Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko azaroaren 17koa, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntzaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 17koa, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntzaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5956
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/17
  • Argitaratze-data: 2011/12/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntza 1988ko maiatzaren 18an, 147. zenbakiarekin inskribatu zen Kirol Erakundeen Erregistroan, eta Federazioaren estatutuak berriro erredaktatu dira orain.

Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntzak 2011ko urtarrilaren 30ean egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere estatutuak onartzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz

Lehenengoa. Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntzaren Estatutuen 3. artikuluan aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu hori honela idatzita gelditzen delarik:

Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena. Ebazpen hau eta bere eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena. Administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Kiroletako zuzendariari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 17a.

Kiroletako zuzendaria,

juan francisco MUTILOA ALDAZABAL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik