- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 24koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena. Ebazpen honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko abuztuaren 30eko Aginduan araututako diru-laguntzak ematen dira, 2010-2011 ikasturtean, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan atzerriko hizkuntzak indartzeko ikastaroak eta berrikuntza-jarduerak egin ditzaten. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko azaroaren 24koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena. Ebazpen honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko abuztuaren 30eko Aginduan araututako diru-laguntzak ematen dira, 2010-2011 ikasturtean, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan atzerriko hizkuntzak indartzeko ikastaroak eta berrikuntza-jarduerak egin ditzaten.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 6032
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/24
- Argitaratze-data: 2011/12/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko abuztuaren 30eko Aginduaren 12. eta 13. artikuluek diotenez (agindu horren bidez, deialdia egin da, 2010-2011 ikasturtean, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan atzerriko hizkuntza indartzeko ikastaroak eta berrikuntza-jarduerak egiteko laguntzetarako), Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak, Balioespen Batzordearen proposamenez, ebazpena emateko eskumena du, agindu horren babesean aurkeztutako eskariei buruz. Horretarako, sei hilabeteko epea izango du, aipatutako agindua argitaratu ondoren. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, eta aipatu beharko da zein diren laguntza jasotako erakundeak eta zenbatekoak diren onartutako zenbatekoak, bai atzerriko hizkuntzak indartzeko ikastaroak, bai berrikuntza-jarduerak egiteko.
Hori dela eta, honakoa
Lehenengoa. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 24a.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,
CARLOS CRESPO VELASCO.
(Ikus .PDF)


