Euskadi.eus
  • 1767/2011 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez, zelarien kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzen dira. Aipatu kategoria mendeko langileen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1767/2011 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez, zelarien kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzen dira. Aipatu kategoria mendeko langileen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5804
  • Xedapen-zk.: 1767
  • Xedapen-data: 2011/11/16
  • Argitaratze-data: 2011/12/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin, honako hau

Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena. Zelarien kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatu kategoria mendeko langileen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira.

Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena. Merituen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena. Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.

Vitoria-Gasteiz, azaroaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

  1. Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.

  1. Deialdi honen xede izango dira zelarien kategoriako destinoak mendeko langileen lanbide taldekoak eta destinoak II. eranskinean agertzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundetakoak izango dira. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira 2011rako deitzen den lekualdatze-lehiaketa erabaki ahala.

  2. Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.

  1. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

    Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

    1. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako egindako ikasketa urteen ziurtagiria (DBH edo baliokidea) izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez.

    2. Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

    3. Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

      E taldea: 10 euro.

  2. Oposizio lehiaketaren nondik norakoa.

  1. Oposizioaldia.

    Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

    Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

  2. Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

    Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako egindako ikasketa urteen ziurtagiriaren (DBH edo baliokidea) fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez.

  3. Lehiaketaldia.

    Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

ZELARIEN kATEGORIAKO DESTINOEN ZERRENDA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, 120 destino deitzen dira.

Deitutako destino-kopurua alda liteke, 2011n deituko den lekualdaketa-lehiaketaren ondorioz.

  1. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzu erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

  1. Lan-esperientzia (gehienez, 80 puntu):

    Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

    Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

  1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundeetan zelari gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzuak barne, 0,30 puntu.

    Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:

    1. E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,22 puntu hilabete bakoitzeko.

    2. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

      1. Euskara.

        2HE: 18 puntu.

        1HE: 9 puntu.

  1. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: Euskadiko osasun-sistemaren eraketa. Printzipio informatzaileak eta antolakuntza eta funtzionamenduaren gaineko printzipio programatikoak. Herritarren eskubide eta betebeharrak.

  2. Estatutu Markoa: Helburua eta eremua. Arauak. Erregimen estatutarioa antolatzeko printzipioak eta irizpideak. Pertsonal estatutarioaren sailkapena.

  3. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak: Definizioa. Helbidea. Xedeak.

  4. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeak: legezko onarpena. Ahalmenak. Osasun-zerbitzuetako erakundeen zerrenda. Osasun erakundeetako zuzendaritza-, kudeaketa- eta partaidetza-organoak.

  5. Paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak: Eskubide orokorrak. Haurraren eskubide espezifikoak. Emakumearen eskubide espezifikoak. Pazienteen betebeharrak.

  6. Osasun Txartel Indibiduala: Funtsezko ezaugarriak. Hedadura eta edukia.

  7. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa. Lanaldia. Atsedenaldia eta oporrak. Lizentziak eta baimenak.

  8. 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko dena.

  9. Osakidetzako zelarien antolamendu-eskuliburua: pazienteen mobilizazioa. Pazienteen mugikortasuna errazteko baliabide mekanikoak. Ohea/ohatila eta gurpil-aulkiaren maneiua. Beste material, ekipamendu edo aparatu batzuk. Terminoen hiztegia.

  10. Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuaren suteak prebenitzeari buruzko Eskuliburu informatiboa: sutearen izaera, nola eragiten den, itzalgailu eragile ohikoenak, suteak prebenitzeko gomendioak, emergentzia-egoerak. Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuaren Eskuliburu informatiboa: Osakidetzako langileentzako arrisku orokorrak: prebentzio-zerbitzua, definizioak, osasun arloko arrisku orokorrak, arrisku ergonomikoak, arrisku psikosozialak. Prebentzioko karpeta gorria: lan-istripuak/intzidenteak, egin beharreko jarduerak: langileak eta hurbileko arduradunak, eraso bati nola aurre egin.

  11. Kronikotasunaren erronka Euskadin: proiektu estrategikoak.

    BIBLIOGRAFIA

  1. Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena: 5., 6., 8., 10. eta 11. artikuluak.

  2. Abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoari buruzkoa: 1., 2., 3. eta 4. artikuluak eta II. kapitulua.

  3. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena: 1., 2. eta 3. artikuluak.

  4. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena: 13. eta 14. artikuluak. Osasun-zerbitzuetako erakundeen zerrenda: izendapen horiek aldatzen dituzten zenbait erabaki, azkena 2011ko urriaren 3koa delarik.

  5. 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena: 1., 2., 3. eta 4. artikuluak.

  6. 252/1988 Dekretua, urriaren 4koa, Osasun Txartel Indibiduala ezartzen duena: 1., 2., 3. eta 4. artikuluak. Bertan fakultatiboen adskripzioa arautzen da, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan pediatria atentziorako adin-muga ezartzen. (EHAA, 188. zk., urriaren 7koa), eta 1988ko azaroaren 14ko Agindua: 1. eta 2. artikuluak (EHAA, 218. zk., 1988ko azaroaren 21ekoa). Bertan ezartzen da Osakidetzako Lehen Mailako Atentzioko zerbitzuetan pediatria-asistentzia mugatzen duen adina luzatzeko data noiz sartuko den indarrean.

  7. Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren III. eta IV. tituluak (EHAA, 250. zk., 2007ko abenduaren 31koa, eta 2008ko ekainaren 16koa, 113. zk.).

  8. 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko dena: 1. eta 2. artikuluak.

  9. Zelarientzako eskuliburua Osakidetzan.

  10. Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuaren suteak prebenitzeari buruzko Eskuliburu informatiboa: sutearen izaera, nola eragiten den, itzalgailu eragile ohikoenak, suteak prebenitzeko gomendioak, emergentzia-egoerak. Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuaren Eskuliburu informatiboa: Osakidetzako langileentzako arrisku orokorrak: prebentzio-zerbitzua, definizioak, osasun arloko arrisku orokorrak, arrisku ergonomikoak, arrisku psikosozialak. Prebentzioko karpeta gorria: lan-istripuak/intzidenteak, egin beharreko jarduerak: langileak eta hurbileko arduradunak, eraso bati nola aurre egin. Hori guztia Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak argitaratu du.

  11. Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia: proiektu estrategikoak.

    Ataria: http://cronicidad.blog.euskadi.net

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.