Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko azaroaren 17koa, Osasuneko sailburuordearena. Honen bidez, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei 2011-2012 ikasturtean zehar egin beharreko osasun-sustapen eta -heziketari buruzko berriztapen-proiektuak egiteko diru-laguntzak eta diru-hornidurak ematen zaizkie. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 17koa, Osasuneko sailburuordearena. Honen bidez, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei 2011-2012 ikasturtean zehar egin beharreko osasun-sustapen eta -heziketari buruzko berriztapen-proiektuak egiteko diru-laguntzak eta diru-hornidurak ematen zaizkie.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 6121
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/17
  • Argitaratze-data: 2011/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Osasun eta Kontsumoko sailburuak 2011ko irailaren 7an emandako aginduaren bidez, deia egin zieten unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei, 2011-2012 ikasturtean osasun-sustapen eta -heziketari buruzko berriztapen-proiektuak garatzeko. Agindu horrek 13. artikuluan xedatzen du deialdi hori ebaztea Osasuneko sailburuordeari dagokiola, berariaz sorturiko Ebaluazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren.

Batzorde horrek egin duen proposamenarekin bat etorriz, xede horretarako ezarritako aurrekontu-partida banatuko da, deialdi-aginduaren 12. artikuluan jasotako irizpideei jarraiki.

Batzorde hori, 2011ko azaroaren 17an bilduta eta egindako proposamenaren arabera,

Lehenengoa. Ondoren aipatzen diren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei diru-laguntza edo diru-dotazio hauek ematea:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Epe barruan aurkeztu ez diren eskaerak edo Aginduaren 12. artikuluan ezartzen den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutenak ez onartzea. Horren zergatiak aurrekontuaren muga eta deialdi-aginduan xedatutako lehentasun-irizpideak dira.

(Ikus .PDF)

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun eta Kontsumoko sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, betiere 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 17a.

Osasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA FERNÁNDEZ DÍAZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik