- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 17koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, gaztelaniazko literatura-argitalpenetarako laguntzen berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko azaroaren 17koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, gaztelaniazko literatura-argitalpenetarako laguntzen berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 236
- Hurrenkera-zk.: 6006
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/17
- Argitaratze-data: 2011/12/15
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
2011ko ekainaren 14an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko ekainaren 1eko Agindua, Kulturako sailburuarena, gaztelaniazko literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.
2011ko ekainaren 1eko Aginduaren 12.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, jendeak jakin dezan, emandako diru-laguntzen zerrenda osoa, onuradunak, kopuruak eta laguntzen xedea zehaztuta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Horiek horrela,
Lehenengoa. Kulturako sailburuaren 2011ko ekainaren 1eko Aginduaren babesean, 2011ko gaztelaniazko literatura edizio-planak garatzeko emandako diru-laguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 17a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.
(Ikus .PDF)


