- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 18koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde diharduten elkarte mistoentzako eta gizon-elkarteentzako 2011ko diru-laguntzak ematen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko azaroaren 18koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde diharduten elkarte mistoentzako eta gizon-elkarteentzako 2011ko diru-laguntzak ematen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 2
- Hurrenkera-zk.: 32
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/18
- Argitaratze-data: 2012/01/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2011ko ekainaren 24ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde diharduten elkarte mistoentzako eta gizon-elkarteentzako 2011ko diru-laguntzak emateko deialdia egin zen.
2011ko ekainaren 24ko Ebazpeneko 9. eta 12. artikuluetan ezartzen da eskaerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebatziko dituela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpenaren bidez, horretarako izendatutako aukeraketa-batzordearen proposamenaren arabera.
Aurreko guztiagatik, eta aukeraketa-batzordearen proposamena aintzat hartuta, honako hau
Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatuta dauden elkarte mistoei eta gizon-elkarteei diru-laguntzak ematea, orotara hogeita hamar mila (30.000) eurokoak. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da eranskinean.
Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren elkarteak ordezko izendatzea. Gehienez ere jaso lezaketen zenbatekoa ere zehazten da.
Hirugarrena. III. eranskinean agertzen diren elkarteek atzera egin dutela jotzea, eskabidearekin batera aurkeztu gabeko dokumentazioa aurkeztu ez dutelako, egindako errekerimenduan jarritako epean, deialdiko 8. artikuluan xedatzen denari jarraituz.
Laugarrena. IV. eranskinean agertzen diren elkarteei laguntzak ukatzea, adierazten diren arrazoiengatik.
Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Seigarrena. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraz, ebazpenaren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 18a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.
(Ikus .PDF)


