Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko azaroaren 17koa, Justiziako sailburuordearena. Honen bidez ebatzi eta argitaratzen dira Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren 2011ko maiatzaren 6ko Aginduaz deitu ziren diru-laguntzak, Karrera Judizial eta Fiskaleko eta Idazkari Judizialen Kidegoko oposizioak prestatzekoak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 17koa, Justiziako sailburuordearena. Honen bidez ebatzi eta argitaratzen dira Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren 2011ko maiatzaren 6ko Aginduaz deitu ziren diru-laguntzak, Karrera Judizial eta Fiskaleko eta Idazkari Judizialen Kidegoko oposizioak prestatzekoak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 6036
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/17
  • Argitaratze-data: 2011/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Justizia eta Administrazioko sailburuaren 2011ko maiatzaren 6ko Aginduaz (ekainaren 1eko EHAA, 103 zk.), Karrera Judizial eta Fiskaleko eta Idazkari Judizialen Kidegoko oposizioak prestatzeko diru-laguntzak emateko arauak eman ziren. Bestalde, Hautaketa Batzordea azaroaren 16an bildu zen, aginduan izendatutako kideak zituela, eta proposamena egin zuen. Beraz, agindu hartan xedatutakoa betez, eta batzorde horrek proposatuta, hau

Lehenengoa. 1. Karrera Judizial eta Fiskaleko eta Idazkari Judizialen Kidegoko oposizioak prestatzeko diru-laguntzak honako hauei ematea:

(Ikus .PDF)

  1. Deialdi honetako dirulaguntza amaitzen denerako, horri uko egiten zaionerako, baldintzak bete gabe uzten direnerako, bat-batean gertatutako ezintasun baterako edo onuradun izatea galarazten duen beste edozein kasutarako beti ere horiek guztiak laguntza eman ondorengo bi hilabetetan gertatzen badira, ordezko hauek izendatzen dira, hurrenkera honetan:

    (Ikus .PDF)

  2. Honako eskatzaileak baztertzea, epez kanpo egiteagatik, atzera egiteagatik edo deialdiaren aginduak eskatutako baldintzetakoren bat ez betetzeagatik.

    (Ikus .PDF)

    Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan agindutakoarekin bat etorriz.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 17a.

    Justiziako sailburuordea,

    MARÍA VICTORIA CINTO LAPUENTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik