- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena. Honen bidez, Karmele Barturen Ibarzabal andreak jarritako gorako errekurtsoa aintzat hartu izanaren ondorioz, aldatu egiten da zuzendari beraren 2010eko uztailaren 30eko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetara sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10 - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko azaroaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena. Honen bidez, Karmele Barturen Ibarzabal andreak jarritako gorako errekurtsoa aintzat hartu izanaren ondorioz, aldatu egiten da zuzendari beraren 2010eko uztailaren 30eko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetara sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 238
- Hurrenkera-zk.: 6051
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/17
- Argitaratze-data: 2011/12/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Karmele Barturen Ibarzabal andreak gorako errekurtsoa jarri zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2010eko uztailaren 30eko Ebazpenaren kontra, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko Osasun- eta Laguntza-prozedurak espezialitatean eta txanda librean. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetara sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozesuan aukeratutako hautagaien behin betiko zerrendak argitara eman ziren.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko uztailaren 22ko Aginduaren bidez, aipatutako gorako errekurtsoa aintzat hartu zen eta deialdiaren I. eranskineko III.1 atalean, argitalpen didaktiko edo zientifikoei buruzkoan, esleitutako puntuazioa areagotu zen. Guztira 0,75 puntu zituen atal horretan.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2011ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez, Karmele Barturen Ibarzabal andreak jarritako gorako errekurtsoa aintzat hartu izanaren ondorioz, aldatu zen zuzendari beraren 2010eko uztailaren 19ko Ebazpena, aukeratze-prozesu horretan lehiatzaileek lehiaketa-fasean lortutako behin betiko puntuazioak argitara eman zituena.
Errekurtsoa aintzat hartu izanaren ondorioz areagotu da Karmele Barturen Ibarzabal andreak lortutako guztizko puntuazioa, lehiaketa-fasean eta oposizio-fasean lortutako puntuazioa batu izanaren ondoriozkoa.
Ondorioz, eta horren arabera,
Lehenengoa. Aldatzea Karmele Barturen Ibarzabal andreak lortutako guztizko puntuazioa. Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetara sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozesuan aukeratua izan zen, Irakasle Teknikoen Kidegoko Osasun- eta Laguntza-prozedurak espezialitatean eta txanda librean. Guztira 05.9716 puntu ditu.
Bigarrena. Ebazpen hau Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrietan (http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net edo http://irakasle.net) argitara ematea.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 17a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


