi alternatiboak, atsedenaldien izaera, lan-egutegia, lan-karteldegiak, soberako lanorduen konpentsazioa. Oporrak. Lizentziak eta baimenak. Pertsonalaren egoerak. Ordainketen erregimena.
Euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko Plana: Xedea, aplikazio-eremua. Euskararen erabilera.
Estatutu Markoa: arau orokorrak. Pertsonal estatutario finkoaren izaera eskuratzea. Plaza-horniketa, hautaketa eta barne-sustapena. Barne-mugikortasuna. Ordainketak. Diziplina-erregimena. Bateraezintasunak. Ordezkaritza, parte-hartzea eta negoziazio kolektiboa.
Lanpostu funtzionalak: xedea, eremua, definizioa, identifikazioa eta diferentziazio-irizpideak.
Bigarren iritzi medikoaren eskubidea arautzea Euskadiko Sistema Sanitarioan: xedea, eremua, titularrak, bigarren iritzi medikoa, prozedura, pazienteari zor zaion komunikazioa eta informazioa. Atentzio sanitarioa.
Azaroaren 8ko 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioarena: xedea, aplikazio-eremua eta definizioa. Segurtasuna eta laneko osasuna babesteko arriskuen prebentzio-politika.
Laneko Arriskuen Prebentzioa bezeroaren atentzio-eremuan. Osakidetzako Prebentzio Zerbitzua. Lan-arriskuaren definizioa, lan-taldea, gaixotasun profesionala, babes indibidualeko ekipamendua, arrisku psikosozialak. Ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako lan-arriskuak. Lan-istripua/intzidentea: definizioak, langilearen eta hurbileko arduradunaren jokaerak, eraso bati aurre egiteko jokaerak.
Erabateko kalitatea: printzipioak eta kudeaketa-ereduak. ISO ziurtagiria. Barneko eta kanpoko bezeroaren asebetetzea.
Kronikotasunaren erronka Euskadin: proiektu estrategikoak.
BIBLIOGRAFÍA
Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, Euskadiko Autonomia Estatutua onartzen duena.
Azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkideari buruzkoa (BOE 285 zb., 1992ko azaroaren 27koa, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua, BOE 12. zb., 1999ko urtarrilaren 14koa).
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa.
Otsailaren 25eko 2/2004 Legea, Jabetza Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiena eta Datuen Babeserako Euskal Agentzia sortzen duena.
Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako dena.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
Azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena.
Urriaren 4ko 252/1988 Dekretua, Osasun Txartel Indibiduala ezarri, fakultatiboen adskripzioa arautu, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan pediatria atentziorako adin-muga ezartzen duena.
1988ko azaroaren 14ko Agindua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Atentzioko zerbitzuetan pediatriako asistentzia mugatzen duen adina luzatzeko data noiz sartuko den indarrean ezartzen duena.
Uztailaren 18ko 175/1989 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena.
Otsailaren 18ko 3/2005 Legea, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babestekoa dena.
Abenduaren 18ko 235/2007 Dekretua, 2007., 2008. eta 2009. urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duena.
Martxoaren 18ko 67/2003 Dekretua, euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko dena (EHAA, 64. zb., 2003ko martxoaren 31koa).
Abenduaren 16ko 55/2003 Legea, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena.
Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena.
Irailaren 18ko 149/2007 Dekretua, Euskadiko Osasun Sisteman bigarren iritzi medikoa eskatzeko eskubideaz baliatzea arautzen duena.
Azaroaren 8ko 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.
Informazio-eskuliburua: Osakidetzako langileentzako arrisku orokorrak. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazio-eskuliburua lehen mailako atentzioan. Informazio-eskuliburua: ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako lan-arriskuak. Osakidetzako prebentzioaren karpeta gorria.
Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia: proiektu estrategikoak.
Ataria: http://cronicidad.blog.euskadi.net.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 926/2014 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean txanda irekian sartutako Administrarien kategoriako esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa.
- Ikus: 925/2014 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean barne-sustapen txandan sartutako Administrarien kategoriako esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario fink
- Ikus: 1313/2015 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean Administrarien kategorian sartutako esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa. Destino horiek O


