- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 23koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beken deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko azaroaren 23koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beken deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 235
- Hurrenkera-zk.: 5972
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/23
- Argitaratze-data: 2011/12/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa
Testu legala
Uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuak kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautzen ditu.
Dekretu horren 2. artikuluaren 1 paragrafoan ezarritakoaren arabera, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoaren arabera ere, bidezkoa da kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak deitzea 2012. urteko ekitaldirako.
Ondorioz, honako hau
Ebazpen honen helburua da kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko eta prestatzeko beken deialdia egitea 2012. urteko ekitaldirako.
24 hilabeteko iraupena duten lau beken deialdia egiten da, uztailaren 26ko 72/2011 Dekretuaren 2.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bekadunek beraien eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren honako bulego hauetan burutuko dituzte:
Bik, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.
Batek, Argentinan.
Batek, Estatu Batuetan.
Vitoria-Gasteizen burutu beharreko beka bakoitzak 32.000 euroko dotazioa izango du; eta Argentinan eta Estatu Batuetan burutu beharreko beka bakoitzak, 48.000 eurokoa.
Zenbateko horrek dagokion atxikipen fiskala izango du.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluaren ondorioetarako, prozedura ebatzi eta deitutako bekak esleitzeko, kreditu nahikoa eta egokia egon behar da 2012. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.
Beka zatika ordainduko da; honela, hain zuzen:
Lehenengo ordainketa beka onartu ondoren egingo da eta esleitutako diru-laguntzaren % 50ekoa izango da. Bekadunek hasierako txostenak aurkeztu beharko dituzte aurretik.
Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren % 40koa, bekaldia hasi eta urtebete igarotakoan egingo da, bekadunek zatikako txostenak aurkeztu ondoren.
Hirugarren ordainketa, geratzen den % 10ekoa, beka bukatzen denean egingo da, bekadunek amaiera txostenak aurkeztu ondoren. Bekadunaren aprobetxamenduaren aldeko txostena egin beharko du aurretik Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak.
Ordezkoei ordainduko zaien diru-zenbatekoa uko egin duen bekadunak erabili ez duen bekaldiaren araberakoa izango da. Ordainketa egiteko, artikulu honen 1. paragrafoan aurreikusitako ordainketa zatikatuak eta ehunekoak erabiliko dira.
Interesa dutenek, uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuan eskatutakoak betetzen badituzte, aukeraketa prozeduran parte hartzeko eskabideak aurkezteko aukera izango dute. Eranskinean jaso da horretarako inprimaki eredua.
Eskabideak helbide honetara zuzendu beharko dira:
Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritza
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Lehendakaritza-Eusko Jaurlaritza
Nafarroa kalea, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Eskabideak honako toki hauetan aurkez daitezke: aurreko paragrafoan adierazitako helbidean, Euskadiren kanpoko ordezkaritzetan, Eusko Jaurlaritzaren Herritarrei Laguntzeko bulegoetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 30/1992 Legean zehaztutako tokietan.
Eskabideak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 16an amaituko da.
Uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuaren 5.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, aurkeztu den dokumentazioa osorik ez badago Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak eskatzaileari dokumentazio osagarria hamar eguneko epean bidaltzeko eskatuko dio.
Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badu epe horretan jakinarazi zaion egunaren biharamunetik kontatzen hasita, eskaera bertan behera utzi duela pentsatuko da; aldez aurretik horretarako ebazpena eman beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 42. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuaren 5.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onartutako eta baztertutako pertsonen zerrenda www.euskadi.net/euskaldunak web gunean eta Irekian argitaratuko da. Baztertutako pertsonek hamar egun izango dituzte erreklamazioak aurkezteko.
Epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada, zerrenda behin betikotzat joko da
Erreklamaziorik aurkeztu bada, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak ebatzi beharko ditu horiek, kudeaketa-organoak txostena egin ondoren. Aurkeztutako erreklamazioen ondorioz zerrenda hori aldatzea ebazten bada, www.euskadi.net/euskaldunak web gunean eta Irekian argitaratuko da behin betiko zerrenda.
Uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuaren 6. artikuluan izendatutako Hautaketa Batzordeko kideak honako hauek izango dira:
Julian Celaya Loyola jauna, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria, batzordeburua.
Andoni Martín Arce jauna, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzara atxikitako goi teknikaria.
Benan Oregi Iñurrieta jauna, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzara atxikitako goi teknikaria.
ª Isabel Etxabarria Pérez andrea, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzari atxikitakoa; bera izango da idazkaria, eta hitza bai baina botorik ez du izango.
Ibilbide akademikoa gehienez ere 15 punturekin baloratuko da; honela, hain zuzen:
Ikasketa-espedientearengatik gehienez ere 5 puntu emango dira, unibertsitate ikasketen azken hiru urteetako batezbesteko nota kontuan hartuta. Agirien bidez egiaztatu beharko da nota hori. Honela banatuko dira puntuok:
1 puntu, batezbesteko nota 5etik 5,99ra artean badago.
2 puntu, batezbesteko nota 6tik 6,99ra artean badago.
3 puntu, batezbesteko nota 6tik 7,99ra artean badago.
4 puntu, batezbesteko nota 6tik 8,99ra artean badago.
5 puntu, batezbesteko nota 9tik 10era artean badago.
Diaspora edo emigrazioari buruzko gradu-ondoko ikastaro edota masterrengatik gehienez ere 10 puntu emango dira; honela, hain zuzen:
2 puntu, gutxienez 50 orduko iraupena izan duen ikastaro bakoitzeko.
5 puntu, gutxienez 100 orduko iraupena izan duen ikastaro bakoitzeko.
Atzerriko hizkuntzak ahoz zein idatziz menderatzea gehienez ere 15 punturekin baloratuko da; honela, hain zuzen:
Ingelesa menderatzeagatik gehienez ere 15 puntu emango dira; honela, hain zuzen:
10 puntu esleituko zaizkie B1 mailako ingeles ezaupideak egiaztatzen dituztenei.
Beste 5 puntu esleituko zaizkie B2 edota goragoko bat egiaztatzen dutenei.
Unibertsitate ikasketak ingelesez egin dituztenek 15 puntu lortuko dituzte.
Ezagutza horiek egiaztatzeko, agiriak aurkeztu beharko dira edo, bestela, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak horretarako antolatzen duen proba egin beharko da.
Atzerriko beste hizkuntza batzuk: 5 puntu esleituko zaizkie B1 mailako edota goragoko ezaupideak egiaztatzen dituztenei.
Ezagutza horiek egiaztatzeko, agiriak aurkeztu beharko dira.
Ibilbide profesionala eta ikerketa lanak gehienez ere 10 punturekin baloratuko dira; honela, hain zuzen:
2 puntu, diaspora eta emigrazioari buruzko gaietan lanean emandako urte oso bakoitzeko.
2 puntu, diaspora eta emigrazioari buruzko ikerketa lan bakoitzeko (5 puntu, lanok argitaratu badira).
Nazioarteko gaurkotasuna behar bezala ezagutzea gehienez ere 15 punturekin baloratuko da eta hurrengo artikuluan jasotako proban ebaluatuko da.
Kanpoan dauden euskal gizataldeen gaiak behar bezala ezagutzea gehienez ere 15 punturekin baloratuko da eta hurrengo artikuluan jasotako proban ebaluatuko da.
Euskara menderatzea gehienez ere 15 punturekin baloratuko da; honela, hain zuzen:
B1 titulua edo baliokidea: 5 puntu.
B2 titulua edo baliokidea: 10 puntu.
C1 titulua edo baliokidea edo goragokoa: 15 puntu.
Atzerriko herrialdeetakoak diren pertsonek euskarazko ezagupenak badituztela alegatu eta ez badute horren titulurik, ezagutza horiek egiaztatzeko aukera izango dute Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak horretarako antolatzen duen proban.
Pertsonaren profil akademiko-profesionala bekaren xedeari egokitzea gehienez ere 15 punturekin baloratuko da; honela, hain zuzen:
Profil akademikoa:
10 puntu, espezializazioaren helburuarekin zerikusi zuzenagoa duten unibertsitate ikasketengatik (profil juridikoa, gizarte alorreko edo ekonomia eta enpresa alorreko ikasketak).
5 puntu, unibertsitate ikasketa generalistengatik.
Profil profesionala:
Gasteizen eta Argentinan burutu beharreko bekak: 5 puntu talde-lanean esperientzia izateagatik; autonomia nahiz erantzukizun maila handirik ez duten giza taldeetan egindako lanak egiaztatu beharko dira horretarako.
Estatu Batuetan burutu beharreko beka: 5 puntu ekintzailetza lanetan esperientzia izateagatik; autonomia, ekimen eta erantzukizun maila handiko lanak egiaztatu beharko dira horretarako.
Hautaketa Batzordeak dei egingo die hautagaiei ahozko proba baten bitartez egiazta ditzaten bederatzigarren artikuluko 4. eta 5. puntuetan aipatutako ezagupenak.
Proba hori hamarna galderako bi sortak osatuko dute, eta horretarako berariaz prestatutako galderen artetik itsu-itsuan aterako dira.
Aurreikusitakoaren arabera, bestalde, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak ahozko probak egingo dizkie atzerriko herrialdeetakoak diren pertsonei, euskarazko ezagupenak badituztela alegatu eta ez badute agiririk Euskadin balioa duenik ezagutza horiek egiaztatzeko.
Uztailaren 26ko 172/2011 Dekreturen 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eman beharreko ebazpena emango du, hautaketa batzordeak egindako proposamena ikusi ondoren. Ebazpen horren bitartez, beken onuradunak eta, hala badagokie, ordezkoak izendatuko ditu, beka aldia noiz hasi eta non burutuko den zehaztuko du, edo esleitu gabe utziko ditu hautagai egokirik ez dutenak. Ebazpena arrazoitu egin beharko da eta ebazpen horrek administrazio-bidea amaituko du.
Esleipen ebazpena eskatzaileei banan-banan jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta www.euskadi.net argitaratuko da, guztiek horren berri izan dezaten.
Ebazpen horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Ebazpen hori gehienez ere 6 hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, deialdi hau argitaratzen den egunean kontatzen hasita.
Epe hori igaro eta interesatuei inolako ebazpenik jakinarazi ez bazaie, eskabideak ezetsi direla ulertu beharko dute.
Lehenengoa. Ebazpen honetan eta uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.
Bigarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko apean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko apean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta www.euskadi.net web gunean argitaratuko da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 23a.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.
(Ikus .PDF)


