Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko azaroaren 18koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Teknikari laguntzaileen kidegoko Proiektu Mekanikoen Garapeneko Goi-mailako Teknikari gisa edo Fabrikazio Mekaniko Diseinuko Goi-mailako Teknikari gisa aritzeko hautaketa-prozesuetarako deialdietarako behin betiko onartuen eta baztertuen zerrenda onartzen duena, oposizio-faseko lehen ariketa egiteko data, lekua eta ordua ezartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 18koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Teknikari laguntzaileen kidegoko Proiektu Mekanikoen Garapeneko Goi-mailako Teknikari gisa edo Fabrikazio Mekaniko Diseinuko Goi-mailako Teknikari gisa aritzeko hautaketa-prozesuetarako deialdietarako behin betiko onartuen eta baztertuen zerrenda onartzen duena, oposizio-faseko lehen ariketa egiteko data, lekua eta ordua ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: ---
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 221
  • Hurrenkera-zk.: 5671
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/18
  • Argitaratze-data: 2011/11/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2010eko maiatzaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Agindua. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuetako oinarri orokorrak onartu ziren.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko irailaren 13ko Aginduaren bidez, Teknikari laguntzaileen kidegoko Proiektu Mekanikoen Garapeneko Goi-mailako Teknikari gisa edo Fabrikazio Mekaniko Diseinuko Goi-mailako Teknikari gisa aritzeko hautaketa-prozesuetarako deia egin zen.

Aipatutako oinarri orokorrek, 8. atalean, ezartzen zuten eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik gehienez 20 egunera Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak onartu behar zuela hautaketa prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak.

Zerrenda horiek onartuta eta deialdiaren oinarrietan adierazitako lekuetan argitaratuta, 10 egun balioduneko epea ireki zen zerrenda horien aurka erreklamazioak jartzeko.

Erreklamazioetarako epea bukatuta eta aurkeztutako erreklamazioak aztertuta, oinarri orokorren arabera, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartu behar da, oposizio-faseko lehen ariketa egiteko data, lekua eta ordua ezarri behar dira, eta lehen ariketaren bigarren zatia osatuko duten galderek zer nolakoak izango diren argitaratu behar da.

Hori dena kontuan hartuta, honako hau

  1. Vitoria-Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea; Donostia kalea, 1 (Lakua). 01010 PK.

  2. Bilbao: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea; Rekalde zumarkalea, 18. 48009 PK.

  3. Donostia-San Sebastián: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea; San Bartolome kalea, 28. 20007 PK.

  4. Oñati: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea; Unibertsitate Zaharra. 20560 PK.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik