- EBAZPENA, 2011ko urriaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko urriaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 6
- Hurrenkera-zk.: 144
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/25
- Argitaratze-data: 2012/01/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak administrazio-espediente hau bidal dakion eskatu du: 366/2011 prozedura laburtuari buruzko espedientea, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak 2011ko uztailaren 26an emandako Ebazpenaren aurka Euskadiko Langile Komisioak sindikatuak aurkeztu zuen administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Langileriaren Kudeaketako zuzendariak, 2011-2012 ikasturtearen hasierako esleipen-prozesuaren egutegia argitaratzeko, 2011ko uztailaren 14an eman zuen Ebazpenari jarri zitzaion gorako errekurtsoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, hau
Lehenengoa. Eskatutako administrazio-espedientea Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.
Bigarrena. Prozeduran interesdun direnak epatzea, beren interesak defendatzeko egoki iritziz gero prozedura horretan demandatu gisa pertsona daitezen. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 25a.
Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,
ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


