- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 17koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak ematea ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko azaroaren 17koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak ematea ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: OSALAN; Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 235
- Hurrenkera-zk.: 5978
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/17
- Argitaratze-data: 2011/12/14
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
2011ko urriaren 7an, honako ebazpen hau argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: 2011ko irailaren 27ko Ebazpena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak arautzen dituena. Ebazpen hori zuzendu egin zen, hain justu ere Osalaneko zuzendari nagusiaren urriaren 18ko Ebazpenaz, zeina 2011ko urriaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baitzen.
Proiektuak 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatu behar dira, eta diru-laguntzaren xede diren jarduerak 2011. urtean zehar gauzatu behar dira, eta 2011ko abenduaren 31 baino lehenago egon behar dira bukatuta.
2011ko urriaren 23an amaitu zen eskabideak aurkezteko epea; guztira, 23 eskabide aurkeztu ziren.
Eskabideak Balorazio Batzordeak ebaluatu zituen, eta horretarako, deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpideak eta ponderazioak erabili zituen. Emaitza, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari jakinarazi zitzaion, ebatz zezan.
Laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak arautzen dituen Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2011ko irailaren 27ko Ebazpenaren 14.2 artikuluak dioenez, eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura eta funtzionamenduaren araudia onartu zuen uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuan emandako eskumenekin bat etorriz, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebazpen bidez emango edo ukatuko ditu eskatutako diru-laguntzak.
Horregatik, Balorazio Batzordearen ebaluazioa ikusirik, honako hau
Lehenengoa. Diru-laguntza ematea Ebaluazio Batzordeak ikerketa-proiektutzat hartu eta egin duen ebaluazioan, 1. irizpidean «Proiektuaren kalitate zientifikoa» 10 puntutik gora jaso dituzten ikerketa-proiektuei. Onartutako proiektuak, diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 100eraino lagun daitezke. Onuradunak eta kalkulatutako zenbatekoa ebazpen honen I. eranskinean agertzen dira.
Bigarrena. Laguntza ukatzea 1. irizpidean «Proiektuaren kalitate zientifikoa» gutxieneko 10 puntu lortu ez dituzten eskabideei. Ukatutako eskabideak eta haien zergatia ebazpen honen II. eranskinean daude.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesatuta dauden pertsona eta erakundeei jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalaneko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa txandaz dagokion Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean; bi kasuetan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Barakaldo, 2011ko azaroaren 17a.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
PILAR COLLANTES IBÁÑEZ.
(Ikus .PDF)


