- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 25ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Ikertzaileak Prestatzeko eta Hobetzeko Programetarako beka berrietarako 2011-2012 ikasturterako deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko azaroaren 25ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Ikertzaileak Prestatzeko eta Hobetzeko Programetarako beka berrietarako 2011-2012 ikasturterako deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 6033
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/25
- Argitaratze-data: 2011/12/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko ekainaren 1eko Aginduaren bitartez Ikertzaileak Prestatzeko eta Hobetzeko laguntza berrietarako deia egin eta laguntza horiek arautu ziren.
Agindu horren 14., 29. eta 43. artikuluen arabera, laguntzak ematea edo ukatzea Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bakar eta berariazkoaren bidez gauzatuko da, ebaluazio-batzordearen ebazpen-proposamena aintzat hartuta.
Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta Berariazko Aholku Batzordeen ebaluazioa eta Ebaluazio-Batzordeak helarazitako proposamena
Lehenengoa. I. eranskineko ikertzaileei 2011-2012 ikasturterako honako laguntza hauek ematea: Espainiako ezarpen-zentroetan ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurrekoak (AE modalitatea).
Bigarrena. II. eranskinean ageri den onuradun bakoitzari Ikertzaileak prestatzeko laguntzak ematea 2011-2012 ikasturtean, AK modalitatean (atzerriko ezarpen-zentroetan pertsonal ikertzailea prestatzeko doktoratu aurreko laguntzen programa).
Hirugarrena. III. eranskinean ageri diren ikertzaileei laguntzak ematea 2011-2012 ikasturtean, DKR modalitatean (EAEko Ezarpen Zentroetan hobekuntza gauzatzen ari diren eta atzerrira lekualdatzen diren ikertzaile doktoreentzako laguntza programa).
Laugarrena. Hiru erreserba zerrenda agertuko dira, atalka eta lehentasunaren arabera: IV. eranskinean AE modalitateetakoak, V. eranskinean AK modalitateetakoak, eta VI. eranskinean DKR modalitateetakoak. Zerrenda horietan ageri direnek laguntza eskuratu ahal izango dute postu bat hutsik geldituz gero, 2011ko ekainaren 1eko Aginduaren 14., 29. eta 43. artikuluetako 6. klausulan jasotakoaren arabera.
Bosgarrena. VII. eranskinean aukeratze-prozesutik kanpo gelditu diren pertsonen zerrenda eta kanpo geratzearen arrazoiak agertuko dira.
Seigarrena. Ebazpen honetan ezarritako laguntzen zenbatekoa, iraupena eta laguntzez baliatzeko gainerako baldintzak 2011ko ekainaren 1eko Aginduak xedatu duenetik ondorioztatzen dira. Ikertzaile onuradun bakoitzak jasoko duen diru-laguntza modalitate bakoitzeko eranskinean ageri da. Ebazpen honen AE modalitateko eranskineko laguntzei dagozkien Gizarte Segurantza kuotak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hartuko ditu bere gain; DKR modalitatean, ordea, onuradunak berak ordainduko ditu.
Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea. Bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari zuzenduta. Horretarako epea hilabetekoa da, ebazpen hau Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren web gunean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 25a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
PEDRO LUIS ARIAS ERGUETA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


